Odolaren mintzoa
Santi Leoneren bloga
Grabbers
Jon Wright Grabbers komedia da; are gehiago, zenbait iruzkinen arabera, irri-ajataka aritzeko moduko komedia. Irlandaren eta Britainia Handiaren artean ekoizturiko filma denez, Edgar Wright-en Shaun of the dead-ekin konparatzen dute nire DVDren azalean. Egia erran, ez nago sobera ados ez batarekin ez bertzearekin. Bai, komedia da, komedia duina, baina niri irribarre batzuk baizik ez dizkit [...] 2013/03/30 - 19:30:08
Macabre, edo Indonesiatik heldu den zinema
Lagun talde bat, autostop-egile arraro samar bat, baso bazterreko etxe bakartu bat, bere dietan giza-haragiari lehentasuna ematen dion familia bat, motozerra erabiltzen trebea den seme gizen nazkagarria: osagai horiek aipatu, eta jenerozale anitzi Tobe Hooperren The Texas Chainsaw Massacre (1974) etorriko zaio burura. Beraz, Macabre-k ere osagai horiek guziak biltzen dituela kontuan hartuta, ez da [...] 2013/03/01 - 15:43:04
Wrong
2013/02/01 - 16:00:03
The cabin in the woods
The cabin in the woods-ek bi sekretu ditu, bata txikia eta bertzea handixeagoa. Lehendabizikoa zein den jakiteko, aski da trailerra ikustea, edo ia-ia filmaren edozein iruzkin kritikoa irakurtzea. Bigarrena, handia, lehena baino sekretuagoa da, eta saiatuko naiz lerro hauetan ez hondatzen. Erran dezagun, halere, bigarren sekretu horrek oihartzun 2013/01/07 - 11:40:04
Cockneys vs Zombies
Beldurra, gorea eta umorea uztartzea ez da kontu berria: zuzendariak behin baino gehiagotan saiatu dira konbinazio zail hori lortzen beldurrezko zinemaren historian. Beharbada, 80ko hamarkada izan zen bereziki ona ikuspuntu horretatik; 70eko hamarkadako film batzuen bortizkeria lehorraren ondoren, 80etan ikararekin batera irri-algarak sorrarazten zituzten film batzuk ikusteko aukera izan genuen: Sam Raimi-ren Evil Dead (1981), [...] 2012/12/13 - 18:24:03
Amer / Blackaria, edo giallo-a frantsesez mintzo delarik
Lehen begiratuan, arras antzekoak dira Amer eta Blackaria filmak. Bietan, bina zuzendari ditugu proiektuaren gibelean (Hélène Cattet eta Bruno Forzani lehendabizikoaren kasuan; François Gaillard eta Christophe Robin bigarrenaren kasuan), eta biak dira, bertze deus baino gehiago, zinema jakin baten omenez egindako estilo-ariketak: bata zein bertzea ulertu eta behar bezala gozatzekotan, ikusleak Italiako genero-zinema ezagutu (eta [...] 2012/12/13 - 18:24:03
Tigre beltzaren malkoak
Aspalditik gelditu zen westerna modatik kanpo: telebistetako bazkal ondoko orduetara mugatua, ikuskizun gozagarri baino gehiago, loaren erakarle eta siestaren eragile. Urrunxko dago naski gure sentsibilitatetik. Izatekotan, Italiakoa dugu hurbil oraindik, spaghetti westerneko heroiak ez baitira guziz arrotz gure iruditerian. Horixe bederen frogatuko lukete azken hamarraldian Ekialdean egindako hiru filmek, hirurek baitute western mediterranearra inspirazio iturri. [...] 2012/12/13 - 18:24:03
Hotel
Gaur egun ezagunena den arren, Michael Haneke ez da Austriako zinema-egile bakarra. Haren ondoan, bertze bi izen bederen aipatu beharko genituzke: Ulrich Seidl (batez ere dokumentalak egin dituena), eta lerrootan aztergai dugun filmeko zuzendaria, Jessica Hausner. Bere pelikuletan, Hausnerrek erakutsi egiten du, baina ez du azalpen handirik ematen. Ikuslearen lana baita ikusitakoari zentzua ematea, lotura [...] 2012/12/13 - 18:24:03
Ichi
Nik ere, anitzek bezala, Audition filmari esker izan nuen Takashi Miike zinema zuzendariaren berri. Urte haietan boladan zegoen beldurrezko zinema japoniarraren eskutik, baina Miikek ederki erakusten zuen bere originaltasuna lan hartan: ez ile luzeko mamurik, ez teknologiaren bidezko mehatxurik. Hasmentan, iduri zuen familia drama baten aitzinean geundela; gauzek, alabaina, okerrera eginen zuten poliki-poliki, filmaren akabera [...] 2012/12/13 - 18:24:03
Tetsuo: Tony Stark ez den Burdinazko Gizona
Takashi Miike-ren ospea lortu ez duen arren, Shinya Tsukamoto-ren filmak ere harenak bezain harrigarriak izaten dira, eta Miike bezala, Tsukamoto kultuzko zinemagile bihurtu da aspalditik. Tetsuo: The Iron Man (1989) Tsukamotoren lehen filma izan zen: zuri-beltzean eta diru gutirekin egina, Tetsuo film estrainoa da, ia-ia hitzik gabea, bortitza (gehienetan), erotikoa (tira, batzuetan), eta asaldarria (beti). [...] 2012/12/13 - 18:24:03
