Mila hitz
Gari Garaialde
Agur musu bat
Hondarribiko benta berriaren inguruan nenbilen, arrantzaleei buruzko erreportaje baterako argazkiak ateratzen; berez antxoaren inguruan egin nahi dut erreportajea, baina oraindik ez zen askorik sartu. Goiz hartan ere, antxoa sartu zenez ikustera hurbildu nintzan kaira, baina aurrekoetan bezala, makarela asko, txardin apur bat eta nahasitako arraia sartu zen bakarrik hotzegia omen zegoen ura oraindik. Arrantzale tartean [...] 2013/04/25 - 11:44:05
Argi izpi bat
Aurreko larunbata arratsaldean, manifestazio bat nuen kubritzeko Donostian. Larunbata arratsaldetan, Donostian, sarritan izan ohi dugun manifestazioetako bat, ez gehiago. Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiaren zain dauden 15 gazte donostiarrei elkartasuna adierazteko manifestazioa, ez gutxiago. Lan egitera joaten naizen manifestazio guzietan izaten dudan kezka berarekin hurbildu nintzen: nola aurre egin manifestazio honi? nola lortu manifestazio bat gehiago [...] 2013/03/14 - 13:18:09
World Press Photo eta post-produkzioa
Orain dela urte bete idatzi nuen testuan nioen bezala, World Press Photo sariketaren argazkiak beti dakar polemika berarekin. Aurten diskusioa ez du argazkianagertzen zenak sortu, ez da eztabaidatu non eta nola argitaratu zen, argazkiarekin idatzitako tetsuak ez du inor mindu. Worl Press Photo of the year 2012 izendatua izan den Paul Hansen suediarraren argazkiak izan duen [...] 2013/02/28 - 12:29:06
Deabruak kargatzen ditu hauek ere
Batzuetan iruditzen zait jendeak (jende batek) prentsan argitaratutako argazki bat ikusten duenean, gertatutakoaren iruditzat hartzen duela eta ez gertatutakoaren irudietako bat bezala; argazki horren aukeraketa (argazkilarian aldetik) aseptikoa edo estetika eta teknika baloreen araberakoa balitz bezala, eta hori gehienetan ez da hola izaten. Argazki bat (eta ez beste bat) erakustean, intentzioa dago, ez intentzio txarra, [...] 2013/02/04 - 12:51:06
World Press Photok saritutako multimedia proiektuak
Fotokazetaritza girotan izen eta ospe gehien daukan WolrPress Photo sariketak, multimedia arloko 2013ko saridunak eman ditu jakitera 3 kategoria ezberdinetan. Online edo sareko erreportai arloko lehen saria To Young to Wed (Gazteegia Ezkontzeko) lanari eman diote. Lan hau United Nations Population Fund eta VII Photoren arteko elkarlan bat da, Stephanie Sinclair eta Jessica Dimmock-ek burututakoa. [...] 2013/02/02 - 13:50:07
Atzean dugunari begira
Blog honetara behin edo behin sartu bazara, konturatuko zinen honez gero, argazkiak zeri atera, nola atera eta batez ere zergatik atera direla neure buruari gehienetan egiten dizkiodan galderak. Aurreko astean, sarean, Carles Guerra artista eta arte kritikariak emandako Antifotoperiodismo o la urgencia de repensar el papel de la fotografia (Antifotokazetaritza edo argazkigintzaren zeregina aztertzeko beharra) hitzaldia entzuten [...] 2013/01/14 - 11:37:09
Begi ttiki horiek
Ez dakit jakingo duzuenez, baina joan den Ostiralean Altzoko Handia, Opera Txikia estreinatu zen Donostiako San Telmo Museoan. Nik banuen zer edo zer irakurria horren inguruan, baina atentzio handiegirik jarri gabe, beraz, gaiari buruz askorik ez nekien emanaldia bati argazkiak ateratzera joatea tokatu zitzaidan. Ez nekien testua kronika, erreportai edo kontzertuaren kritika moduan idatzia joango [...] 2013/01/07 - 15:05:07
Frontoian
Gure lanean badira gai batzuk behin eta berriro kubritzea tokatzen zaizkigunak, urtero errepikatzen direnak, ziklikoak direnak. Hauetako batzuek aurrez finkatuta dute nolako argazkiarekin argitaratuko diren. Beste noizbait idatzia dut ez dakidala horrela egiten ikusi nuelako egiten dudan nik hala eta horregatik argitaratzen direla gisa hortan, edo eta modu horretan argitaratuak izateko eskatzen dituztenez, hala egiten [...] 2013/01/03 - 13:13:06
Ezkutuan
Batzuetan ezkutuan daudela dirudi. Kalera irten eta ez dituzu ikusten, egunkariak zabaldu eta ez daude hor, telebista piztu eta ez dira ageri; baina bertan daude. Zuk badakizu hor daudela, bagabiltzalako, munduak aurrera darraielako. Behar den lekuan bilatuz gero, atea zabaldu eta barrura begiratzen baduzu, bertan ikusiko dituzu, lanean. Ni ere ezkutatu egingo naiz hemendik, ez [...] 2012/12/24 - 13:06:07
Argazki bat, hiru argazki oin
2012/12/10 - 20:21:15
