Gaindegia blogs
NOR GAREN Gaindegiak jatorri eta izaera desberdinetako eragileak bildu nahi ditu. Profesionalak, enpresariak, unibertsitarioak, sindikalgintzakoak, hedabideetakoak eta herrigintzako beste sektore batzuetakoak elkartu gara proiektu hau abian jartzeko. ZERTARAKO SORTU GAREN Gure xede nagusia honela zehaztu dugu: Errealitate sozio ekonomiko nazionala abiapuntu, Euskal Herriko sozio ekonomia esparru zabala bizitzea eta biziberritzea, eraketarako zein garapenerako ildo nagusiak aztertuz eta aurrera urratsak egitea ahalbidetuz. GAINDEGIAREN GOGOETA Euskal Herriaren sozio ekonomiaren paisaia errotik aldatzen ari da. Europaren eraketak eta mundializazioak zuzen-zuzenean eragiten dute Euskal Herriaren bilakabidean. Euskal Herriko gizarte berrian informazioa, formazioa, teknologien transferentzia, ideien etengabeko trukaketa eta eraldatzeko gaitasuna ekonomia eta gizartearen garapenerako funtsezkoak izango dira. Sozio-ekonomiaren eragileok zer egiten dugun erabakigarria gerta daiteke herri honen geroarentzat. Aldaketa prozesu horretan Euskal Herria aintzat hartzen dugun eragile sozio-ekonomikook protagonista izan nahi dugu.
Euskal sozioekonomia 2015
Artikulu honen azken hitzak idazteari ekin diodan egunean Laborantza Ganbarak 11. urtea bete du laborantza jasangarriarentzat Herri bat aldarrikatuz, Barkos Nafarroa Garaiko presidenteak euskal lankidetzaren pertinentziaz adierazpenak egin ditu eta Gasteizko Legebiltzarrean autogobernuaren inguruko adostasun hotsak orain arte baino zabalagoak izango direla dirudite. Gaindegiaren sorrerako gogoeta tarteetan Rafa Diezek sozioekonomia ez dela existitzen maiz esan ohi zuen, baina Euskal Herriarentzat proiektu bat izango bada ekonomia eta gizartea modu baikorrean uztartzen dituen ikuspegitik egin beharko zela azpimarratzen zigun. Ekonomia eta gizartea, sektoreak eta lurraldeak, bakoitza bere konplexutasunean eta denak batera, herri xedez ehunduak denon artean. Herri kontzeptuak aspaldian izan duen baliorik handiena hartu du 2015ean. Kataluniako soberanistek hauteskundeen azken txanpan egin duten ahalegin prospektibo eta programatikoak argibide mamitsuak utzi dizkigu ikuspegi sozioekonomikoz herri hau geroratu nahi dugunontzat. Joan da beraz 2015 urtea. Zer esan, ordea, 2015 zaharrean ekonomia, gizartea eta lurraldearen arteko uztardurak egin duen bideaz? Nork bere balantzea egingo du (egin beharrekoa) baina egingo al dugu euskal balantze sozioekonomikoa? Horixe ere egin behar baita, Herri garen aldetik. Nazioartean munduko herrien ekonomia erabat baldintzatuko duten gertaerak izan dira, petrolio merkea, lehengaien krisia, Txinako burtsaren ezegonkortasuna⦠Munduan sakoneko aldaketa geopolitikoak abian dira aspaldian eta ezegonkortasunak oraindik luze joko du. Baina gurearen moduko ekonomia esportatzaileek egonkortasun "maila baten" beharra badute, are gehiago nazioarteko misio diplomatikorik gabe dabiltzanean. Horrekin guztiarekin BPGaren hazkundea gorabidean jarraitu du, baina ekonomia errealean garai bateko eraginik gabe (agur mozkin aurreikuspenak, zerba bidezko diru-bilketa hazkorrak, inbertsio publiko indartsuak, soldata igoera orokorrakâ¦). Geopolitika liskartsu eta aldakorra, ekonomia finantzario hauskorra, gas isurketei ezarritako muga berriak edo errobotikaren bidetik datozen aldaketekin, ekonomia garatua duten lurraldeetan ezartzen ari den paradigma sozio-produktibo berria zertan gauzatzen den ikusten hasi gara. Eta hortxe gaude gu ere aldaketa betean. 2015ak garai berri horren ezaugarriak hautemateko aukera eman digu Maila sozio-laboralean argazkiak gehiago du gazitik gozotik baino. Batetik, kontratazioa indartzen ikusi dugu, askoren langabezia egoera apaltzen lagundu dutenak, eta bestetik kontratazio horren izaera eskasa nozitzen hasi gara, aldibatekotasuna eta partzialtasuna orokortu dira. Langile pobreak, etxeko gastuei aurre egiteko beste irabazten ez duten familiak, itxaropen profesionalaren bila doazen gazteen migrazioa⦠2015ak bi ikasgai utzi dizkigu, lan merkatu prekario hau luzerako dagoela gure artean, eta lan merkatu honek larrialdi sozial handiko egoeren aurrean jartzen duela euskal gizartea. Hirugarren ikasgai bat ere bada, edonor gera daiteke prekarietatearen sareetan harrapatuta, batez ere emakumea baldin bada, nahiz eta goi mailako formazioa izan. Gaztediaren prekarietatea, adin nagusiko langabetuen laneratze gaitza, ordu gutxiko lanaldia duten kontratuak hainbat sektoretan⦠horiek guztiek lan merkatuko atea inoiz uste izan duguna baino sastarragoa egin dute. Lanaldia eta lan baldintzen arabera oso mailakatutako gizarte konplexu batera goaz. Behar den intentsitaterik gabeko dedikazioa pobrezia adierazletzat hartzen da Europako Batasunean eta bide horretan doa, euskal gizartea tentsio sozial handiko egoerak bizitzen ari da, baina gordinagoak datoz. Elikadura gabeziaz eta bazterkeria egoerez maiz hitz egin dugu 2015ean. Maizegi. Bistan da politika sozialak ez direla berdinak Hego eta Ipar Euskal Herrian, eta beraz, prekarietate egoerak ere ez. Arlo produktiboan Euskal Herrian, urte honetan petrolioari lotutako ekonomia bizkortu da (ikusteko noiz arte), eta hurrengo urtetan izango dugun eredu produktibo berriaren ezaugarriak ikusten hasi gara. 2008az geroztik industriak, eta manufakturak bereziki, atzerakada larria bizi izan dute (enpresak, lanpostuak eta kapitala galdu ditugu) eta 2015ean bizkortzen hasi dira, krisiaren aurreko indarretik urrun hala ere. Beraz, hamarkada luzeetan ekonomiari eragin dion motorrak 2015ean bizkortze zantzuak adierazi arren, itxaron egin beharko dugu, motorrak zenbaterainoko eraginkortasuna duen ikusteko. Bizkortze honetan, agerikoak dira bi ezaugarri, batetik industria berri horren kualifikazio maila altua, euskal gizarteari eraginkortasun handia eskatzen diona eta bestetik atzerriko kapitala, inbertsio funts moduan, enpresa askoren jabegoan sartzea. 2008az geroztik euskal kapitalak atzerrira egin badu, 2015ean atzerriko kapitala geure industrian (eta bere erabakietan) indartzen jarraitu duela ikusi dugu. Egoera hau ez da berria, azken urteotan behin baino gehiagotan ikusi dugu errorik gabeko industria pabilioiak hustu eta alde egiten, horra hor Sakanak bizi izan zuen desegitea edo izen ezaguneko hainbat enpresen ihesa. Azken aste hauetan Buñuelgo General Electrik edo Iruñeko TWR ezagun egin zaizkigu, baina urteak inbertsio funtsek estutu eta bazterrean utzitako enpresen zerrenda luzea utzi digu. Administrazioak emandako onurak jaso, langileen malgutasuna errentagarritasuna igotzeko baliatu eta azkenean saldu, denon ahalegina gutxi batzuen mozkina. Konplexua da prozesu honen oinarria, baina esan gabe doa, euskal baliabide finantzarioen prekarietateak inbertsio funtsen ekarpenei ateak zabal zabalik uzten dizkiela. Arazoa ez dago irekitasunean, intentsitatean baizik, saltzeko al dugu gure ekoizpen ehun osoa edo berrikuntza indarrik handieneko ehuna? Gertatzen ari den deskapitalizazioak zein onura ekartzen digu? Esandakoak esanda, geroan ere ez da faltako kanpoko kapitalik euskal enpresetan, egokia ere bada bide berriak urratzeko, baina Euskal Herriak bere eredu produktiboa zehaztu gabe jarraitzen du, oraingoz ahul dabiltzan sektore bakan batzuen eraginaren esperoan. Euskal geografiak, halaber, kontzentrazio prozesuan jarraitu du eta hiriburuek azpiegiturak, jarduera ekonomiko garatuenak eta arazo sozial gehienak bere egin dituzte. Euskal lurraldetasun funtzionalaren ikuspegitik lurralde mailako problematikak, aski larriak izan arren, isilpean jarraitu dute. Hori da, beharbada urteko albistea, gure geografiari bizkarra emanez jarraitu duela gure agenda sozioekonomikoak. Aipagarriak dira tokian tokiko pertsona eta organizazioen konpromisoa bailara gehienetan, baina ez dute lehentasun maila lortzen. 