Arteman. Albisteak
Komunikazioan, diseinuan eta marketinean adituak
Noomad, bizikleta ikusgarri eta berritzaileak
Dinamikoa, erakargarria, berritzailea, erabilgarria eta iraultzailea. Horiexek dira Noomad bizikleten ezaugarriak sortzaileen esanetan. Arrasaten sortu da enpresa berria, Garaia Berrikuntza Gunean. 2012/03/15 - 20:52:03
Diabulus In Musicaren bideoklipa ikusgai
Iruñako Diabulus In Musica taldeak publiko egin du Sceneries of hope kantuaren bideoklipa. Artemanek musika taldea hainbat lokalizaziotan grabatu eta bideoklipa egin du. 2012/01/30 - 14:31:02
Goikobaluren 20 urtetako ibilbidea jasotzen duen DVD-CDa, kalean
20 urtez kantuan izeneko DVD-CDa argitaratu du Arrasateko abesbatzak. 20 urte hauetan Goikobaluko parte izan direnen testigantzak jaso dira DVDan. Besteak beste, 1989an Goibakolu sortu zuten Jesus Mari Arce, Jose Ignazio Agirre Txito , Eugenio Etxebeste, Joaquin Etxeberria eta Xabier Bengoa agertzen dira. Baita lehenengo zuzendari izan zen Luis Ignazio Ruiz de Alegria Jimmi -ren testigantzak ere. 2012/01/13 - 19:54:02
Bertsomovieda! lehiaketarako spota grabatzen aritu gara
Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak Beasaingo Udalaren laguntzarekin antolatu du Bertsomovieda! izeneko bideo-lehiaketa. Bertsoa oinarri hartuta egindako edozein bideok parte har dezake. Lehiaketa ezagutzera emateko spota egiten ari da Arteman. 2012/01/12 - 20:13:04
Euskarazko Berripapera Artemanek egingo du
Artemanek irabazi du Euskarazko Berripapera 2013 urtea bukatu artean egiteko lehiaketa. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sortutako Berripaperaren paperezko bertsioa bi hilabetean behin kaleratzen da eta bertsio digitala, berriz, hamabostean behin. 2012/01/11 - 20:27:04
Urtarrilaren 20an banatuko dira DKS sariak, Elgetan
Badatoz Debagoienean kirol esparruan lanean diharduten pertsona eta erakundeak saritzea helburu duten DKS sariak. Aurtengoa laugarren edizioa izango da, eta Elgetan egingo dute ekitaldia. Bertan batuko dira 2011n ibarrean gehien nabarmendu diren kirolariak, eta baita herritarrek estimuan dituzten kirolariak ere, herritarrek euren aldeko botoa eman ahal izango dutelako Internetez, kirolsariak.com webgunean. 2012/01/09 - 14:56:08
Ondo bukatu eta hobeto hasi!
Gabonak ate joka daude, Olentzero umeen gutunak eta Gabon agurrak irakurtzen dabil. Artemanen ere egin dugu gure Gabon agurra. Stop motion teknika erabili dugu gure bezeroei Gabon zoriontsuak opatzeko. 2011/12/22 - 18:17:07
Mikel Lasa aholkulariak diseinua aldatu du
Mikel Lasa aholkulariak bere irudi korporatiboa aldatu du. Logoari ukitu batzuk eman nahi izan dizkio eta erakusleihoa ere berritu nahi izan du. Guzti hau irudiari hauspoa emateko asmotan egin du guztia eta Arteman komunikazioarengana jo du egin ahal izateko. 2011/12/19 - 12:58:11
Renault etxeari eskerrak eman dizkio Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketaren Hirugarren Euskal Plana onartu eta aurkeztu zuen ekainean. Horren haritik, zenbait bide ireki ditu Jaurlaritzaren Lanbide Heziketa Departamentuak enpresa pribatuekin, eta elkarlan horren ondorioz, Renault etxeak 288 motor laga dizkio Jarlaritzako Lanbide Heziketako sareari. Bideo honekin Jaurlaritzak eskerrak eman nahi izan dizkio Renaulti. 2011/12/16 - 13:44:09
Garazi Abasolo irabazle amodiozko SMS mezu lehiaketan
Abenduaren 2an, ostirala, banatu ziren Aretxabaletako gaztelekuan amodiozko SMS mezu lehiaketako sariak. Bost izan ziren finalistak eta horietako bat izan zen irabazle. Gazte ugari hurbildu ziren sari-banaketara eta irabazleei sariak ematen udal ordezkariak egon ziren. Artemanek egin ditu lehiaketako diseinu, jarraipen eta antolaketa lanak. 2011/12/05 - 21:29:05
