BARRANDEGI28
Eider Rodriguez
Poztu zaitezte!
Urtero-urtero kaleratzen dute bestsellerrak maite ez ditugunontzako bestseller erakargarriren bat. Aurten, Stéphane Hesselen âHaserretu zaitezte!âren txanda izan da. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren hamabi erredaktoretako batek injustiziaren aurrean sumintzera xaxatzen gaitu, harridura ikur eta guzti. Ezin uka izenburu zoragarria ez duenik. Ezin uka une batez sinetsi ez nuenik mundua aldatzeko gai izan zitekeela. Eta jakina, erosi [ ] 2015/03/05 - 17:47:23
Zoaz zure etxeko errepublika independentera
Nor da gai IKEAko katalogoa zabaldu eta zorion izpirik gabe atzera ixteko? Nor da gai bertako etxeen kuxidadea bekaizkeriarik gabe behatzeko? Nor da gai familia horien domestikotasun distiraz eta alaitasunez beterikoaren ondoan âzerbait gaizki egiten ari naizâ sentimenduaz libratzeko? Behinola Lourdesera bezala, guk ere urtero-urtero jotzen dugu Barakaldora, zorion eta ganora suediar apur bat inguratu [ ] 2015/03/05 - 17:47:23
Tren oso bat baizik
Parisko metro zahar batean, Fresneseko espetxea helburu. Orain arte erreparatu gabe nengoen, baina bada eserleku sorta bat anciens combattants-entzat erreserbatua. Betaurrekoak sudurretik herrestatzen zaizkion txinatar logaletu bat eta azafataz jantzitako gazte bat eseri dira bertan. *** Guk ere gudara bidali genituen. Lepotik helduz inoiz esandako gauzarik ederrenak xuxurlatu. Begiak bete zitzaizkigun eta hainbesteko hunkidura sentitzeko [ ] 2012/07/16 - 11:39:02
Ez dugu ulertzen
Lagun baten amonak ez zuen inoiz telebista ulertu. Seme-alabaren batek piztu orduko paretik aldentzen zen eta igandeetarako arropak jantzi arte, ezpainak karminez pintatuta eta ilea tajuz jasota eduki arte ez zen bere aurrera itzultzen. Sofan eseri aurretik kuxinak atontzen zituen, mahaiari distira ateratzen zion eta bertan zeuden trasteak telebistako gizon-emakumeek ez ikusteko moduan apartatzen zituen. [ ] 2012/07/16 - 11:39:02
Hondartzak berdintzen gaitu
Hasieran aristokrata jendearen gozamenerako gune zen. Hantxe ibiltzen ziren gorputz delikatu haiek, hondarra oin puntekin ozta ukituz, parpailazko bainujantziekin erretratatuz, indigenen begiradapean are ederrago sentituz. Gero munduko iraultzak etorri ziren, aisialdiarekin zerbait egin beharra, eta plebeak hondartzak birkonkistatu zituen izozki markako sonbrillekin, haur basatiekin eta janzkera estridenteekin, eta ez dirudi, ez, inoiz askatuko dituenik. Petrilean [ ] 2012/07/16 - 11:39:02
Igandeak
Igandea, bere txikian, asteroko uda da. Astean zehar elkarrekin egotera ohituta ez dauden bikotekideak, elkarrekin egotera behartzen dituen eguna. Igandearen azterketa epistemologiko bat eginez gero, igandezaleen gutxi gorabeherako taxonomia bat egin daiteke: Pater familia-k: astean zehar etxean kolpe zorrik jo ez duen pater familia-k ogia, croissant-ak eta egunkaria erraztuko dizkie familia kideei. Mater familia-k: astean [ ] 2012/07/16 - 11:39:02
ZER BILAKATU GAREN
Geroz eta gehiago erosten ditut bio produktuak. Dilista paketea hartu eta ziurtagiria duen egiaztatzen dut. Ondoren, ekoizpen lekuari erreparatzen diot. Poitiers. Poitiersetik Hendaiara 450 kilometro daude. Kamioi batek kilometroko isuritako karbono dioxidoa kalkulatzen dut segidan eta apalean utzi dut dilista paketea. Ondoko paketeak ere bio ziurtagiria dauka eta Clermont-Ferrantetik dator. Aldeetara begiratu dut: bakarrik sentitzen [ ] 2012/07/16 - 11:39:02
Zaharrunoak
Geroz eta gehiago dira ama-alabentzako moda katalogo bat eta bakarra duten arropa markak, eta bertan, andreek, haurren estiloa imitatzen dute takoirik gabeko oinetan eta makillaje expresionistarik gabeko aurpegietan. eta bospasei urteko neskatilek bulegari itxura dute, amerikanaz eta gonaz jantzita. Bideokontsolen merkatuak ere, familia osoa elkarrekin jolasteko moduko jolasak merkaturatu ditu, nerabearena zen gotorleku bakarrenetako bat [ ] 2012/07/16 - 11:39:02
Seme-alabon koartada
Aspaldion psikoanalisiaren kontrako borroka intimo batean nabil gotorturik. Aitor dut, garai batean, lilura eragin zidala Hitchcocken zinemagintza Lacanen lupatik begiratzea eta minareteak zeuden lekuan zakilak, eta dutxako gortinak zeuden lekuan Edipo konplejoak azaleratzea. Aitor dut gozatua hartu izan dudala Godarden zinema fragmentatuaren atzean emakumezkoak zatikatzeko pultsioa aurkitu uste izan dudanean. Complutensean ikasten nuen garai hartan, [ ] 2012/07/16 - 11:39:02
IDAZLEAREN ILEORDEAK
Raymond Chandlerrek idatzitako The big sleep nobela gidoi bilakatzeko eskatu zioten William Faulknerri. Liburua behin eta berriz errepasatu eta gero, Chandlerri hots egin behar izan zion Faulknerrek hiltzailea nor zen galdetzeko. Chandler mutu gelditu zen eta liburua berrirakurritakoan erantzungo ziola agindu zion. Irakurri zuen eta deitu zion. Berak ere ez zekien nor zen hiltzailea. Ez [ ] 2012/07/16 - 11:39:02