2015ean Laborantza Ganbarak 10 urte bete zituen nekazaritza jasangarriak herri bat behar duela aldarrikatzen, Gipuzkoa Sarean egitasmoak hirugarren legealdiari ekin zion bailaraz bailara tokiko egitasmoak eraikitzeko bideak jartzen, Sakana biziberritzeko azken urteotan egindako lanak aitortza instituzionala jaso zuen Iruñean. Adibide ederrak utzi zituen 2015 urteak, denak ere, lankidetza oinarri oso zabalekoak, ikasi nahi duenarentzat. Trantsizio ekonomiko produktiboan sartuta daude herriak, geurea ere bai, ez dugu ikusi, ordea, bide horretan abiatzeko gogoeta edo adostasun girorik. Esaterako, 2015ean I+G mailako gastua BPGaren %4etik gora ibili da erreferentziazko erregio europar zenbaitetan, geurean horren erdia ere ez, astindu sakon bat behar duten hainbat arloetara iritsi ezinean. Trantsizio energetikoari dagokionez, Ipar Euskal Herrian bide errazagoa izan du energia berriztagarrien garapenak, baina Hego Euskal Herrian nekez sortuko da behar den neurriko dinamikarik Madrilek ezarritako zerga eta zailtasunekin, urrun gabiltza erreferentziazkotzat ditugun Iparraldeko herrietatik eta handia da oraindik gure menpekotasuna. Bide batez, gogoratzen bidesari elektrikoa gure enpresen lehiakortasunaz hitz egitean? Eta autopista elektrikoaren proiektua? Autonomia ekonomikoaren beharra (Ipar Euskal Herrian) edo honen garapena (Hegoaldeko Kontzertu eta Konbenioa) bizi dugun guztiaren sinbolo bihurtu dira, izan ere, gehiago behar duen herri honi gutxiago eskaini zaio zentralismotik. 2015ak ikuspegi zentralistaren atzaparra ikusi ahal izan dugu ate azpitik eta irinetan zuritu gabe. 2015ak beraz, garai berrien ezaugarriak ikusten hasteko balio izan badigu ere, ez dago erronkaren tamainako mugimendu soziopolitikorik ez gizartean, ez instituzioetan. Ahots kritikoak ez dira falta, bide berriak urratzeko indarrak ere ez, baina ez dugu gure burua ikusten anabasa honen erdian, besteen agendak mugitzen gaitu. Esaten dugunaren adibide har daiteke eragile sozioekonomikoen artean nagusi den joera arazoak besteengan jartzeko. Bidean enpresari elkartearen sorrera lagungarri izan daiteke horretan sakontzeko gehiengo sindikalarekin lankidetzan Hego Euskal Herri osoan joera berri bat eragitea lortuz gero. Garai berriek are gehiago eskatzen dute. Kanpotik ezarritako diseinu sozioekonomikoa sufritzen ari gara, auzia ez da gure ekonomia bideragarria den ala ez, bideragarritasuna gure Herri xedearekin bateragarri egiten dugun baizik, beste hainbat herrik egiten duten bezala. Diseinu berri baten beharrean gaude, non pertsonek, organizazioek, administrazioak, formazio instituzioek⦠ekarpen berriak egingo dituzten. Esandakoa, 2015a mugitua eta nahasia izan da. 2016rako utzi dugu euskal diseinu sozioekonomikoaren eztabaida. Gurearen moduko ekonomia esportatzaileek egonkortasun "maila baten" beharra badute, are gehiago nazioarteko misio diplomatikorik gabe dabiltzanean2015ak bi ikasgai utzi dizkigu, lan merkatu prekario hau luzerako dagoela gure artean, eta lan merkatu honek larrialdi sozial handiko egoeren aurrean jartzen duela euskal gizarteaArlo produktiboan Euskal Herrian, urte honetan petrolioari lotutako ekonomia bizkortu da 2008az geroztik euskal kapitalak atzerrira egin badu, 2015ean atzerriko kapitala geure industrian (eta bere erabakietan) indartzen jarraitu duela ikusi duguEuskal geografiak, halaber, kontzentrazio prozesuan jarraitu du eta hiriburuek azpiegiturak, jarduera ekonomiko garatuenak eta arazo sozial gehienak bere egin dituzteTrantsizio energetikoari dagokionez, Hego Euskal Herrian nekez sortuko da behar den neurriko dinamikarik Madrilek ezarritako zerga eta zailtasunekinEz dugu gure burua ikusten anabasa honen erdian, besteen agendak mugitzen gaitu.2015a mugitua eta nahasia izan da. 2016rako utzi dugu euskal diseinu sozioekonomikoaren eztabaida 2016/01/22 - 04:06:09
Gipuzkoa sarean, bidean
Berriki aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, egungo arduradunek eta aurreko agintaldikoek batera, âGipuzkoa Sarean, bideanâ izeneko liburua. Aurkezpeneko argazkiak beharrezko keinu politikoa uzten digu. Ez da erraza elkarren arteko lehian ari diren bi indar ekimenaren sustapenean bat egiten ikustea, baina arduradun diren aldetik, egoera honetan, ezin zitekeen gutxiago eskatu. Orain egitasmoari, herri, bailara eta herrialdeko instituzioetan bultzatzeko lankidetza gradu handiago bat eskatu beharko genioke baita lurraldez haratagoko eragile garrantzitsuak parte hartzea, EJ kasu, saretzea hori baita. Berdin Eusko Jaurlaritzaren aurrean edo beste ezein instituziotan aurkeztu beharrekoak adostu eta defendatzerakoan. Lankidetza aldarrikatuz ez dugu adiskidetzearen sentsazio gozoa bilatzen, aurrera begirako urratsak ditugu buruan. Denoi eragiten diguten gaietan lankidetza eta inplikazioa alderdien eremura iritsi izanak eraginkortasuna eta emaitza hobeak ekarri behar lituzke. Herrialdeko bi indar nagusiak batera gurdiari tiraka ikustea ez da ohikoa, baina ez ikustea larri sentitzekoa litzateke, oso larri. Lurralde baten gaineko ekonomikoak garai berrietara eramateko estrategia ez da lan arrunta. Gizarteko eremu asko eta maila instituzional desberdinak ukitzen dituen prozesua da. Esan daiteke, saretu gabe, jarduera ekonomikoen berritzeari dagokion lurralde mailako (herri, bailara, eskualdeâ¦) estrategia ezinezkoa dela. Adostasunik handienarekin ere, ederki kosta behar du Gipuzkoaren moduko lurralde batean ekonomiaren berritze adierazleak nabarmen hobetzen ikustea bailaraz bailara. Dauden baliabide guztien, ekonomiko zein gizatiarrak ahalik eta modu efiziente eta orekatuen erabiltzeko garaia da, hauek Gipuzkoa egunero egiten duten eragile sozial eta ekonomikoetara iristera ahalbidetu behar delarik. Larritzekoa dela diogu, izan ere, krisiak krisi, Gipuzkoak badu mendetako ibilbide industrial bat. Azken ehun urtetan izaera industrial horrek indar berezia hartu du. Industria txiki eta ertaina, bailaraz bailara hedatua, eta oso lotua bertako gaitasunei (pertsonak, eskolak, finantzazio egiturak, enpresari txikien familiak, langileen organizazioak, instituzioak eta hauen zerbitzu teknikoakâ¦). Baina hori guztia agortu da edo agortzear dago. Teknologiaren bilakaerak inbertsio izugarriak eskatzen ditu, gas isurketa handiak eragiten dituzten enpresek ez dute etorkizunik, ez eta energia kontsumoan intentsiboak direnek ere. Are gutxiago egokitzeko gaitasunik ez dutenek. Gizakiaren aro berri baten aurrean gaudela esanez adierazten da aurrean dugun aldaketaren tamaina. Ezinezkoa izango zaigu orain arte bezala jarraitzea, ez ikuspegi produktibotik, ez ikuspegi formaletik. Zein da, ordea, baleko eredua Gipuzkoaren kasuan? Ez behin betiko eredua, garai berrietara geure kabuz iragateko balio diguna izanda aski. Jarduera ekonomikoari dagokionez, badirudi Gipuzkoan bederen, enpresa txikien arteko aliantzak eta saretzeak ezinbestekoak izango direla garaiok eskatzen duten eskaintza egitera iristeko. Orain tailer bakoitzak berea egiten duen bezala, geroan, batzuk elkar hartu beharko dute eskaintza osoagoa egiteko eta hemendik urrun saltzeko, bertako kateak eta sareak. Hori bera ez da nolanahiko aldaketa enpresen kulturan, formazioa, metodologia, sentsibilitatea eta abar beharko dira lehia lankidetza eta osagarritasuna bihurtzeko. Lan harremanek eta enplegu politika aktibo eta pasiboek aldaketa latza beharko dute. Gabezia materiala eragiten duten enpleguak, adinagatik (gazte zein heldu) edo sexuagatik lan merkatuaren mugetan milaka pertsona uzten ez dituen eredu bat beharko dugu Gipuzkoan. Enpresarien ordezkariek gazteak kritikatu eta lan harremanetarako eredu berri bat aldarrikatu duten arren, azken urteotan enpresek inbertsioak atzendu eta kualifikazio oneneko enpleguak sortzeari utzi diote errentagarritasunaren mesedetan. Gaitasunak lardaskatzeak ez dakar etorkizun hoberik, baina hortxe gaude. Lurraldeari dagokionez, problematika ez da errazagoa, bailara batzuk garraiobide indartsuen ondoan, besteak ez, poligono zenbait ibai arroetan uholde arriskuarekin besteak zaharkituta. Halaber, nola lortu lurralde osoan berrikuntza eragile diren eremuak dena gune bakar batean (Donostia?) bildu gabe. Lurralde orekaren helburuari arretaz erreparatu beharko zaio, Gipuzkoan eskualdeek izan duten pisuari esker, lurralde orekatua izan dela eta izaten jarraitu nahi dela kontutan hartuz. Gure artean indarra hartzen ari dira ekonomia endogenoa, ekonomia zirkularra eta ekonomia