Itsasgoran
Atez atekoa ereâ¦
Atez atekoa dela eta, Gipuzkoan sortu den borroka zaila da esplikatzen. Baina badirudi aurkari diren oposizioko hainbat alderdien elkartasun paregabea ikusteko aukera ekarriko digula. Gertatzen ari dena ulertzeko arrazoi bila, errausketaren alde egiteko grinaren atzean zer ote dagoen ezin argitu nabil. Izan daiteke atez atekoaren gaiak mobilizatzen dituen herritarren emozioak baliatu nahi dituztela Foru Gobernua [ ] 2015/03/05 - 17:44:03
Denak du bere garaia eguzkipean
âDenetarako garaia eta gauza bakoitzarentzako sasoia dago eguzkipean: jaiotzeko garaia eta hiltzeko garaia; landatzeko sasoia eta sustraitik ateratzekoa; erailtzeko garaia eta sendatzeko garaia, eraisteko sasoia eta eraikitzekoa; negar egiteko garaia eta barre egitekoa, damutzeko garaia eta dantza egitekoa; harriak botatzeko garaia eta harriak jasotzeko beste garaia, elkar besarkatzeko garaia eta banantzekoa; bila aritzeko garaia eta [ ] 2015/03/05 - 17:44:03
Gatazkan hazi
Alaba kezkatuta etortzen zen etxera. Institutuan grebarako deialdia zegoen berriz. Hamaikagarren aldiz. Ez zuen bere burua gai ikusten, astero antolatzen ziren asanbladetan, planteamenduen aldeko edo aurkako argudioak botatzeko. Eta deseroso ateratzen zen. Alde bakarreko sufrimendua, soilik, hartzen zen kontuan. Errebindikazio gehienekin ados egonda ere, ezin zituen onartu bitartekoak eta manerak eta beltza ala zuri artean [ ] 2012/11/23 - 09:33:04
Hitzak hausnartzen
Hauteskunde bezperako hausnarketa egiten ari naizela, paperezko egunkari batzuk hartu eta gogoetarako ematen duten bi titulu, biak gaztelaniaz irakurrita: Vamos a rescatar a las personas , Noticias de Gipuzkoa-n eta Es urgente que tomemos las riendas de nuestras vidas , Gara egunkarian. Lehenengoa, erreskatatzearena, Iñigo Urkulluk esan zuen atzo, hauteskunde kanpainaren itxiera ekitaldian. Bigarrena, brida hartzearena, Laura [ ] 2012/10/21 - 11:29:44
Denboraren tamaina
Hogeita hamalau urte: jaiki, umeak esnatu, gosaria prestatu eta eman, jantzi bat, jantzi bestea, dutxatu eta jantzi, ohea egin, umeak eskolara eraman, lantokira joan, sei ordu lan, etxera bueltatu, bazkaldu, erosketak egin, etxera eraman, kiroletako poltsa prestatu, umeen bila joan, zaharrena igerilekura eraman, aldageletan lagundu, txikiarekin atera eta parkera joan, umearekin jostatu, lagunekin jardun, txikia [ ] 2012/10/18 - 11:15:09
Aurrera goazelako
Batek uste du pasa dituela pasa beharreko asko, pasa daitezkeen gogor batzuk barne; negar batzuk egin dituela -ugari ere esan arte- eta horrek sendotu egin duela; atsekabeak eramateko gauzago dela gaur; ez direla hutsalak izan minak gainditzeko egindako bideak. Baina bihotza urratu egiten zaio, maiz, adiotan. Batek uste du ez direla alperrik joan hazteko egin [ ] 2012/09/19 - 05:02:03
Herentzia
Seme-alabak izan edo izan gabe, denok izaten dugu gogoan, noizbait, ondorengoei utziko diegun ondarea. Ondasun materialak izan ezean, poza ematen digu bestelako herentzia utziko diegula pentsatzeak. Heziketa on bat, probetxuzko ikasketak, izan genuena baino gizarte justuagoa, ongizate handiagoa, jaso genuena baino hobea den zerbait, alegia. Ez da harrokeria. Ez da itzala uzteko beharra. Barrutik sortzen [ ] 2012/07/19 - 11:32:07
Hitzak
Maiz kantatzen zenuen. Irratian entzundako kantak ziren gehienetan. Zure ustez kantariak bezala esaten zenituen, baina letra aldatzen zenien oharkabean. Etxeko hizkuntzan izan arren, ez zenituen esaten behar bezala kantaren hitzak, aldatuta baizik, zuretzako ulergarriagoa zen interpretazioan. Beranduago, urte batzuk pasa ondoren, akatsarekin konturatu eta zuzenduko zenuen, noski, barre pixka bat egin ondoren. Beste batzuetan ez [ ] 2012/07/16 - 11:37:02
Txikia handi
Herri txiki batekoa da. Ondoan hiri handi bat dago, dena jaten duen hiri bat. Herri txikiak zailtasunak ditu eguzki izpiak jasotzeko, ondoko hiriak egiten duen itzalak dena hartzen baitu. Garrasika esaten du, askotan, herri txikiaren izena, munduak ezagutu dezan eta bertakoek ahaztu ez dezaten. Talde txiki batekoa da. Zaila da taldearentzat inguruko talde handien ondoan [ ] 2012/07/16 - 11:37:02
Barruko haurra
Gero eta gehiagotan gertatzen zait. Agian, adinean aurrera noalako. Edo, nork daki, ingurukoek ere denboraren higadura jasaten dutelako. Kontua da gero eta gehiagotan agertzen zaidala besteek barnean duten haurra. Kontatuko dizut. Horrela gertatzen da. Ezagutzen duzu pertsona bat. Hasieran harrekiko ohiko distantzia sentitzen duzu. Berak jartzen duena, batez ere; badakizu gertuko zirkuluan ez daudenekiko eraikitzen [ ] 2012/07/16 - 11:37:02