Hergelberri Grafikoak

Ez dizu ezer konponduko, baina musutruk da.

Arduraren ordainsaria

 2015/03/05 - 17:47:24

Barbie

Hamaika diseinatzailerentzat –batez ere modakoentzak– izan da inspirazio iturri Barbie panpina. Gaurkoan, ordea, beste inspirazio mota bat erakusten digu Jocelyne Grivaud artistak. Modarekin baino, hainbat irudi ikonikoekin eta famatuekin lotu nahi izan du jostailu ezaguna Ma muse Barbie m amuse (Barbie nire musak dibertitzen nau bezala itzuli daitekeen hitz jokoa da) proiektu artistikoan. 1967an jasotako opariarekin [ ]  2015/03/05 - 17:47:24

Bukatu dira hauteskundeak

 2012/07/16 - 11:40:02

Umorea zapaltzeko ordua

Gordon Young eta Why Not Associates taldeari esker, Londonek omenaldi erraldoia eskaini dio komediari. Neurrigabeko egitasmo honek badu azkenean neurri bat. 2.200 metro koadroko eremua estali dute Blackpool dorrearen parean aipu, txiste eta abesti umoretsuak erabiliz. 1.000 britainiar komediante, idazle eta umoregile baino gehiago betirako irakurgai izango dira granitozko 160.000 letra baino gehiago erabili dituen [ ]  2012/07/16 - 11:40:02

Kontzeptuak

 2012/07/16 - 11:40:02

Photoshop mugatzen

Ameriketako Estatu Batuetatik dator berria eta, entzun dugunez, Photoshop eta antzeko programen erabilera arautu nahi dute, gehiegikeriak ikusita. Seth eta Eva Matlins daude egitasmo honen atzean eta Autoestimuaren Legea proposatuz gauzatu nahi dute: Ezin dugu albo batean utzi gure edertasunaren kultur honek nesken eta emakumeengan duen eragin kaltegarria. Arazoak benetakoak, kezkagarriak eta iraunkorrak dira, eta [ ]  2012/07/16 - 11:40:02

Bada Pulitzer sari bat marrazkilarientzat ere

Dagoeneko denok ezagutuko duzue 2012ko Pulitzer sarietako argazki irabazlea. Massoud Hossaini France Press agentziako argazkilariak eraman du irudi ikaragarri baten bitartez. Bertan, Tarana Akbari, 12 urteko neskatxa, garrasika ikus dezakegu bere infernuan, jendetza baten erdian suizida batek eragindako leherketa eta gero. Kabul hirian izan zen, 2011ko abenduaren 6an. Zutitzerik izan nuenean jende guztia nire inguruan [ ]  2012/07/16 - 11:40:02

Michigan aldeko gudaria

Gaurko hau ez da batere grafikoa. Behin abisua botata, hemen duzue bitxikeri bat. Frikiak edonon badirela soberan badakigu. Orain arte ezezaguna nuen Jonathan Soper honen parekorik aurkitzea, hala ere, ezustekoa izan da. Beñat Zarrabeitiaren eskutik izan dut honen berri. Bere webgunean informazio gutxi aurkitzen ahal dugu bere inguruan: Bakarlari gisa artizen dela, Michigangoa, eta musikan [ ]  2012/07/16 - 11:40:02

Ordaindu dezatela behingoz eta beraien poltsikotik

Ez da berria, hemen bota nuen lehenago.  2012/07/16 - 11:40:02

Noma Bar azaletan

Noma Bar blog honetan aurretik aipatu dugun ilustratzaile eta diseinatzaile bat da. Bere lana ikusgarria da benetan: postiboak eta negatiboak nahasten ditu, formak formen gainean paratzen ditu, hutsuneak eta masak desitxuratuz, osotasun horri nortasun berri bat eman arte. Oraingoan zortzi azal erakusteko ekarri nahi izan dizuet hona. Wallpaper* aldizkarirako egin duen sorta ederra, dekorazio eta [ ]  2012/07/16 - 11:40:02

Nabigatu euskaraz