urdina moduko kontzeptuak. Erabateko aldaketa dakarte jarduera ekonomikoa baliatzerakoan. Irizpide horiek aplikatu ezean badaezpadako eredu ekonomiko baten aurrean egongo garela esan daiteke. Adostasunek bakarrik ez, desadostasunek ere balio izango dute zerbait eraikitzeko. Erabaki adostuak ez dira errazak izango. Honela, nora jo ez badakigu ere, bidea nola egin zehazten hasi garela izan daiteke âGipuzkoa sareanâ izeneko prozesuaren emaitza nagusia. Bidea egiteko aukera bat orain arteko ereduari eustea da, lurraldean oso errotua (lurraldearen orografia, pertsonak, sare profesionalak, eskolak, udalak, garapen agentziakâ¦), bestea kanpoko inbertitzaileen zain egotea, konpromiso handirik gabe, etekin ekonomiko hutsaren bila eta zuztarrik errotu gabe. Lehen ereduak adostasun handiak eta konpromiso kate estua dakar (horra hor saretu beharra zerbait lortzeko) bigarrenak inoren esku jartzen du gure geroa. Gipuzkoa geroa behar duen lurralde moduan ikusi ala pabilioi erraldoi baten moduan ikusi, hor dago gakoa. Ederki kosta behar du Gipuzkoaren moduko lurralde batean ekonomiaren berritze adierazleak nabarmen hobetzen ikustea bailaraz bailaraGipuzkoa geroa behar duen lurralde moduan ikusi ala pabilioi erraldoi baten moduan ikusi, hor dago gakoa 2015/12/11 - 11:27:05
Nazio garapena 2015
2015eko azaroak kontuan hartzeko gertaerak ekarri dizkigu Euskal Herria herri gisa garatzeko bidean. Herri egin eta herri moduan geroratzen lagun diezaguketen jarrerak eta prozesuak ikusteko aukera izan dugu. 2015. urteak luzaro geldirik egondako, edo oso makal garatutako prozesua (dei diezaiogun nazio garapena, NG) bizkortzen ikusteko aukera eman digula esan dezakegu. Ipar Euskal Herria egitura instituzional (eta funtzional) bakar batean biltzeko aukeraren inguruan eragile sozioekonomikoak eta instituzionalak posizio organikoak hartzen hasi izana da, beharbada, urteko gertaera. Behingoagatik aitortza instituzionalik ez duen euskal geografiako eremu honek arkitektura instituzional bateratzailea izango du, bai tokiko politikak gauzatzeko, bai gainerako euskal lurraldeekin harremanak formalizatzeko. Halaber, Hego Euskal Herrian, udaberriko hauteskundeen ondoren, eta Nafarroa Garaiko aldaketen eraginez batik bat, euskal lurraldeen arteko lankidetzaren bidea jorratzeko adierazpen instituzionalak ezagutu ditugu. Euskal esparru funtzionala trinkotzeko pauso formalak eman aurreko egoera eraikitzen ikusi dugu. Esaterako, azaroaren 23an Ayerdi eta Tapia sailburuek hego euskal herriko enpresen arteko lankidetza sustatzeko beharra adierazi eta lankidetzarako konpromisoa hartu zuten. Egun berean Hegoaldeko pentsionisten mugimenduak Hego EH osorako 1.080 eurotako gutxieneko pentsio baten aldarria ekimen legegile bidez bi legebiltzarretara eramateko kanpaina hasi zuen. Ukaezina da bi urrats horiek, adierazpen mailan gauzatu arren, bere garabidean eragin egituratzailea izan dezaketela. Azaroa emankorra izan da, eta urteari errepaso azkar bat emanez urte emankorra izan denik ezin uka. Emandako urratsen emaitzak ikusteko badaude ere (ikusteko zer ekarriko duten), askotariko adierazpidea duen nazio xedeko dinamika biziago ikusteko aukera izan dugula esan dezakegu. Baina gertaera guztiak ez dira berdin, adierazpenak, portaerak eta prozesuak berezituz, urteak nazio garapenari dagokionez zer ekarri duen biltzen saiatuko gara. Adierazpenen alorrean, esaterako, aipagarriak dira lankidetza hitzarmenen alde tokian tokiko instituzioen aldetik egindako adierazpenak, bai eta euskal hiriburuetako lau alkateek elkarrekin topo egiteko izan duten jarrera ere (hiriburuetako ospakizunetan, Aralarren elkartzea lauak euskararen egunarekinâ¦). âEuskalâ subjektu baten inguruan bizikidetza eremu komun bat irudikatu duten adierazpenak gero eta argiago agertzen hasi zaizkigu diskurtsoetan (Baiona-Donostia euskal euro-hiriaren eremuan lankidetza indartzearen aldeâ¦). Baina adierazpenak ez ohi dira aski izaten asimilazio prozesuetan, eragin handiagoa dute portaerek. 2015ari dagokionez aipatzekoak hainbat, besteak beste: lan praktikaldia hegoaldean egiteko Xiberoa herri elkargoak Oarsoaldea agentziarekin hasi duen bidea; Errigorak Erriberako produktuak sustatuz euskalgintzarekiko elkartasuna bultzatzeko egindako kanpainak; UEUk lurralde guztietako euskal ikertzaileak, naturzaleak eta informatikariak nazio mailako jardunaldi korporatiboetan biltzeko antolatutako foroak; Donostiako Udalak 2016 egitasmoaren inguruan gainerako euskal lurraldeetara hedatzeko emandako urratsak; LOMCE legearen aurka eta hezkuntza lege propio baten alde Hegoalde osoan gorpuzten joan den mugimendua; euskal laborarien produktuak merkaturatzeko sortzen ari diren kontsumo kooperatibak. âAlternatiben Herrixkaâ deitu den proiektuak ere balio izan du trantsizio energetiko eta produktiboaren euskal paradigmaz gogoeta egiten hasteko. Okela sormen tailerrak euskal sortzaileak saretzeko sortutako mapak edo Batura, ekonomia sozial eraldatzailearen mapak, ere herri xedea duen bide bat adierazten dute. Halaber, EITB taldeak euskal geografia aintzat hartzen duen aktualitatea azaleratzeko joera argia hartu du eta Nafarroa Garaian Euskalerria Irratiak behingoagatik lizentzia lortzearekin batera NTB11 telebista emititzen hasteak aurrera egiteko urratsak direnik ezin uka. Arestian aipatutako portaerak garrantzitsuak izan arren, prozesu eratzaileak, herri gisa funtzionatzen lagun diezagukeen arkitektura da bereziki interesatzen zaiguna. Alor honetan bidean jarritakoak azpimarratuko nituzke, besteak beste, Ipar Euskal Herria instituzio bakar baten inguruan biltzeko abiatu den dekantazio prozesu formala eragile sozial eta instituzionalen artean, Nafarroa Garaia eta EAE Akitaniarekin batera euro-eskualde berean bilduko dituen protokoloa abiatzea, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroakoa Foru Gobernuaren arteko hitzarmena enpresen arteko lankidetza sustatzeko eta maila berean hego-ipar enpresak saretzen dituen Bihartean egitasmoaren garapena. Maila apalagoan eskualde mugakideetan garraio, osasun, turismo edo lan merkatu mailako hitzarmen formalak sinatu izana azpimarratu behar da. Udalbiltzaren Kohesio Fondoak ere Pirinioetako problematikan arreta jartzeko egin deialdiak bigarren urtea bete du. Arkitektura sozioekonomikoari dagokionez ere kontuan hartzekoa da EHko labela sortu izana EH osoko ekoizle ekologikoen elkartearen bultzadaz. Maila teknologikoan Bidarteko ESTIA ingeniari eskolak eta EHUk daramaten lankidetzak ikerlariak, ikasleak eta proiektu berritzaileak uztartzen dituen aldetik, aipatua izatea merezi du. Prozesu eratzaileen artean jarriko nituzke, halaber, .eus domeinua hedatzen hasi izana espazio zibernetikoan edo Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriaren geroaz gogoeta egiteko abian jarri duen prozesua ere. Esandakoak agerian uzten du 2015 urtea nazio garapenari dagokionez ez dela urte antzua izan, baina herri xedea duten ekimen sozialak ugari diren bezala horrek ez gaitu itsutu behar. Urte honek ere agerian utzi du egiturako prozesu garrantzitsuenen aurrean ez dugula erantzun adosturik aurkitu, ezta nazio mailako gogoeta eremuak osatu ere. Urte luzeen ondoren enplegua sortzen hasi den honetan, prekarietatean oinarritutako lan merkatu batean biziko garela ziurtatzeko urtea izan da. Gure ekonomia gaitasun handikoa izan arren, ez gara gai izan lan baldintzen eremuan euskal kasuari dagokion oinarri bat adosteko. Bide beretik, babes sozialeko euskal sistema baten gaineko gogoeta eta adostasuna lortzeko prozesuak itxaroten jarraitu du, nahiz eta pobrezia zein gabezia egoerak gero eta jende multzo handiagoei eragin, eta munduan azkarren zahartuko den herria izan. Halaber, ekonomia produktiboaren arloan, industriaren aro berriari begira aurreikuspenak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan badugu ere (industria 4.0, manufaktura aurreratuaâ¦), eta euskal enpresek nazioarteko merkatuetan bide berriak urratu, ehun industrialak ahultzen jarraitu du eta falta zaigu, falta zaigunez, hurrengo aroari egokituko zaion euskal eredu produktiboa zehazteko eztabaida eta adostasun