Gorka
Beste Goiena.net blogak gune bat besterik ez
Euskal Herriko itzulia eta eguraldia
Bi egun falta dira aurtengo Euskal Herriko itzulia hasteko, diru arazoak medio ia ospatu gabe geratu dena, baina kirol hau maite dugun zorionerako urte pare baterako behintzat badaukagu munduko txirrindularirik onenak gure errepideetan ikusteko aukera. Aurten gainera Oñatin bukatuko da, eta ilusioz jarraituko dugu. Orain dela urte batzuk ere Oñatin bukatu zen, oraindik azken etapa [] 2014/06/30 - 17:03:03
Fitipaldixak
Aurrekoan etxerakoan gazte bat ikusi genuen bere 44 kotxean Fitipaldirenak egiten, gaueko 11:30ak ziren gutxi gora behera, eta trafiko eza aprobetxatuz nahi zuen bezala zihoan, eskufrenoa jaso, beste errailera pasatu, eta nola ez, hiri barrurako jarrita dagoen 50 km orduko mugatik gora. Zorionez ez zen ezer gertatu, guk dakigula behintzat, baina zoritxarrez ohituegiak gaude horrelakoak [] 2014/06/30 - 17:03:03
Hotza datorrela
Irratian entzun berri dut, ostegunetik aurrera izugarrizko fronte hotz bat ei dator, 1956tik ez dela iragartzen den besteko hotzik jaso inguru hauetan. Moskun bertan -30º eduki dituztela, eta hemen -10ºra iritsi daiteke. Otsaila izaten da inguru hauetan hilabeterik hotzena, motzena izateaz gain. Bufandak, eskularruak, txapelak, eta txamarra potoloak, guztiak gertu eduki beharko ditugu, baina kontu [] 2014/06/30 - 17:03:03
Libre
Gaur berri on bat jaso du, Jose Luis Elkoro libre jare daue. Egixa esan ez dot ezauketan pertsonalki, baina herrigintzan lan asko iñdakua da, ta osasun arazo latzakin, artian be barruan egotera bihartuta egon da. Seguruenez estadu mailan ez dau Txileko meatzarixan kasuan besteko oihartzunik eukiko, ez dot uste aipatu be ingo daueinik. Bi kasuan [] 2014/06/30 - 17:03:03
Zero Zabor eta beste neurri batzuk
Azkenaldian asko entzuten da Zero Zabor gaia gure inguruetan, batez ere udaletxe aldaketa egon zenetik. Aldeko jendea dago, eta baita kontrakoa alde guztietan bezala. Nik uste dut Zero Zabor filosofia egokia dela, ahalik eta zabor gutxien sortzen saiatu behar gara guztiok, adibidez erosketak egitean ahal bada plastikozko poltsarik ez hartzea, etxetik eramatea hortarako poltsa on [] 2014/06/30 - 17:03:03
Akabo dia karnabalak
Aurtengo karnabalak akabo dia, batenbatzuk parranda earrak botako ebein Oñatin martitzenetan urteteko ohitturia dau, baina lana in biharra eukitten dunok zailtxuaua eukitten du, horreatik gu zapatuan mozorrotu ginan, ta dantzan urten ebeinatik aparte oso jende gutxi euen gure mouan. Despedidan bat ete geukan be entzun geben, ta guk azalpenak emun bihar karnabalak diala. Datorren urteko [] 2014/06/30 - 17:03:03
21472, ni 21462 nintzen
Sailkapen ofizialaren arabera 21472 partehartzailek bukatu zuten igande honetako Behobia-Donostia lasterketa arrakastatsua. Nik ere egin nuen, 21462 dortsal zenbakiarekin, baina ez nauzue sailkapen ofizialeko zerrendetan aurkituko, txipa etxean ahaztuta joan bainintzen Behobiako irteerara. Beraz 21473 partehartzailek behintzat bukatu genuen lasterketa. Euria goitik behera Behobiako irteeran, aterpetxo guztiak leporaino beteta, luzaketak, beroketak, nerbioak, hidratazioa (edaten genuena [] 2014/06/30 - 17:03:03
Kony, txarrena
Oñatin kartel kurioso batzuk agertu dira, nik duela hilabete pare bat internet sarean ikusiak nituen, eta harritu egin naiz hala ere. Hauteskundetarako propagandako kartelak dirudite, baina hauekin lortu nahi dena Ugandako LRA paramilitarren taldeko Joseph Kony ezagutaraztea da, zergatik? Zer egin du Konyk? 20000 haurretik gora behartuta eraman ditu bere ejerzitora, 40000 haurretik gora bahitu [] 2014/06/30 - 17:03:03
Bergarako Ibargarai aparkalekua, diru erraza
Goizian Bergarara fatea egokittu xat, ta kotxia bertako Ibargarai lurrazpiko aparkalekuan itxitta urten dot aldameneko atetik. Kanpuan jarten dau lehenengo hiru orduak doan diala, baina ez dau jarten txartela hartu bihar danik, nik behintzat ez dot ikusi. Ta ni herri horretakua ez izanik, ez dakot zetan jakin biharrik txartela hartu bihar danik, nahiz eta ez [] 2014/06/30 - 17:03:03
Errege bezperako bertso saioa
Aspaldian ezer idatzi gabe nengoen hemendik, eta ea bizi apur bat ematen diodan blogari gaurtik aurrera, egunero zerbait idaztea zaila izango den arren. Atzo Oñatin urteroko bertso saioa eduki genuen, errege bezperako oparia izaten dena. Tablatu gainean Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Julio Soto eta Amets Arzallus, hauei gaiak jartzen Egoitz Aizpuru, [] 2014/06/30 - 17:03:03