Gure etxeko kontuak

Gure etxeko kontuak

‘Rapport de police’ (igandeko Berrian argitaratutako testua)

Plagioari buruz Marie Darrieussecq-ek idatzi zuen testu eder bat, Rapport de police izenekoa, geurean oihartzun berezirik izan ez duena, akaso gaztelaniara itzulita oraino ez dagoelako. Plagioaren ideia hankaz goratzen zuen Darrieussecq-ek, egiletzaren ideia bera auzitan jarriz. Noiz eta nola bilakatzen da ideia bat inorena, eta, areago, zergatik bilakatzen da ustezko ideia hori jabego? Zein zen [ ]  2015/03/05 - 17:49:04

Ikasgaia (Aurore Martin gogoan)

Oso txikitako irudia dut norbait hanketatik eta besoetatik oratuta eramaten genueneko hura. Jokoaren plazeragatik izaten zen ia beti, norbait airean eramateko esperientziagatik, edo norbaitek geu airean eramateko zirraragatik. Beste batzuetan, gutxienetan, hurkoa gogoz kontra eramateko trikimailua izan ohi zen, esate baterako norbait igerilekura bota nahi genuenean, munduan oso zabalduta dagoen zeremonia, bestetik. Begira futbol taldeen [ ]  2012/07/16 - 11:42:04

Sarrionandia eta Euskadi Saria (literaturaren balio profetikoa)

 2012/07/16 - 11:42:04

Kokoteraino!

Zergatik ez gara industria? Denak batera eta bestera merkatuen esanen arabera korrika gabiltzanetik, hobe ulertzen da zer den kultura. Eta kultura da erabateko esklabismoaren paradigma txikia, ahula. Ze kulturan gabiltzanok, eta kultura bera, ez baitira jardun ekonomiko, ondare baizik. Bestela esateko, ez gara jende izatera ailegatzen, ozta gara altzari zaharren modukoak, zaindu beharrekoak, nahi badugu, [ ]  2012/07/16 - 11:42:04

Barka itzazue eragozpenak (gure literaturari buruzko gogoeta, igaldeko Berrian argitaratua)

Ez daukat idazle (edo irakurle) apokaliptikoaren etiketarekiko kezka handirik, egia esatea nahi baduzue. Berdin gertatzen zait beste hainbat etiketekin, nik eskatu gabe jarriak izan zaizkidanak, baina batere trabarik egiten ez didatenak, esate baterako erradikalarena, edo abertzalearena. Pop kulturarekiko errezeloari esaten dio Umberto Ecok apokaliptiko, sintesia egiten uzten badidazue (Apocalípticos e integrados liburuan). Eta nik ezin [ ]  2012/07/16 - 11:42:04

Sare sozialen iraultza

Ez naiz sare sozialetako beteranoa, katuka nabil oraindik. Ez nuen kide izateko asmorik, harik eta lagun batek labirinto zibernetiko hartan nire izena agertu zela esan zidan arte: nire izena han, eta neuk jakin ez. Malo. Orduan entxufatu nintzen, eta irudipena daukat Herri Urratsen modukoa dela, nolabait esatearren. Han badira lagunak, badira ezagunak, eta badira ikusi [ ]  2012/07/16 - 11:42:04

Lurrikara mediatikoa

Nire buruari behin eta berriro egiten diodan galdera da: zer da albiste? Zerk bilakatzen du gertakari bat titular? Azken urteotan, bi albiste mota gailendu da besteen gainetik: politika eta kirola. Politikaren baitan, jakina, politikariek dute lema; haiek esaten dutena da albiste. Egunero-egunero agertzen dira hedabideen aurrean, albiste faktoria elikatzeko. Albiste ez dena, eurek bilakatzen dute [ ]  2012/07/16 - 11:42:04

Idazleak eta sariak

Artearen Espainiako Sari Nazionala jasotzeari uko egin zion Santiago Sierra artista madrildarrak iaz. Guztiok pentsatzen duguna esan zuen ukoa argudiatzeko tenorean: arteak ez lukeela boterearen menpe egon behar. Artistak ez lukeela morroi izan behar, alegia. Sierraren kasua berezia izan zen bere koherentziagatik. Ahanzten hasiak ginen hitzen eta ekintzen artean halako elkar ulertzerik izan zitekeela. Geurean, [ ]  2012/07/16 - 11:42:04

Espainia

Bilduren inpugnazioaren harira sortutako gogoeta.  2012/07/16 - 11:42:04

Naufragoaren kontakizuna

Kritikaren beharraz ziharduen lehengo astean Idurrek, eta, hain justu, aste hauetan kritikari buruzko erreportaje bat egiten aritu naiz, aste gutxi barru Sautrela-n emititzeko. Baten batek esango du, eta ez arrazoi gutxirekin, idazleak eta kritikoak gertuegi ibili ohi garela. Epaile eta politikariena bezala, ezkontza lizuna da idazle eta kritikariona. Hondartzako larru-jotze publiko horien tankera dauka gureak: [ ]  2012/07/16 - 11:42:04

Nabigatu euskaraz