Izarren hautsa: zientzia eta beste
Zientziaz dihardugu zentzu zabalean eta espazioaz, ingurugiroaz, jasangarritasunaz eta hainbatez zehazki. Hori bai, guztiek entenditzeko moduan
Ez adiorik
1 - Etxe hau utzi eta bizilagun gutxiago izango ditudan beste batera noa. Unibertsitatea.net izango dut aterpe xume beste blogari euskaldun batzuen abaroan eta horrek blog hau aberastuko duela espero. Han izango nauzue zuen bisiten zain. Izan untsa. 2008/01/10 - 16:57:18
Euskal curriculuma eta zientzia
Aurreko zapatuan (2006-10-28) Eugenio Arraiza adiskideak Euskal Curriculum delako horri buruzko iritzi-artikulu bat idatzi zuen Ramon Zallo EHUko irakasleak idatzitako txosten baten harian. Artikulua irakurrita pasarte honek erakarri zuen nire atentzioa: «eskolaratzearen bukaeran ikasleriak ezagutza edukiei dagokienez zera lor dezan: a) Egungo munduko hiritar baten beharrezko ezagutza tekniko-zientifikoa eta instrumentala jasotzea». Uste duzu 3-16 urteko pertsonagai bati lehengo eta behin eskolak eman behar diona hori dela? Zuk azpimarratutako kontzeptuak, gainera, tekniko-zientifikoa aski ez balitz «instrumentala» ere izatea, gogorregia zait: eskola hozkailuarena, robotika. Gizakiarena ez behintzat. Politika ekonomiko zehatz baten langile instrumentalak lortzeko ote? Tonua harritu egin ninduen eta ludismo kutsua hartu nion. Ramon Zalloren originala bilatu nuen eta Eugeniok transkibatutakoa baino ez zekarren. Ez zegoen besterik. Kezka sortu zidan Eugeniok idatzitakoa.Euskal Curriculumaren izpirituarekin bat etor ote zitekeen? Ludismoz eta zientziarekiko eszeptizismoz kutsatuta al dago curriculuma? Jo dut Euskal Curriculumaren oinarrizko txostenera eta, egia esan, argi handirik ez dut topatu. Harritu eta kezkatu egin nau, Fisika eta kimika hitzak edukien dekripzioan aurkitu ez izana eta horiek Natur Zientziak eta Osasun zientziak delako zaku batean sartuak egotea. Era berean, zaku horren eduki-multzoen adibideak aipatzean hauek agertzen dira: 1.- Lurra eta unibertsoa; 2.- Materia; 3.- Aldaketak materian; 4.- Izaki bizidunak; 5.- Gizakia eta osasuna; 6.- Zientzia testuinguruan; 7.- Zientziaren historia eta natura . Hori baino gehiago izatea espero dut. Non dira fisikaren eta kimikaren oinarrizko kontzeptuak? Azelarazioa eta abiadura bereizten ikasiko al dute? Egia esan Teknologia delako beste zaku batean eduki-multzoen adibideetan hauek aipatzen dira: 4- Elektrizitatea eta elektronika; 5.- Energia eta transformazioa . Horien aurretik zinematika eta dinamika falta direla uste dut. Iruditzen zait fisika eta kimika matematika bezain oinarrizkoak direla gaurko mundua, gizartea eta kultura ulertzeko. Euskal curriculumean matematikak alor berariazkoa du eta oso ondo deritzot. Fisikak eta kimikak zergatik ez? Nekez uler daitezke biokimika, genetika, nanozientziak, ingurugiro-zientziak eta enparauak fisika eta kimikazko oinarrizko kontzeptuak ondo entenditu gabe eta horietaz jabetuta egon gabe. Noiz lortuko dute horik ikasleek? Derrigorrezko irakaskuntza utzi eta gero, baldin eta zientziako batxillergoa ikasten badute? Ez da hori bidea, nik uste. Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzan integratu behar da kimika eta fisikaren oinarrizko kontzeptuen ikasketa eta ulerketa, hain zuzen ere, ikasle guztiek aukera izan dezaten horietaz jabetzeko ez soil-soiliok zientziaren aukera hartu dutenek. Guztiek baliatu beharko dituzte inguratzen duten mundua ulertzeko eta aukera egiteko. Espainiako Fisika eta Kimikako Errege Elkarteek beren kezka agertu zuten joan den ekainean argia ikusi duen txosten batean. Ondorioetako batzuk ondoren: Estatuko derrigorrezko bigarren hezkuntzako fisika eta kimikazko edukiak, maila eta ordu-kopurua, ez dira nahikoak inguruko herri aurreratuekin konparatuta. Gainera, bi horiei esleitzen zaien ordu-kopurua beherantz doa. Eta ondorioz, ikasleen maila oso baxua da. Kezka dut Euskal Curriculumak aje berak ez ote dituen izango. Garbi dut DBH bukatzen duten ikasle orok, matematikazko oinarri sendo bat izateaz gain, fisika eta kimikazkoa ere behar dutela. Hori dela eta segurtatu beharko litzateke, gutxien-gutxienik DBHko bi ikasturtetan fisika eta kimika derrigorrezko gaiak izatea eta matematikaren maila ordu-kopuru berarekin. 2006/11/01 - 18:31:35
