Bernardo Atxaga. Albisteak

www.atxaga.org

Bernardo Atxaga, Koloniako "Poetica II" Jaialdian

Datorren astelehenean hasiko da Koloniako literatura jaialdi ezaguna, Poetica II. Astebetez, mundu osoko idazleak bilduko dira Alemaniako hirian. Beraien artean izango da Bernardo Atxaga ere, zeinek lau ekitalditan hartuko duen parte, astelehenetik larunbatera bitartean.  2016/01/21 - 19:29:05

"Narp: el caso de Felisa Rodríguez", Bernardo Atxagaren azkenengo liburua

Joan zen astean aurkeztu zen Iruñean, Historias de la Clínica bildumako 9. alea, Bernardo Atxagak idatzia eta Clínica Universidad de Navarrak argitaratua. Narp sindromea daukan Felisa Rodriguezen kasua jaso du Atxagak.  2015/12/21 - 20:23:02

Juan Carlos Perez-en ''Deitzen dizut Virgilio'' lana aurkeztuko da gaur

Juan Carlos Perez musikariaren Deitzen dizut Virgilio lana estreinatuko da gaur Euskalduna Jauregian, Bilbon. Bernardo Atxagaren testuetan oinarritutako poema sinfonikoa da.  2015/12/17 - 20:25:03

Bernardo Atxaga Montpellierreko liburu azokan

Bihar hasi eta igandera bitartean egingo da Montpellierreko liburu azoka ezaguna, La Comedie du Livre. Bernardo Atxaga ere bertan izango da euskal literaturaren lekukotasuna utziz.  2015/12/03 - 20:34:09

Bernardo Atxagak QIA saria jasoko du Italian

Bernardo Atxaga Erroman izango da datozen egunotan QIA aldizkariak emango dion saria jasotzeko.  2015/12/03 - 20:34:09

"Obabakoak" argitaratu da Turkian

Aste honetan aurkeztu da Obabakoak liburuaren azken edizioa. Kasu honetan turkierara itzulita eta Aylak Adamek argitaratuta.  2015/12/03 - 20:34:09

Bernardo Atxaga ere partaide "Novel writing" liburuan

Bloomsbury argitaletxe britainiarrak "Novel Writing: A Writers' and Artists' Companion" liburua argitaratu berri du, eleberri bat idatzi nahi duten idazleentzat gida modukoa. Liburuan hainbat idazle ezagunen esperientzia jasotzen da, tartean Bernardo Atxagarena.  2015/12/03 - 20:34:09

Obaban barrena abiatzeko pasealekua sortu dute Bernardo Atxagak, Donostia 2016k eta Asteasuko Udalak

Muskerraren bidea deituriko pasealekuak Atxagak irudikatutako Obaba eta Asteasu erreala bateratuko ditu. Proiektua gaur aurkeztuko da prentsaurrekoan, eta azaroaren 28an, larunbatean, inauguratuko da jai eta kultur giroan. Bi kilometro inguruko bidean zehar, zazpi panel aurkituko ditu paseatzaileak. Bertan, Asteasu-Obaba lurrraldeari lotutako kultur gaiak azalduko dira, bertako pertsonaiei buruzko azalpenekin batera.  2015/12/03 - 20:34:09

Bernardo Atxagak zuzentzen duen "Erlea" aldizkariaren 8. zenbakia aurkeztu dute

Naziek Euskal Herrian utzitako arrastoa aztertu du Erlea aldizkariak bere azken zenbaki honetan. Aldizkariarekin XXI. mendeko euskal kulturaren "urrezko lagin bat" bildu nahi duela azaldu du Bernardo Atxaga idazle eta aldizkariaren zuzendariak.  2015/12/03 - 20:34:09

"Xola eta lapurra" aurkeztu da, Xola txakurraren 5. ipuina

Bernardo Atxagak bere azken liburua aurkeztu du: Xola eta lapurra (Erein, 2015). Xola txakurtxoaren 5. abentura izango da.  2015/12/03 - 20:34:09

Nabigatu euskaraz