prozesu bat. Ikerketa eta Garapenari bideratzen zaizkion baliabideek ere atzera egin dute kanpotik ezarritako arau presupuestarioen eraginez, horrek dakarren guztiarekin garai berrietara ekonomia eta gizartea egokitzearen aldetik. Nazioarteko merkataritzan (TTIP) edo klima eta energia kontsumoaren inguruko nazioarteko hitzarmen garrantzitsuak (COP21) adostu diren urtean, Euskal Herrian nola jokatu adostu gabe amaituko dugu urtea, bai maila instituzionalean zein sozialean. Beraz, egindakoa ez da gutxi, baina asko dago egiteko gure herria XXI. mendeko herrien dinamika parametroetara ekartzeko. Esandakoak gure arkitektura gabeziak dakarren galgaz jabetzeko balio izan behar digu. Arkitektura sozial, instituzional edo juridikoa falta dugu. Gogoetak ez dira komunean jarriko harremanetarako espazio nazional komunik gabe, nazio xedeko egitasmoak ez dira gorpuztuko aurrera egiteko inguru egokia aurkitzen ez badute. Gaur gaurkoz euskal espazio formala eraikitzea falta zaigu. Halaber, ongi dakigu batetik irabazten duguna bestetik galtzen jarraitzen dugula. Horregatik urrats egituratzaileak eta zentripetoek balizko galera horien aurrean sendoago egiten gaituzte. Orain posible ez dena bihar izan dadin, urrats egituratzaileak bata bestearen segidan ematen jarraitu behar da, presarik gabe, baina determinazio osoarekin. Eta oportunitate argiak dauden eremuetan lehentasunez. Gaindegian lehengaiak eskaintzen jarraituko dugu bide horretan lagungarri. Zume hauekin etorriko dira urrats berriak. 2015eko azaroak kontuan hartzeko gertaerak ekarri dizkigu Euskal Herria herri gisa garatzeko bideanAipagarriak dira lankidetza hitzarmenen alde tokian tokiko instituzioen aldetik egindako adierazpenakPortaerak garrantzitsuak izan arren, prozesu eratzaileak, herri gisa funtzionatzen lagun diezagukeen arkitektura da bereziki interesatzen zaigunaUrrats egituratzaileak eta zentripetoek balizko galera horien aurrean sendoago egiten gaituzte 2015/12/10 - 11:31:03
Datorkigunari harrera
Joandako ikasturtean, irakurle, euskal herritarren jatorri aniztasunaz mintzatu nintzaizun. Udalerri euskaldunek bizi izandako atzerakada ere aipatu genuen (inguruko herrietatik hainbat biztanle hartu zituzten bitartean). Harrera da, nonbait, kontzeptu gakoa horren mugikorra den gure gizarte honetan. Mugikortasunean bizitzea eta ondare komuna gordetzea Herri mailako hitzarmen baten osagaiak direla esan dezakegu. Gipuzkoan ere bai. Jar gaitezen beraz, aurrera begira. Katalogo horretan osagai gehiago gehitzen. Nire proposamena âharrera eraginkorraâ izango litzateke. Hau da, beste nonbaitetik gurekin aldi batez edo luzerako bizitzera datozen pertsonei harrera eraginkorra egitea. Horri buruz zerbait badakigu herri honetan, baina hori ere eguneratu eta indartu ezean jai dugu. Harrerari dagokionez, Gipuzkoak oraintxe, mundu osoko jendea hartzen du. Lanera edo etorkizun duin baten bila datozenak ehunka dira, Afrika, Hego Amerika edo Europa ekialdetik. Halaber, ez dira gutxi, jarduera zientifiko, akademiko edo profesional jasoak gauzatzera datozenak (oraintxe Gipuzkoarren %23 Euskal Herritik kanpo sortua da, Euskal Herrian %28,5, Espainiako Erresuman %15). Askok bizi dituzten zailtasun materialekin ezin pentsa dezakegu gure herrian egoki txertatzeko aukerak eskura dituztenik. Behar materialak (lana, etxebizitza, eskolatzeaâ¦) asetzeaz gain, sozializatzeko bideak ere behar dituzte, edo euren eskubideak gauzatzeko bideak topatzea. Ibilbide horretan, naturaltasunez txertatu eta gu ezagutzeko zer egin/antolatu behar dugun pentsatu beharko genuke. Urrundik etorritakoez gain bada beste âetorkinâ tipologia bat ere, euskararik jakin gabe edo erabiltzeko ohiturarik gabe udalerri euskaldun batera joaten dena. Gure lanetan azaldu bezala, milaka izan dira mugimendu hori egin dutenak. Prestatu al diegu behar bezalako harrera nora joan diren jakin dezaten, ez dakienak ikas dezan eta dakienak erabili? Erabilera ohiturak ezagutu eta baloratu ditzaten, erdara lehentasunez erabiltzeko ohitura inposa ez dezaten⦠Udalerri euskaldunak oso inguru linguistiko sentsibleak dira, badute nahikoa lan bereari eusten eta ongi legoke kasu hauetarako harrera egitasmo eta baliabideak izatea. Geure buruari galdetu ote diogu harrera eraginkorra izatea zer den gure kasuan. Bistan denez, ez gara mahai batean urdinez jantzitako poliziak jarri eta egoitza agiriak banatzeaz ari (segidan kale kantoian uniforme berarekin paperak eskatzeko). Gure lankide, ikaskide, auzotar izan daitekeen hori, gurekin batera kaleak, plazak eta baliabide sozialak erabiliko dituen hori herri batek harrera naturala egin eta herri horren parte izaten laguntzeaz ari gara. Bakarren batek pentsa lezake zerbitzu sozialetan nahiago duela masifikaziorik gabe ibili, edo gogoko duen hori bakardadean disfrutatu. Baina, bidezko ez izateaz gain, larriagoa da gizarte paraleloen arkitektura eraikitzea. Gako guztiak eskura dituztenena eta ez dituztenena. Hori egitea Espainiako Erresumaren immigrazio politika egitea litzateke, bertakoak eta kanpokoak, eta azken hauek osagarri besterik ez. Politika horren aplikazioa euskal kasuan bistakoa izan da, âhauek vascoak dira, zuek hispanoakâ dio, edo âerdara erabiltzea zure eskubidea da, edononâ. Ondo gogoan dut zenbait sindikatuk etorkinei A ereduan matrikulatzeko emandako aholkuen eragina hainbat ikastetxe eta beren auzoetan. Esandakoa, gure harrera egitasmoek ekarriko dute biharko gure gizartea (eta honen xedeak). Nork bere harrera egitasmoa presta dezala, eta praktikan jarri. Mugikortasunean bizitzea eta ondare komuna gordetzea Herri mailako hitzarmen baten osagaiak direla esan dezakeguUdalerri euskaldunak oso inguru linguistiko sentsibleak dira, badute nahikoa lan bereari eusten eta ongi legoke kasu hauetarako harrera egitasmo eta baliabideak izateaGure harrera egitasmoek ekarriko dute biharko gure gizartea 2015/11/16 - 12:43:03
Bitartean, Euskal Herria
Irailaren 27ko hauteskundeek Katalunian utzi duten emaitza ikusita, orain Espainiak badaki zer egin. Alegia, badaki zer egiten jarraitu. Espainiak Kataluniako herriaren garapenari ezarritako morroiloak jendetza mobilizatu du eta sentsibilitateak eraldatu ditu. Kataluniarentzat beste estatus baten aldeko posizioak inoiz iritsi ez diren lekura eraman ditu. Zoriontzekoa eta eskertzekoa, euskal herritarron begietatik ikusita. Espainiako Erresumak, ordea, bere gobernuko buruak, Rajoy jaunak, adierazi bezala, ez ditu aintzat hartzen ez bozak ez gehiengo parlamentarioen erabakiak. Emaitzak ikusita, metropoliaren politika kolonialista eta kolonizatzaileak uholdeari eustea lortu du. Alde bakarreko independentzia adierazpenari behar zuen babes maila eskuratzea eragotzi dio. Nola diren gauzak, galdeketa bera Gibraltarren egin izan balute ikustekoa litzateke unionismo espainolaren babes maila. Kanpainan erretretaren saria galtzeko aukera, aurrezki pertsonalen erabilera mugatzeko mehatxua, etnikotasun mindua, korporazio enpresarial handien presioa... Hori eta askoz gehiago baliatu dute Espainiako Estatuak eta bere zaldunek. Ikusitakoak ikusita, orain badakigu Katalunia taxuzko herria dela, lehen mailako gizartea antolatzen jakin duena, baina kolonizatuta daude. Metropoliarekiko loturak oraingoz eraginkorrak dira eta loturak modu traumatikoan apurtzeko aukerak jende gehiegi izutzen du. Orain Espainiako Erresumak badaki zer egin behar duen Euskal Herrian. Nagusigo mediatiko-kulturala erein, korporazio ekonomiko handien sartzea sustatu, pentsioen kutxari gogor eutsi, etnikotasuna eta txokokeria haizatu, gizarteko erabakiguneetan Madrilekiko leialak diren pertsonak kokatu, profesionalik handienak bere eskutik eraman, lan harremanak Espainiarekin berdindu, euskal enpresen nazioartekotzea kontrolatu, lurralde zatiketa sustatu, euskal hiztun-herriaren gorpuztea eragotzi, euskal lurraldeen arteko lankidetza zaildu⦠Eta ondorioz, gure etorkizunari gutasunetik begiratzea eragotzi. Ondo egia da, ordea, jada Espainiak ez duela konbentzitzen Katalunian, izutu egiten du, xantaia egiten du eta baliabideak modu bidegabean bereganatzen ditu. Kataluniako gizarteak hori guztia