Zientzia eta gizartea, Janoren irudi (Izarren Hautsa, 00-12-26)
Fortunatu zait âIzarren Hautsaâ zutabe honen urteko, mendeko eta milurtekoaren atzen artikulua idazteko patua. Kabalan sinistuko banu, Jaunaren hatzak seinalatuta eginkizun erraldoi bat burutzera deitua nintzela pentsa nezakeen. Ez da horrela, ordea; hegoak, epelarekin batera, ekarritako mentura baizik. Joandakoaren errepasoa egin beharko nuke edo, apika, datorrenaren igarkizuna. Asmorik ez. Zientziaren mendea deitutako honen loriak beste batzuk kantatu beharko dituzte. Milurteko berriaren nondik norakoak ikuskizun dira. Joandakoaz gogoeta egingo dut, hala ere. Zientziaren eta teknologiaren aurrerabidea ziztu bizian ibili da XX. mendean, baina aldaketa-abiada esparru hori gainditu eta gizarte-jardun orotan jazo da. Emakumeek etxeko zokoa laga dute. Gizartean ardura- eta aritze-alorrak okupatzen ari dira, oztopoak oztopo, geldiezinezko prozesu batean. Kolonialismoa puri-purian zegoen duela ehun urte eta gerra eta gatazken kausa zen. Orain, garai bateko hura historia da, nahiz eta unibertsalismoz mozorrotutako beste kolonialismo molde bat deslai dabilen. Gizartearen eboluzioaren alderdi bi hauek nekez azal daitezke zientziaren eta teknologiaren garapenaren ezean. Mendearen lehen hamarkadetan garatutako etxeko tresna elektrikorik gabe, emakumeen eskubide berdintasunaren alde aurreratzen ari zen iraultza ideologikoak, gaitzago izango zuen emakumea supazterretik ateraraztea. Antisorgailuek bestetik emakumeari amatasunaren kontrola ekarri diote, bere gizarteratze-prozesuan giltzarri izan dena. Kolonialismo klasikoaren gainbeheran irrati eta telebistak jendeen esku jarritako informazioak pisu erabakigarria izan zuela agerikoa da. Estatu Batuek ez zuten gerra Vietnamgo oihan, padura eta arroz-soroetan galdu, etxeko iritzi publikoaren joko-eremuan baizik. Aurrerapen zientifikoa eta gizartearen aldaketa ideologikoa batera doaz: prozesu baten bi aurpegi dira. Lehenak, gainera, bigarrenaren bilakaera eragin eta laguntzen du. Horregatik, ez da harritzekoa zientzi ezagutzan eta teknologiaren aplikazioan iraultza ekarri dituen mendeak gizartearen jarrerak eta ikusmoldeak ere iraultzea. Eta etorkizunean horrela izango da; injinerutza genetikoaren jabe den gizartea, esaterako, gaur ez bezalako bat izango da ideiaz zein jokabidez. 2006/10/30 - 21:36:04

hidrogenoa erregai
Inoiz lehenago mintzatu izan gara hidrogenoaren ekonomiaz blog honetan. Urrun senti daitekeen teknologia gero eta gertuago ei dugu. Auto-fabrikatzaile handienek abian dituzten hidrogenoz ibiliko diren automobilak egiteko ikerketa- eta garapen-programak. Europako hainbat hiritan CLEAR egitasmoaren baitan hidrogenoz dabiltzan autobusak probatzen ari dira. 