Kulturala
2013ko Elkartearen Batzarra
Otsailaren 27an arratsaldeko 19:00retan elkarteko bazkideen urteko batzarra egingo da Topalekuan. 2013/02/19 - 18:06:06
Berriro ateak zabaltzeko prest
Eraberritze lanak bukatu ondoren, bihar ekainak 15 asteazkena, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara Arrate Kultur Elkarteak ateak zabalduko ditu. Ostegunetik aurrera, ekainak 16, martxan normalean.arituko dira elkartea eta taberna. 2012/06/27 - 09:26:08
Arrate Kultur Elkartearen eraberritze inauguraziorako egitaraua
Arrate Kultur Elkarteko lokalen eraberritzearen inaugurazioa dela eta, hurrengo egunetarako ekitaldi ezberdinak prestatu dira. Taberna eta Topalekua aretoak gaur ekainak 15 zabalduko dituzte bere ateak, baina bertso-saioak, topaketak, erakusketak, dokumentalak, hitzaldiak, ... prestatu dira hurrengo egunetarako. 2012/06/27 - 09:26:08
Iñigo Manterola, erakusketa Topalekuan
2012/06/27 - 09:26:08
XI Eguen Zuri argazki lehiaketaren saridunak
2012/06/27 - 09:26:08
Emakume Artisten Erakusketaren inaugurazioa
2012/06/27 - 09:26:08
Txango Kulturala Arrikrutzera (Oñati)
Arrate Kultur Elkartearen txangoa Arrikrutzera Oñatin, Aizkorriko magalean, Arantzazuko Santutegiaren inguruan aurkitzen den Kastara, Arrikrutzeko kobetara txangoa antolatu du Arrate Kultur Elkarteak datorren apirilaren 19rako. Lur azpian espeleologi fenomeno, gune luze konplexuak eta kare harri ikusgarriak ezagutzeko aukera eskeiniko dizkigu 2007an, lau urte iraun zuten lanen ondoren, irekitako haitzulotik zehar burutuko dugun bisita gidatuak. 20ko talde bitan egingo dira ordubete inguru iraungo duten bisitak. Arrazoi honek txangoaren parte hartzaile kopurua mugatzera garamatza, 40 lagunendako tokia egongo delarik. Bisita burutzeko oinetako egokiak eta hotzari aurre egiteko arropa aproposa eraman beharko dira , argibideak euskeraz eta gazteleraz jasotzeko aukera egongo da Haitzulotik atera eta inguruko parajeez gozatu ondoren bazkaria burutuko dugu bertako jatetxe batetan. Ondoren Oñatira jetsiko ginateke, herria eta bertan kokatzen den unibertsitatea ezagutuz arratsaldea igarotzera iluntzerako Eibarrera bueltatuz. Apirilaren 19an, zapatua, goizeko 9retan (karteletan gaizki dago) Ego Gain geltokitik aterako gara. Bidaia, bazkaria, sarrera eta bisitak 30 euro (27 bazkideentzat) kostatuko zaigu . Txangorako izena emateko edo argibide gehiago jasotzeko : - Arrate Kultur elkarteko bulegoan, ostegunetan 18:30etatik 20:30 etara - edo elkarteko zenbakia erabiliz 943 20 22 99 edo 626 984 472. 2012/06/27 - 09:26:08
Bertso ekitaldiak martxan
Bertso bazkaria, bertso saioa tabernan, argazki erakusketa 2012/06/27 - 09:26:08
Bertso bazkaria bihar, gazteen bertso saioa atzo
2012/06/27 - 09:26:08
Argazki sarituak Kultu Tabernan
2012/06/27 - 09:26:08