badaki; badaki, halaber, Espainiako Erresuma ez dela lurralde erakargarria eta ez dela aukera berrien lurraldea. Izututa egon ala aukera berriak jorratu, bien arteko balantza horretan joango dira hurrengo garaiak. Ez dadila luza. Euskal Herritarroi, beraz, datorkiguna, kolonizazio handiagoa da. Erabaki demokratikoen legitimazioa auzitan jar dezaketen urrats guztiak eragotziko ditu Espainiako Erresumak. Zehatzago esanda, norabide horretan joan ez gaitezen, askoz lehenago, ereingo ditu zatiketaren haziak. Asko jada ereinda daude, agerikoa denez. Baina etorriko dira berriak. Inoizko zahartuena dugun gure gizartean erretreta saria jasotzeko direnak izutuko ditu. Etnikotasunean lokalismoak, arrazismoak, eta hispanikotasunak piztuko ditu; euskararen izaera integratzailea zatitzaile bihurtzeko lan egingo du; autogobernuaren hedadura murrizteko mehatxu egingo du; euskal enpresen nazioartekotzea fiskalizatuko du⦠Kataluniakoaren ondoren laztanik ez dugu jasoko; bai, ordea, larrituta dagoen estatu baten altzairuzko irmotasun zekena, ongi neurtutako errepresio dosiekin. Ikusteko dago gure sektore ekonomiko zein sozialek zein bide hartuko duten, baina euskal eragile soziopolitikoek ongi neurtu beharko dute estatus berri baterantz abiatzeko unerik egokiena zein den. Eta bitartean? Kataluniak ederto erakutsi digun legez, Espainiako Estatuaren proiektuarekin konbergentzia garestia da. Euskal kontzeptu nazionalaren anbiguetateak lagun dezake Madrilen baba apurrak eskuratzen, baina ez du gizarte bat bere baitan zentratzen, ez du arazoen eta aukeren aurrean bere buruarekiko konfiantza hartzen laguntzen. Ez da erraza izango Euskal Herriarentzat garapen paradigma bat adostea, baina ez da zalantzarik hurrengo urteetan berebiziko lana egin beharko dugula euskal herritarrok, nor bere lurraldean kokatu, ilusionatu eta gainerako euskal lurraldeekin lankidetza bide gotor batean sartzeko. Euskal eremu sozioekonomiko eta soziokulturala sendotzeko garaiak ditugu. Elkarrekin bizi, elkar lagundu, elkarrekin amestu eta elkarrekin erabaki egunerokoak. Independentziaren aurretik dago Euskal Herria funtzional bat, materialki beregaina, gorpuzteko urratsa. Gehiengoari konfiantza eskaintzen dion Euskal Herria. «Zer egin?». Galderari erantzutea ez da erraza, baina ikuspegi sozioekonomikotik eta soziokulturaletik badira aski argiak diren zenbait erronka XXI. mendeko herri bat, gutasuna, mamitzeko Europako hego-mendebaldean. Lankidetza ekonomikoak, batez ere bertako industriaren garapenak, berebiziko eragina du kohesioan. Lurralde desberdinetako enpresak elkarrekin lanean jartzea, produktu eta zerbitzu aurreratuak elkarrekin gauzatzen, gure burua herri gisa ikusten lagunduko digu. Industriari eman ohi zaio gizarte bat egituratzeko ahalmen nagusia, enplegu sendoa eta aberastasuna sortzeaz gain, formazio sarea, lan harremanak, lurralde antolamendua, nazioarteko (para)diplomazia, finantziazio egiturak⦠herri irizpidez antolatzea eskatzen duelako. Bestetik, babes sozialeko politikak ditugu, besteak beste, pentsio sistemak, langabeziaren aurkako politika aktiboak, gizarte bazterketaren aurkakoak, segregazio sexuala gainditzeko helburua dutenak⦠Herritarrak ongizate paradigma sendo batean kokatzeak dakar adostasun sozialik integratzaileena. Horrek guztiak herritarren atxikimendua handitu eta gure herriari herri dimentsio berriak ematen laguntzen du. Ez egiteak, berriz, metropolitik datozen pizarren aiduru jartzen gaituzte. Lehen urrats batean, Frantziako politika sozialak Hego Euskal Herrira hedatuz, Euskal Herri mailako eremu bakar batean bildu eta babes sozialaren ikuspegi gure-gurea hartuko genuke, gaur egungo gure gizartearekin bat datorrena. Bi erronka hauekin batera ez genuke osagai kulturala ahaztu behar; euskal identitateak gehiengoarentzat desiragarria den proiektu sozial berria eskatzen du eta horretan euskal hiztun-herriak ezinbesteko erreferentzia bihurtu behar du, euskaraz diharduten profesional eta enpresak, euskarazko hedabideak edo euskarazko goi-mailako hezkuntza bide horretan asko indartu beharreko osagaiak dira. Kataluniak erakutsi digu «nor» izatea beste aukerarik ez dagoela. Guri dagokigu, ordea, adostasun zabal eta sendoei lehentasuna ematea. Independentziarako aukerak gauzatu ala ez erabakitzen dugun bitartean Euskal Herri izateko egitasmoa garatzea beste aukerarik ez dugula da, dirudienez, Kataluniako ikasgai nagusia. Espainiak Kataluniako herriaren garapenari ezarritako morroiloak jendetza mobilizatu du eta sentsibilitateak eraldatu ditu. Kataluniarentzat beste estatus baten aldeko posizioak inoiz iritsi ez diren lekura eraman dituEuskal Herritarroi, beraz, datorkiguna, kolonizazio handiagoa da. Erabaki demokratikoen legitimazioa auzitan jar dezaketen urrats guztiak eragotziko ditu Espainiako Erresumak. 2015/10/13 - 13:25:04
Bitartean, Euskal Herria
Irailaren 27ko hauteskundeek Katalunian utzi duten emaitza ikusita, orain Espainiak badaki zer egin. Alegia, badaki zer egiten jarraitu. Espainiak Kataluniako herriaren garapenari ezarritako morroiloak jendetza mobilizatu du eta sentsibilitateak eraldatu ditu. Kataluniarentzat beste estatus baten aldeko posizioak inoiz iritsi ez diren lekura eraman ditu. Zoriontzekoa eta eskertzekoa, euskal herritarron begietatik ikusita. Espainiako Erresumak, ordea, bere gobernuko buruak, Rajoy jaunak, adierazi bezala, ez ditu aintzat hartzen ez bozak ez gehiengo parlamentarioen erabakiak. Emaitzak ikusita, metropoliaren politika kolonialista eta kolonizatzaileak uholdeari eustea lortu du. Alde bakarreko independentzia adierazpenari behar zuen babes maila eskuratzea eragotzi dio. Nola diren gauzak, galdeketa bera Gibraltarren egin izan balute ikustekoa litzateke unionismo espainolaren babes maila. Kanpainan erretretaren saria galtzeko aukera, aurrezki pertsonalen erabilera mugatzeko mehatxua, etnikotasun mindua, korporazio enpresarial handien presioa... Hori eta askoz gehiago baliatu dute Espainiako Estatuak eta bere zaldunek. Ikusitakoak ikusita, orain badakigu Katalunia taxuzko herria dela, lehen mailako gizartea antolatzen jakin duena, baina kolonizatuta daude. Metropoliarekiko loturak oraingoz eraginkorrak dira eta loturak modu traumatikoan apurtzeko aukerak jende gehiegi izutzen du. Orain Espainiako Erresumak badaki zer egin behar duen Euskal Herrian. Nagusigo mediatiko-kulturala erein, korporazio ekonomiko handien sartzea sustatu, pentsioen kutxari gogor eutsi, etnikotasuna eta txokokeria haizatu, gizarteko erabakiguneetan Madrilekiko leialak diren pertsonak kokatu, profesionalik handienak bere eskutik eraman, lan harremanak Espainiarekin berdindu, euskal enpresen nazioartekotzea kontrolatu, lurralde zatiketa sustatu, euskal hiztun-herriaren gorpuztea eragotzi, euskal lurraldeen arteko lankidetza zaildu⦠Eta ondorioz, gure etorkizunari gutasunetik begiratzea eragotzi. Ondo egia da, ordea, jada Espainiak ez duela konbentzitzen Katalunian, izutu egiten du, xantaia egiten du eta baliabideak modu bidegabean bereganatzen ditu. Kataluniako gizarteak hori guztia badaki; badaki, halaber, Espainiako Erresuma ez dela lurralde erakargarria eta ez dela aukera berrien lurraldea. Izututa egon ala aukera berriak jorratu, bien arteko balantza horretan joango dira hurrengo garaiak. Ez dadila luza. Euskal Herritarroi, beraz, datorkiguna, kolonizazio handiagoa da. Erabaki demokratikoen legitimazioa auzitan jar dezaketen urrats guztiak eragotziko ditu Espainiako Erresumak. Zehatzago esanda, norabide horretan joan ez gaitezen, askoz lehenago, ereingo ditu zatiketaren haziak. Asko jada ereinda daude, agerikoa denez. Baina etorriko dira berriak. Inoizko zahartuena dugun gure gizartean erretreta saria jasotzeko direnak izutuko ditu. Etnikotasunean lokalismoak, arrazismoak, eta hispanikotasunak piztuko ditu; euskararen izaera integratzailea zatitzaile bihurtzeko lan egingo du; autogobernuaren hedadura murrizteko mehatxu egingo du; euskal enpresen nazioartekotzea fiskalizatuko du⦠Kataluniakoaren ondoren laztanik ez dugu jasoko; bai, ordea, larrituta dagoen estatu baten altzairuzko irmotasun zekena, ongi neurtutako errepresio