Martitzena 13

Eñaut Barandiaran

Eskratxea

Ni ere eskratxeen alde nengoen; Kontutan hartuta aldeko zein kontrakoen argudioak, batzuek eta besteek zer ordezkatzen duten, eta garrantzitsua dena, bakoitza zeren alde borrokatzen den, ez da zaila erabakitzea zein lubakitan egon nahi duzun. Penatzen nintzen halako ekintzak jasaten zituzten politikarien senideek asko sufritzen zutela entzutean, baina iruditzen zitzaidan lau pegatina eta oihu batzuk ezin [...]  2013/04/22 - 12:56:02

Patxi boom.

Korrika hasi bezperan aukeratu zuten Francisco, Patxi lagunentzat, josu lagunentzat. Ez da nahastu behar Euskaltelekoek garrasika bilatzen zuten harekin, ezta, fumata oso beltz baten ostean, non ehun mila bozkatik gora erre ziren demokraziaren sutan (eta horrek kriston ke tzarra ateratzen du), Lehendakaritzara heldu zen Patxi Lo-rekin. Ezin ukatu, baina, azken aldian izena modan ez dagoenik, [...]  2013/03/18 - 13:17:01

Gurasook, biba zuek!

Eskerrak gurasoei! Hau ez da kirol arduradun bati sarritan entzungo diozuen esaldia. Atzo esaten nuen bezala, futbolean badaude guztiok erabiltzen ditugun topiko batzuk, eta horien artean, gure lana izorratzen duen guraso ankerrarena ezagunetarikoa da. Baina, dena esate aldera, askotan gure ezintasun eta gabeziak ezkutatzeko aitzakia merkea baino ez da izaten. Azken finean, gurasoengatik ez balitz, [...]  2013/01/31 - 10:53:03

Gurasoak futbolaren minbizia dira

 2013/01/30 - 13:20:07

Nekea

Goizean goizetik, eta dagoeneko berandu zabiltza, egunsentiarekin batera jaiki zaren arren: dutxa hartu, jantzi, atondu, eta seme alabak jaiki direnerako bazenuen dena prest, bai arropa, gosaria zein motxila. Hala ere, beti bada zerbait: batak ez du jaiki nahi, besteak ez du gosaria gustuko, edo alderantziz, edo biak batera. Hortzak garbitu ditzaten sarjentu txuskero baten gisara [...]  2013/01/23 - 16:58:03

Lehor agurtu zaitu, ohi baino lehorrago. Kaleratze baten historia

Fabrika atarian utzi duzu autoa, aparkaleku erraldoiean. Gogortuta nabaritzen dituzu hezurrak, zurrun giharrak, eta aire girotuaren eztul ahulak apenas berotzen dizkizu maskorrez beteriko eskuak. Egunsentiaren izerdi hotzak kristalak blaitzen ditu kanpotik, eta mozkor begiez argitzen zaizu eguna, lausotuz farola indargeak, autoak, fabrika mamutzarra, eta lanera doazen neke-lagunak. Autotik irten, jaka lotu, eta poltsikoren batean behar [...]  2012/12/17 - 14:13:32

Eta BMWak ez digu ezer erantzuten.

Inguruotan, denok ezagutzen dugu Formican, Bridgestonen edo Guardianen lan egiten duen nor edo nor. Azken asteetan iragarri diren erregulazio espedienteek dakartena ikusita, baina, badirudi aurrerantzean gehiago ezagutuko ditugula langile ohiak lanean jarraituko dutenak baino. Eskualdeko langabezi tasa %18ra igo da, eta dagoeneko bost langiletik bat kale gorrian dago. Kale gorrian. Esamoldea ez dator bat egungo [...]  2012/11/19 - 14:47:03

Egongelako manifestariak

Espainiako kongresua begien parean dakusa, eskua luzatu eta ukitzeko moduan. Hala ere, ez du jendearen urduritasuna nabaritzen, apenas entzuten ditu haien garrasiak, eta poliziaren pilotakadek kaltegabeak dirudite. Kanalez aldatzekotan egon da, baina halako batean gomazko pilota batek telebistatik ihes egin du, eta bere egongelan saltoka eta bueltaka hasi da, dantza eroan. Sustoaren sustoaz aldagailua eskuetatik [...]  2012/10/12 - 05:46:03

Hau ezin eta hori BEZ

Ia konturatu gabe, Marijaiaren kuleroetatik irten berritan harrapatu gaitu BEZaren igoerak. Bitxia da askotan hizkuntzak ze modu berezian harpa jotzen digun, baina BEZ hitzak ere ez esan nahi du bizkaieraz. Eta aurrerantzean, bai supermerkatuko orgatxoa edo autoaren depositua betetzean, zein seme alabei eskolatarako materiala erosterako orduan (besteak beste), badirudi aukera bakarra izango dugula, bi modu [...]  2012/09/11 - 07:57:06

Ezkerra VS Ezkerra?

Ezkerrak argi dauka gaur indarrean dagoen sistema injustua dela, boteretsuek boteretsuentzat egina, eta ulergaitza begitantzen zaio putzu sakon honetara eraman gaituzten berberek agintean jarraitzea, bai gobernuetan zein administrazio kontseiluetan. Alderdi Popularra, adibidez, Europako handi-mandien laguntzaz eta aginduz, hainbeste borrokaldi eta gatazka sozialen ondorioz lortutako eskubide sozial guztiekin bukatzen ari da. Schettino galiziarrari untziaren lema eman [...]  2012/08/15 - 10:13:08

Nabigatu euskaraz