Hitzak min

Ana Telletxea

Arraroak

Txerto baten beharraz medikuarengana joan nintzen orain dela gutxi. Erizain erdaldunak nire abizena eskatu zidan esertzerako. Ozen eta argi bota nion, eta hark berehala, lotsarik gabe: “Ai neska, abizen hauekin ezin dut… utzidazu NANa, ea horrela moldatzen naizen…”. Erizainak Nafarroako herri baten euskal izena du lehen abizentzat, eta ohiko euskal deitura bigarrentzat. Lotsarik gabe, diot, [ ]  2015/03/05 - 17:50:02

On Julio Uztaila

“Aizu, galdera bat: Nor da Julio Uztaila? Pilotari famatu bat?”- galdetu zigun San Ferminetan madrildar gazte batek erdara perfektuan. Iruñeko kamiseta marka ezagun batek hartu du festa hauen ordezkaritza komertziala azken urteotan, eta hala, horietako baten diseinu bati begira zegoela jakin-mina sortu zitzaion, nonbait, kanpotarrari. Jakin-mina baino gehiago, ezin ulertua; zer ote sasi abizen hori? [ ]  2015/03/05 - 17:50:02

Txori onak

“Hara, armiarma paretan beheiti. Sarri euria da” esaten zigun amatxik baserrian. Zerua gorri ageri delarik, biharamunean eguraldi ona dela diote zaharrek. Aldiz, hostoak lurrean bueltaka sumatzen badituzu, haizegoa gainean dela seguru. Seinaleak. Herri-jakintza. Egungo bizimoduaren jokalekuan ere badira bestelako seinaleak. Eguberriak, adibidez, ailegatzear daudela gauza ugarik adierazten digu hirian. Hasteko, lehen pista argiak izaten dira. [ ]  2015/03/05 - 17:50:02

Odolaren Benta

Arratsalde euritsu eta hotza. Laino pisua. Isiltasunaren pareko Belateko inguruan. Odolaga izenak sortzen duen artegatasunari ezin hobeki lotzen zaio eguraldi heze eta gordina. Lohia bidexketan, harriak busti, pagoak handiki, haizea ziztuz, abere baten hilotza betiko amaitu den hats horren arrasto Ultzamak eta Baztanek muga egiten duten horretan, Odolagako Benta dago. Zegoen. Urrutiko joareak, hurbileko ur-ttanttak, [ ]  2012/07/16 - 11:47:01

Bakardadearen egarria

Sarrera iragartzen duen kartela zutik da oraino errepide bazterrean: Urbikain. Bidexkari segi eta berehala ikusten da herri-muinoa (abeltzaintza-nabe erraldoi pareak zertxobait inbadituta). Hara hurbildu eta mantsotzen dugu pausua, poliki, isil, tentuz; denbora eten izan balitz bezala sartzen gara eskenatoki triste hartan. Karrika osatzen dute oraindik ere erortzear dauden etxeek. Gora egin ahala, bizilagunen batek ongietorria [ ]  2012/07/16 - 11:47:01

Abeslariak eta otelariak

Gure errealitatearen adierazle bat ekarri nahi nuke lerro hauetara. Batetik, irudika Urnietako polikiroldegia eta 18 euroko sarrera. Kantaria: Benito Lertxundi. Bestetik, ordea, Kursaal Kongresu Jauregia eta 45 euroko sarrera. Kantaria: David Bisbal (OT). Bata gure herriko kantari nabarmenetakoa da, hainbat hamarkadetako lan eskergaren egilea, euskal kantagintza berriaren ordezkari ezaguna, gure baloreen transmisioa egin duena, gure [ ]  2012/07/16 - 11:47:01

Txalaparta, txahal aparta?

Santimamiñen, labar-pinturez gain, eskuz kolpatuz gero txalapartaren antzeko soinua sortzen duten estalagmitak aurkitzen ditugu. ( ) Zurezko oholak jartzeko modua estalagmitek koban hartzen dutenaren oso antzekoa da, eta hartara, tresna honen jatorria Goi-Paleolitoan dago . Berriki izan dut honako adierazpena biltzen duen antropologo baten lana eskuartean. Ezinbestean, hona oharra. Hamaika hausnarketa irakurri dugu, aspaldidanik, euskal musika tresnez, [ ]  2012/07/16 - 11:47:01

Nabigatu euskaraz