dosiekin. Ikusteko dago gure sektore ekonomiko zein sozialek zein bide hartuko duten, baina euskal eragile soziopolitikoek ongi neurtu beharko dute estatus berri baterantz abiatzeko unerik egokiena zein den. Eta bitartean? Kataluniak ederto erakutsi digun legez, Espainiako Estatuaren proiektuarekin konbergentzia garestia da. Euskal kontzeptu nazionalaren anbiguetateak lagun dezake Madrilen baba apurrak eskuratzen, baina ez du gizarte bat bere baitan zentratzen, ez du arazoen eta aukeren aurrean bere buruarekiko konfiantza hartzen laguntzen. Ez da erraza izango Euskal Herriarentzat garapen paradigma bat adostea, baina ez da zalantzarik hurrengo urteetan berebiziko lana egin beharko dugula euskal herritarrok, nor bere lurraldean kokatu, ilusionatu eta gainerako euskal lurraldeekin lankidetza bide gotor batean sartzeko. Euskal eremu sozioekonomiko eta soziokulturala sendotzeko garaiak ditugu. Elkarrekin bizi, elkar lagundu, elkarrekin amestu eta elkarrekin erabaki egunerokoak. Independentziaren aurretik dago Euskal Herria funtzional bat, materialki beregaina, gorpuzteko urratsa. Gehiengoari konfiantza eskaintzen dion Euskal Herria. «Zer egin?». Galderari erantzutea ez da erraza, baina ikuspegi sozioekonomikotik eta soziokulturaletik badira aski argiak diren zenbait erronka XXI. mendeko herri bat, gutasuna, mamitzeko Europako hego-mendebaldean. Lankidetza ekonomikoak, batez ere bertako industriaren garapenak, berebiziko eragina du kohesioan. Lurralde desberdinetako enpresak elkarrekin lanean jartzea, produktu eta zerbitzu aurreratuak elkarrekin gauzatzen, gure burua herri gisa ikusten lagunduko digu. Industriari eman ohi zaio gizarte bat egituratzeko ahalmen nagusia, enplegu sendoa eta aberastasuna sortzeaz gain, formazio sarea, lan harremanak, lurralde antolamendua, nazioarteko (para)diplomazia, finantziazio egiturak⦠herri irizpidez antolatzea eskatzen duelako. Bestetik, babes sozialeko politikak ditugu, besteak beste, pentsio sistemak, langabeziaren aurkako politika aktiboak, gizarte bazterketaren aurkakoak, segregazio sexuala gainditzeko helburua dutenak⦠Herritarrak ongizate paradigma sendo batean kokatzeak dakar adostasun sozialik integratzaileena. Horrek guztiak herritarren atxikimendua handitu eta gure herriari herri dimentsio berriak ematen laguntzen du. Ez egiteak, berriz, metropolitik datozen pizarren aiduru jartzen gaituzte. Lehen urrats batean, Frantziako politika sozialak Hego Euskal Herrira hedatuz, Euskal Herri mailako eremu bakar batean bildu eta babes sozialaren ikuspegi gure-gurea hartuko genuke, gaur egungo gure gizartearekin bat datorrena. Bi erronka hauekin batera ez genuke osagai kulturala ahaztu behar; euskal identitateak gehiengoarentzat desiragarria den proiektu sozial berria eskatzen du eta horretan euskal hiztun-herriak ezinbesteko erreferentzia bihurtu behar du, euskaraz diharduten profesional eta enpresak, euskarazko hedabideak edo euskarazko goi-mailako hezkuntza bide horretan asko indartu beharreko osagaiak dira. Kataluniak erakutsi digu «nor» izatea beste aukerarik ez dagoela. Guri dagokigu, ordea, adostasun zabal eta sendoei lehentasuna ematea. Independentziarako aukerak gauzatu ala ez erabakitzen dugun bitartean Euskal Herri izateko egitasmoa garatzea beste aukerarik ez dugula da, dirudienez, Kataluniako ikasgai nagusia. Espainiak Kataluniako herriaren garapenari ezarritako morroiloak jendetza mobilizatu du eta sentsibilitateak eraldatu ditu. Kataluniarentzat beste estatus baten aldeko posizioak inoiz iritsi ez diren lekura eraman dituEuskal Herritarroi, beraz, datorkiguna, kolonizazio handiagoa da. Erabaki demokratikoen legitimazioa auzitan jar dezaketen urrats guztiak eragotziko ditu Espainiako Erresumak. 2015/10/06 - 10:17:05
Has gaitezen erabakitzen
Herri baten ezaugarri nagusia bere buruaz arduratzea da. Herri oro bere kide berrien geroaz (haur eta gazteak), adinekoen ongizateaz (atsedena eta zaintza) eta geroratzeaz (orain erein gero jasotzeko) arduratzen da. Helburu komun horrek batzen ditu alde batekoak eta bestekoak, kultur osagaia oinarri bateratzaile dutela. Elkar hartuta hobeto bizitzeko aukerak batzen ditu herriak eta horren gainean eraikitzen dira gizarteak.Euskal Herriaren oinarriak zein diren arakatzen mendeak egin ditzakegu, baina ariketa bateratzaileena hauxe da: haurrak eta adinekoak zaindu, eguneroko ogia eskuratu eta bizilekua zaindu. Euskal Herriaren kontzientzia dugunoi nekez sinetsaraziko digute gure premiak Madril edo Parisen lehentasun direnik, ongi dakigu kontrakoa egin dezaketela: geurea bereganatu, etorkizuna izan dezagun eragotzi. Esan dezakegu aspaldi galdua dugula askok, inoiz izan badugu, azken mendetan gorpuztu diren estatu egitura arrotz horiekiko itxaropena. Herri hau hemen zegoen bere geroaz arduratzen estatu horiek sortu aurretik. Norberaren lehentasun politikoak gora behera, gehiengo sozial zabal batek euskal geografia osoan geure ondorengoek hemen iraun dezaten borondatea dugu. Euskal Herritar guztiak ez gara hemen sortuak eta ezin esan, beraz, denongan dagoenik menderakuntzaz betetako iraganari buruzko memoria kritikoa. Are gehiago, ez dira gutxi iragan horren gaineko memoria lausoa dutenak. Baina, euskal herritar bakoitzaren memoria historikoa gora behera, denok ataka berean gaude oraintxe: gure semen-alabentzat etorkizun ahalik eta emankorrenaren beharrean; gure adinekoak (oraingoak eta gerokoak) babesteko sistema justu bat; erronka sozial berrientzat aterabide eraginkorren beharrean; eta aberastasuna sortzen jarraituko duen egitasmo ekonomikoa behar dugu. Frantziako Errepublikak zein Espainiako Erresumak huts egin digute, ederki huts egin ere, sinesgarritasun guztia galtzeraino. Beraz, hemen dago euskal populua, lurra behean, zerua goian eta lan handiak dakartzan etorkizuna aurrean. Gauzak horrela, erabakitzeko premian gaude. Ez erabakitzea, aldiz, gutariko bakoitzaren eta gure ondorengoen, galbidea izan liteke. Euskal Herriak ez du aberasten duen natur baliabiderik eta beraz, ez dugu, eskoziarren edo norvegiarren modura, aberastasun horren mozkina gozatzen ez eta etorkizuneko gordailu bihurtzerik. Zorionez edo zoritxarrez, eguneroko erronkek eguneroko arrakasta eskatzen digute, bestela gureak egin du. Ongi dakigu horrek zer esan nahi duen euskal herritarrek aurreko mendetan izandako emigrazio basatiak gogoan hartzen baditugu edo beste nonbait jaiotako euskal herritarrek ezagututako gabezia egoerak aintzat hartzen baditugu. Horretan badugu herri gisa erabakitzen jartzeko oinarri komuna, ez dugu berriro gabezian eta miserian gure etorkizuna galduta ikusi nahi. Letek esan bezala, âekin ta ekin, bilatzen ditu, saiatze hortan ezin geldituâ⦠da gure esku dagoen metodo bakarra irauteko. Duintasunez eta konfiantzaz gure geroari begiratzeko. Argi dago, beraz, hemen eta orain, euskal gizartean erabakiak hartzeko premia larria dagoela. Orain erabaki, gaur jateko eta bihar izateko. Egin dezagun problematikaren zirriborro bizkor bat. Gure herrian urtero 30.000 haur jaiotzen dira. Beren gurasoek gero eta zailtasun handiagoak izaten dituzte eguneroko lanaz haurra hazi eta behar diren baliabideak lortzeko. Bereziki larria da amen kasuan, kasu askotan, ordain apaleko lanetara bideratu eta ezkontidearen ekonomiaren menpe jartzen baititu. Hori guztia indarrean dauden enplegu politika eta babes sozialeko legeen ondorio zuzena da. Noiz erabakiko dugu, familia politika egoki bat haurrak eta gurasoak babesteko, noiz harreman sozio-laboralen egitasmo propio bat ama izan nahi duten emakumeak lan merkatutik kanpo ez geratzeko, noiz emakumeak jarduera ekonomiko emankorrenetatik baztertzen dituen formazio kultura gainditzeko. Noiz aitortuko da legez etxean lan egiten duenaren ekarpen ekonomikoa? Erabaki beharrean gara, erabaki ala gizarte atzerakoi bat egin eta ontzat eman dugula onartu. Jarduera ekonomikoak irauteko behar ditugun baliabideak ematen dizkigu (elikadura, zerbitzu publikoak, babes soziala, azpiegiturakâ¦). Baina edozein jarduera ekonomikok ez du balio. Ingenieritzan oinarritutako herri bat gara aspaldian, formazioa eta ezagumenduan sakonduz bakarrik jarrai dezakegu aberastasuna sortzen. Horren guztiaren planifikazioak, ordea, (formazio planak, lan harremanak, finantzazio egitasmoakâ¦) ezin dira antolatu Madrilgo lan erreforma, LOMCE eta gainerako neurri arrotzekin, gure errealitate sozio-ekonomikoak bertako ikuspegia duten neurriak behar ditu. Erabakitzen has gaitezen. Halaber, munduari begira dagoen herria gara, tradizioz industriala, teknologikoa eta merkataria. Itsaso guztietan ibili eta herri guztiekin harremana duena. Gure nazioarteko misioa behar dugu, Paris edo Madrilen baimenik eskatu gabe. Halaber, beste herrietatik datozen pertsonei harrera egiteko irizpideak behar ditugu, huts egin duen eredu frantsesaren aldean desberdina, eta nazioartean salatua den eredu espainoletik urrun. Erabaki ezean, besteek eragindako gizarte zatiketa sufritu beharko dugu. Pentsio sistemaz ere luze eta sakon hitz egin daiteke, baina gurea urte gutxian oso zahartuko den gizartea da. Erretreta hartuko duten pertsonen geroa duintasunez prestatu behar dugu eta badakigu biharko erretreta biharko lanak ordainduko duela. 