Alua Mundua!

Goiz egiten da berandu

Telebistan euskaraz lan egitearen menturaz

Oker ez banaiz, 84an hasi nintzen lanean Euskal Telebistan, otsailaren batean izango zen seguru, joan zen mendean , prefosta. Segur dakidana da Maite Iturbe eta biok hango atean lehengoz sartzean egin genuela elkarren ezaguera bi txito jaioberri baizik ez ginela. Hark numerozaleen oposizioak bezala, nik artisten oposizioak nituen gainditu. Kultura programak egiteko gidoigile gisa ninduten [ ]  2015/09/01 - 09:57:19

Pierra Lhande pastorala eta aberrazioa

Ez nintzen bertan izan eta ezin kontatuko dut gauza handirik, baina aurrekari itzel bat ekarria du Uztailean Zalgize-Irurin jokatu den PIERRA LHANDE pastoralak: euskarara ekarria bazen ere, estraineko aldiz jokatu da frantsesez sortutako testu bat. Harrituta nago nola ez duen honek hauts gehiagorik harrotu, batez ere pastoralzaleen artean eta nola ez dituen jokalariak eurak aztoratu, [ ]  2015/07/29 - 13:11:01

Prezioaren presioa

 2015/07/20 - 18:06:07

Aberriaz

Aberria ipurdian irtendako erlakiztena izaten da, batzuetan. Bai, badakit hiztegietan beste definizio batzuk agertzen direla, jaioterria eta nazioarekin dutenak zerikusia, baina zer nahi duzu esatea, irakurle, gure aberri hau, arkadia beharrean, zorne eta guzti agertzen zaigu nahi baino gehiagotan. Gazte ginela, Leninek erakutsi zigun herria, nazioa eta estatua kontzeptuak bereizten. Baina aberri galduaren mina lehenagotik [ ]  2015/06/24 - 11:46:03

Hartzak ere jostun

 2015/06/19 - 23:03:04

Egiari zor, Madariagak bezala

Liburu on eta txar asko irakurtzea egokitzen zait nire lanak hartara behartuta. Liburu ia guztietara, gainera, aurriritziz beteta sartzen naiz. Esan nahi baita, lehenengo lerroa irakurri aitzin, halako aldarte zehatz bat edukitzen dudala liburu bakoitzarendako, ezdeusak bezain ia infinituak izaten direlarik horretarako arrazoiak: egilea ezagutzen dudalako, ezagutzen ez dudalako, haren azken liburura gorotza iruditu zitzaidalako, [ ]  2015/06/05 - 00:34:02

Back to Altonaga

Bai, atzera ere Kepa Altonaga etorri zaigu bere saiakera bikain horietako batekin. Lehendik ezagutzen genizkion beste hainbat, baina honek adina ez gaitu inongo bestek libertitu, kitzikatu eta poztu. A ze liburu bikaina nire antzeko irakurle batentzat! Izango da euskara bera duelako hizpide edo izango da ematen dituen erreferentzia gehienak ezagutzen ditudalako, baina a ze gozatua [ ]  2015/05/04 - 12:53:02

Osaba Anjelek burua galdu du

Osaba Anjelek burua galdu zuen egunean, sekulako itsasgora egin zuen gure hirian eta plaza ondoko lorategietako parterreak ere busti zituen kresalak, krabelinak ia itotzeraino. Mareabehera ere itzela izan zen eta sekula ikusi gabeko izkira eta karramarroak bistatu ziren putzuetan. Gero jakin genuen, iraila izateaz gain, planeta guztiak jarriak zirela herrenkadan, iduneko baten perlen antzera. Seguruenez, [ ]  2015/04/20 - 16:08:04

ETB1eko “Euskaldunak” saioaren izenaz

Abenduaren 30ean emango du ETB1ek EUSKALDUNAK izeneko saioa, gaueko programaketaren barruan. Besteak beste, SAUTRELA eta HIZKAMIZKA saioak egin ditugun lantalde berak egindakoa da, jende gehiagoren laguntzaz, jakina. Zalantza handiak ukan genituen saioarentzat izen bat hautatzerakoan, EUSKALDUNAK deitzea anpuloso xamarra gerta baitakioke bati baino gehiagori, baina Nikolas Ormaetxeak, Orixek, eman zigun horretarako baimena edo aitzakia. Berak []  2015/03/05 - 17:46:01

Ipurdixa bistan

Ez du askorik atertu handik hona, baina ez zait sekula kenduko burutik, Concha García Campoy eta Angeles Caso aurkezle zitueneko Telediario hura. Espainiako telebistaren kate publikoan, prefosta. Bi emakume hauek halako berritasun bat ekarri zioten informazioa kontatzeko moduari, nolabaiteko progresismo baten itxura bai, behintzat. Eta itxura diot, orduan ireki baitzitzaizkidan begiak informazioa era maltzurrean erabiltzeari [ ]  2015/02/16 - 16:56:03

Nabigatu euskaraz