2030an pentsioetako gastua egungoaren bikoitza izango da. Nola egingo dugu eraginkortasun handiko politika sozial eta ekonomia eraginkorrik gabe? Madrilgo erretreten kutxa hutsik dago, geure ekarpenak xahutu dituzte eta bi aukera eskaintzen dizkigute, euren kutxa betetzeko lan egin, ala euren gainbehera ekonomikoaren emaitzak gozatzea estatu osoko erretretadunekin batera. Hamaika adibide eman dezakegu, baina, hemen eta orain, erronka nagusiak agerian daudenez, ezinbestekoa izango da erabakiak hartzea. Lehen lana erabakitzeko eskubidea gure esku dagoela jabetzea da, bigarren erabakitzeko behar diren egitasmoak apailatu eta adostasuna gure artean bilatzea. Adostasun berriak eraiki, gai nagusietan interesak bateratu. Erabaki eta gauzatu. Euskal herritar bakoitzaren memoria historikoa gora behera, denok ataka berean gaude oraintxe: gure semen-alabentzat etorkizun ahalik eta emankorrenaren beharrean.Munduari begira dagoen herria gara, tradizioz industriala, teknologikoa eta merkataria; gure nazioarteko misioa behar dugu, Paris edo Madrilen baimenik eskatu gabe. 2015/05/11 - 11:36:04
[IRITZIA] Gazteak lanean
[2014ko uztailaren 4ean Gipuzkoako Hitzan argitaratua] Goierriko lanbide eskolak 50 urte bete ditu egun hauetan. Lanbideetan trebatzeko ekimen sozialez sortu zena titulazio unibertsitarioak eskaintzera iritsi da eskualdeko enpresen eta jarduera produktiboen lagungarri. Horrelakorik ez zatekeen posible izango borondate asko eta oso desberdinak bide berean jarri ez balira. Ondare handia da Goierriko eskolarena. Antzeko esperientzia anitz ditugu Gipuzkoan eskualdez eskualde. Tokian tokiko industriaren beharrak eta laneratzeko eskubide eta aukerak maila orotako familiei eskaintzeko gogoak horrelako hamaika esperientzia sorrarazi zuen. Inoiz aztertu beharko da herri ekimen horien eragina gizarte kohesioan eta garapen ekonomiko, industrial zein teknologikoan. Gazteei lan merkatuan txertatzeko aukera ematea eta bizibidea eskaini nahia zuten helburu esperientzia horiek. Esan daiteke, hamarkada luzeetan, gazteari herrigintzatik aitortu izan zaiola bere eskubideen artean eskolatua izatea, lanbide bat ikastea eta lanaren bitartez bere autonomia ekonomikoa eskuratzea. Horren gurea izan den sentsibilitate horrek, ordea, egungo errealitatearekin talka egiten du. Hau da, Euskal Herrian 24 urtez beheiti lanerako prest dauden gazteen %43 langabezian daudela (Gipuzkoan %34,5). Gainera, lanean ari diren gazteen %22,6 aldi bateko kontratuarekin ari direla eta orotara %40,4k dedikazio murriztua dutela nahiz eta gehiago lan egiteko prest egon. Esaten ari garena beste hitz batzuekin esan daiteke: alegia, gure artean gazteentzat lana eskas dela eta pobrezian bizitzeko bidea zabal-zabala. Begien aurrean duguna, beraz, Gipuzkoako gizarte eragileek hamarkadetan sustatu izan duten gizarte ereduaren kontrakoa dugu. Gazteak trebatu arren, gazte horientzat lekurik ez gure lan merkatuan. Hainbat gazte bere gaitasunaz azpiko lanak betetzen, beste hainbat urte luzez ikasitako horretan ezin jardun⦠alferrik galtzen ari den hamaika ahalegin eta ilusio. Errealitate konplexu baten aurrean gaude, eta ez dago formula magikorik. Gazteek lan merkatuan lekua izatea edo ez izatea "merkatu" delako horren baitan ez ezik, enpresa jabeen asmo, finantzaketa aukera, araudi eta lege nahiz politika publikoen baitan ere badago. Baina arretaz aztertuta, ikuspegi konplexuzale hori aitzakia ere izan daiteke. Izan ere, gurearen oso antzekoak diren ekonomietan, Danimarkan, Finlandian edo Alemanian, esaterako, gazteen langabezia %10aren azpitik dabil. Hau da, jarduera produktiboak gazteak kontratatzeko joera izan dezake edo ez, horretarako jartzen diren bideen arabera. Argi dago gazteen enplegua herri estrategien parte dela, eta horrek herri mailako adostasuna behar duela, nork berea bete dezan. Gazteak kontratatzea enpresaren egungo negozio bolumenak izan dezakeen bilakaeraren arabera utziz gero, jai dago bolada batez. Beraz, esan daiteke gazteen enplegua eraginkortasunez sustatu behar dela, eta eginkizun hori lideratzea administrazioari dagokiola. Egia da Madrilgo administrazioaren erabakiak pairatzen ari garela lan merkatuari eta gastu publikoari dagokionez. Eta egia da horrek mugatu egiten gaituela herri gisa lan harremanak arautzeko orduan. Baina milaka gazte kalean utzi, gure baliabideak alferrik galtzera eman eta gure eskualdetako enpresak zaharkitzera kondenatzen dituen inposizioak erantzun indartsuagoa eskatzen du. Egun indarrean dagoena baino indartsuagoa. Gazteek beren bizitza proiektu duina egiteko eskubidea dutelako, eta gure gizarteak zein ekonomiak gazteak behar dituelako. Gainerakoan, gure gizartearen hamarkadetako joeraren kontra goazela onartu beharko dugu, horretan ere bai. Gazteak trebatu arren, gazte horientzat lekurik ez gure lan merkatuan. Hainbat gazte bere gaitasunaz azpiko lanak betetzen, beste hainbat urte luzez ikasitako horretan ezin jardun⦠alferrik galtzen ari den hamaika ahalegin eta ilusioGurearen oso antzekoak diren ekonomietan, Danimarkan, Finlandian edo Alemanian, esaterako, gazteen langabezia %10aren azpitik dabil 2015/03/05 - 18:40:07
Euskal Herria izeneko balio katea
2014o irailaren 24an BERRIA egunkarian argitaratutako artikulua Arcelor-Mittal korporazioak Zumarragan duen lantokiaren itxiera-mehatxua bizi izan dugu berriki. Gaiak ustekabeko bidea hartu du eta behin behineko konponbidea aurkitu badiote ere, itxieraren aipamenak berak zirrara handia eragin du. Itxiera horrek ez lekarke langabezia handiagoa bakarrik, errotik industriala den herri baten oinarria bera dantzan dagoela ikusarazten du. Datuak esanguratsuak dira, inondik ere: 2008-2013 aldian manufaktura sektoreko lanpostuen %26 galdu dugu Euskal Herrian (85.000 lanpostu) eta metalgintzak, hain zuzen, establezimendu guztien %15 galdu du. Zenbait eskualdetan, hala nola, Iruñerria, Gasteiz-Lautada, Debabarrena, Debagoiena, Durangaldea, Urola-Kosta edo Sakana, sektore honen bultzadaren menpe daudela kontuan izan behar genuke. Ez da, beraz, azaleko kontua. 2008ko krisialdi finantzarioa lehertu aurretik ere bagenekien gure enpresen ahulezia zenbaterainokoa zen teknologiari zegokionez, zenbaterainoko menpekotasuna zuen energiaren prezioarekiko. Bagenekien gure ekoizpen ehunak arazo larriak nozitzen zituela eta etorkizunari begira jarriko zuen estrategia baten beharra zuela. Ez da konponbide errazeko auzia, ez eta arin konpontzekoa ere. Lurraldearekin eta gizartearekin sakon uztartutako egitura produktiboek estrategia konplexuak behar dituzte, epe luzeari begira jarrita daudenak. Geure buruari galdetu behar dioguna da geure sistema produktiboak etorkizunean nolakoa izan behar duen, zein sektore izango diren eragileak eta zer-nola jokatuko duten maila guztietan. Beraz, ez gara enplegua sortzeaz bakarrik ari, ekonomia, gizartea, ingurua eta gure lurraldetasunarentzat onbera izango den proiektu batez ari gara. Proiektu horretan metalaren transformazioa eta manufakturarekin lotutako jarduerek eginkizun garrantzitsua izango dute hurrengo hamarkadetan, nola, ordea? Izan ere, erabakiak atzerrian hartzen dituen metalgintza sektorea bere mozkinaren bila etorriko da, garapen teknologikoa, ikasguekin edo egoera sozio-laboralarekin konprometitu gabe. Hori aski ote litzateke geurea bezalako herri batentzat? Geure buruari galdetu beharko genioke erabakigunea hemen izan balute zein izango zatekeen orain itxita dauden metalgintzako enpresa askoren garapena. Ziur aski, horietako asko dagoeneko norabide berri batean leudeke teknologia eta produktuari dagokionez, iraupena helburu. Hau da, neure buruari galdetzen diot jarduera estrategikoek ez ote duten nagusiki bertako korporazioen kontrolpean egon behar, erabakiguneak hurbilduz eta herri ikuspegi estrategiko batetik begiratuz etorkizunari. Edesaren lantegiak Basaurin dukeen etorkizunari buruz piztu den kalapitak, egoera interesgarria eragin du. Edesaren kokapena eta bere lanpostuena ez da bigarren mailako gaia, herri ikuspegia duen ekoizpen sistema batez hitz egiteko orduan auzi garrantzitsua da. Gure industriak mendeak daramatza jarduera dezentralizatuekin, espezializazio gune nabarmenekin altzairugintzan, untzigintzan, elikagaietan, eta manufakturan, bai eta jarduera berrietan ere. Aski bedi datu bat, Euskal Herriko eskualdeen erdiak baino gehiagok metalgintzako jarduerak ditu egun. Hainbat eskualdetan industrializazio indizea hain da handia lurraldeari eusten dion jarduera nagusia bera dela, horien artean gailen ditugu Arabako Errioxa, Durangaldea, Lizarraldeko mendebaldea, Sakana edo Debabarrena, esaterako. Luzuriagak Tafallan jarraitzea, Artzainak Maulen, CAF Beasainen, Edesa Basaurin⦠gauza garrantzitsua baino zerbait gehiago da, helburu izan behar du. Gure lurraldea eta jendeak dira gure kapital nagusia, hor dago konpromiso mailarik handiena jardueraren geroratzearekin eta gure gizartearekin. Esan berri duguna askorentzat diskurtso boluntarista izango da, baina desindustrializazioaren ondorioak ikusten ari garen honetan (Sakana, Arratia, Oarsoaldea, Lapurdiko kostaldea⦠non enplegu industrialaren lekuan zerbitzutakoak nagusitu diren baldintza eskasagoetan) formula sendoagoak eta denon aldetik konpromiso handiagoak behar direlakoan nago. Beraz, geure buruari galdetu beharko genioke ea izan daitekeen metalgintza eta honen inguruko balio katerik gabeko estrategia produktiborik Euskal Herrian. Erantzuna baikorra bada, plan bat adostu dezagun. Ezkorra bada, plan bat beharko dugu. Erabakiak atzerrian hartzen dituen metalgintza sektorea bere mozkinaren bila etorriko da, garapen teknologikoa, ikasguekin edo egoera sozio-laboralarekin konprometitu gabe. Hori aski ote litzateke geurea bezalako herri batentzat?Luzuriagak Tafallan jarraitzea, Artzainak Maulen, CAF Beasainen, Edesa Basaurin⦠gauza garrantzitsua baino zerbait gehiago da, helburu izan behar du. Gure lurraldea eta jendeak dira gure kapital nagusia, hor dago konpromiso mailarik handiena jardueraren geroratzearekin eta gure gizartearekin. 2015/03/05 - 18:40:07
[IRITZIA] Maule-Oiartzualdea egitasmoan
2014ko urriaren 31n Gipuzkoako HItzan argitaratutako artikulua Elkarrekin zer egin dezakegun mintzagai hartuta bildu ginen hainbat lagun Oiartzungo Areto Nagusian, Zazpiak Bat harreman sarearen gonbidapenari erantzunez. Gezurra badirudi ere, hitzetik hortzera darabilgun "herri" kontzeptuaren segidan oraindik ez da "lankidetza" kontzeptua agertu. Inoiz esan behar izan dugun bezala, Shanghai hurbilago dago edozein euskal herrialde baino. Baina zertarako lan egin elkarrekin? Herri berekoak garelako? Ez da dudarik hori aski arrazoi izan dela hainbat egitasmotan, baina onartu behar genuke ez dela nahikoa. Euskal Herriaren mutur desberdinetako eragileek elkarrekin lan egingo badute, interesak konpartitzen dituztelako izango da, eta interes horiek zenbat eta materialagoak izan, orduan eta sendoagoa lankidetza. Interesa da gakoa, beraz. Norberaren interesa, interes materiala, gutxietsitako hitza: inoiz aitortzen ez den eragilea, interesa. Baina, beharbada, interesak zein diren ezagutu eta interes komunak asetzeko bidea eskaintzean dago, inon egotekotan, Euskal Herrian "herri" izaerako proiektu bat gorpuzteko modu bakarra. Kulturak, hizkuntzak eta ahaidetasunak erabateko laguntza emango digute, baina interesak jarriko du pizgarria. Interesik badugu, lotzen gaituen zerbait eraikiko dugu, bestela ez. Ba ote, ordea, interesik zuberoarrentzat Oarsoaldean edo Hegoaldean? Ba ote Hegoaldekoontzat interesekorik Zuberoan? Gordin galdetutakoak erantzun gordina behar du: bai, interes kidetasun handiak ditugu. Gero eta handiagoak, ikusi nahi dituenarentzat. Oraindik gogoan dut Maulen gazte tolosarrak enplegatu zituen enpresariaren azalpena: ongi formatuak eta euskaldunak nahi zituen, euskaldunekin lan egiteko eta Hegoaldeko bezero zein hornitzaileekin lanean jarduteko. Oiartzungo saioak bide bera hartu zuen. Hegoaldeko industriak Zuberoakoari hornidura eta bezeroak eskaintzen dizkio; are, Okzitaniako Tolosaren inguruan gorpuztutako industria aeronautikoaren pattalaldiak Hegoaldeko partzuerrak inoiz baino interesgarriago egiten ditu oraintxe. Are gehiago, Frantziak ezartzen dion bazterketa dela medio, Hegoaldean dago Mauleko industriaren erreferentziazko eremua. Baina Hegoaldetik gauza bera esan genezake. Maule Biarnoko atean egonik, gaitasun industriala izanda, merkatu frankofonoari begira dagoela kontuan hartuz, bada interesik Maule ezagutzeko Gipuzkoako eskola eta enpresentzat. Donostiako Merkataritza Ganberaren azken egitasmoak lekuko. Maule, irakurlea ohartuko zenez, Nafarroa Beherea edo Lapurdi ez bezala, izaera industrial nabarmeneko eremua da. Industriala bakarrik ez, ordea; laborantzak ere indar berezia du, harik eta bertako enpleguen laurdena izateraino. Zuberoako laborantza mozkinen merkaturatzeak lurralde hori errotik dinamizatzen du, laborantza iraunkorraren aldeko organizazioek adierazten diguten moduan. Hegoaldean kontsumitzen ditugun elikagaiak "kanpoan" ekoitziak dira neurri handi batean. Hori kontuan izanda, ulertzekoa da Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako laborariek diotena, Hegoaldean euren mozkinen kontsumitzaileak badirela eta beren produktuen ezagupena sustatu behar dela. Esandakoarekin, beraz, horra lankidetzarako bi zelai ezin zabalagoak. Oarsoaldea Garapen Agentziako ordezkariek bide horretan enpresen arteko lankidetza sustatzen ari zirela adierazi ziguten, eta Haurtzaro ikastolak lankidetza hitzarmena sinatu duela Basabürüko ikastolekin (Alozekoa eta Sohütakoa). Hitzetatik lankidetzara, beraz. Baina itsasoan urak handi direla ongi dakigu euskaldunok. Borondatea baino handiagoak izan daitezkeela eragozpenak. Iritsi garen lekuraino iritsita, interes komunak eta elkarren beharra izan dezakegula ikusteraino, nago, ezinbesteko tresna baten beharrean gaudela, Zuberoa-Gipuzkoa lankidetza agentzia baten beharrean. Aukerak eta interesatuak topatu, informazioa eta formakuntza eskaini eta lankidetzari oinarri bideragarria ematen lagunduko duena. Gai izango ote gara bizi dugunari konpromiso zehatza eta lan tresnak emateko? Badira europar laguntzak, badira formula juridikoak⦠Orain Zuberoako herri elkargoak eta Oarsoaldeak lankidetza hitzarmena sinatzea falta da, bulego bateratu bat osatzea, Mauleko auzapez Etxebest jaunak eta Errenteriako Mendoza jaunak elkarri hitza hartzea eta aurrera, euskal sarea etenda dagoen lekuan ehuntzera. Baina, urak handi direnez, horrekin batera, Hegoaldean, noiz ekingo diogu gure senideen kultura sakonago ezagutzeari? Esan gabe doa Hegoaldeko hezkuntzak eta kulturak gabezia larria dutela Bidasoaz beste aldean nagusi den hizkuntza, administrazio eta kultura sozialarekiko. Gaztetatik gureganatzeko programa zehatzak beharko ditugu, esandakoa gauzatzeko asmorik badugu. Horra hor erronka. Esandakoa, hitzetatik lankidetzetara. Ba ote interesik zuberoarrentzat Oarsoaldean edo Hegoaldean? Ba ote Hegoaldekoontzat interesekorik Zuberoan? Interesak zein diren ezagutu eta interes komunak asetzeko bidea eskaintzean dago, inon egotekotan, "herri" izaerako proiektu bat gorpuzteko modu bakarra. 2015/03/05 - 18:40:07