'Aurreurratsak baino' pentsa lezake irakurleak. Errealitatea ordea ate joka ari da eta BMW erraldoi automobilistiko alemaniarrak hidrogenoz dabilen lehen serieko autoa aurkeztu berri du. Hydrogen 7 du izena eta luxuzko berlina bat da. Berlina horren motoreak super gasolina zein hidrogenoa erretzeko gauza da. Auto honen prestazioak ez dira txantxetakoak eta 250 kn/h-ko abiadura har dezake, bere mailako beste edozein autok bezala. Hydrogen 7 ez dator bakarrik eta bera hornitzeko munduko lehen hidrogenotegia eraikiko Munich-en. Hots, teknikoki ez da hidrogenozko erregai-pila batek produzituko energia elektrikoz ibiliko den autoa, orain arteko teknologia-garapen handienak hortik joan badira ere, baizik eta tanga batean bildutako hidrogenoa zuzenean erreko duen autoa. Hidrogenoa energia garbia da jakina, erretzeak ur-lurruna baino ez baitu sortzen. Alabaina, hidrogenoa ekoizteak energia handia behar du, ez baita naturan, gure planetan, huts aurkitzen. Izarretara edo gasezko planeta erraldoietara joan beharko genuke naturan hidrogeno purua aurkitzeko. Hor du teknologia horrek ahulezia. Nola produzitu hidrogenoa merke, ugari eta ondorio ekologiko gaiztorik gabe? Energia nuklearra usatzea proposatzen duten batzuk: zartaginetik sutara! Arazo horri egoki aurregiteak izango du hidrogeno-ekonomiaren etorkizunaren giltza. Herri batzuetan bideak aurkituz dituzte edo natura oparitu egin dizkie. Islandia hidrogenoa uretatik isolatzeko bertan ugaria eta naturala den energia geotermikoa baliatzea proposatzen dute. Erronka bat ere jarri dute 2020rako hidrogenoaren ekonomia guztiz garatuta izatea. Izango al da Islandia XXI. mendeko Ekialde Hurbila? 2006/10/16 - 22:17:03
Ideiak (Izarren Hautsa, 00-11-28)
Zientziaren historiari erreparatzen badiogu, ideiak baztertu eta zokoratu izan dira, sarri, egia nagusi eta ukaezin baten izenean. Galileo eta âeppur si mouveâ esaldia burura etor dakiguke tupustean. Alta bada, ez dugu Inkisizioaren garairaino joan behar ideia zientifikoaren baztertzearen etsenpluak aurkitzeko. Axolagabekeria izaten da batzuetan arrazoia, ikusi nahi ez izana beste batzuetan. Mendelen ilarren esperimentua koka dezakegu lehenen artean eta Wegener eta kontinenteen jitoa bigarrenen multzoan. Ideia zientifiko iraultzaileen defentsa bazterkeriarekin ordaindu izana tamalgarria izanik, kontsolamendua ere bada, batzuen batzuk biziarekin zorra kitatu izana kontuan hartzen badugu: Giordano Bruno lekuko. Alabaina, ez datoz lerro hauek zientziaren martirien gorazarre eta ohore egitera. Aitzitik, ideien askatasunaren eta hilezkortasunaren alde deiadar egitera datoz. Pentsatu eta adierazi izana hil dute egunotan, beste pentsamendu eta adierazpen batzuen gerizpean. Biak zilegi, biak beharrezkoak, baina ez hiltzeko arrazoi. Ideia eta pentsamoldeen kontrajartzean, eztabaidatzean eta kateatzean egin du zientziak aurrera. Isilarazi edo zokoratu izanagatik ez dira ideiak desagertu, gerora berriz azaldu dira temati eta zuzenak izan direnean ezagutza zientifikoaren osagarri bihurtu dira. Euskal Herria ere ideien eztabaidaren eta elkarrekiko errespetuaren oinarriaren gainean eraiki behar dugu, iraunkor eta sendo nahi badugu behintzat. Gure Herria beste herrien parean ikusi nahi dugunok, Ernest Lluch bidaide izango genukeen bidearen zati batean, aurkari beste batean, baina ideien eta pentsamoldeen borrokaren esparruan beti ere. Aukera hori ezereztu dute, beren burua egia berdaderoaren jabe eta jagoletzat dutenek. 2006/10/16 - 22:17:03
Matematikaren urtea eta gero â¦(Izarren Hautsa, 00-10-31)
Matematikaren urtea badoa joan. Zientzia guztien oinarria den jakintza horren lilura sortzea zen ospakizunaren helburua. Gizarteari âmatematika bizirik dagoâ aldarrikatu zaio. Zutabekide izan dugun Maria Jesus Estebanek maisuki erakutsi digu, 2.000 karaktereko zutabearen laburrean, matematika zein funtsekoa den teknologiarik berrienak ere garatzeko. Asmo berarekin aritu dira makina bat matematikari mundu osoan. Erdietsi al dute? Gizartea jabetu al da matematika iraganekoa ez ezik, etorkizuna eraikitzeko erreminta dela? Lilura piztu al da? Zalantzak ditut neronek. Inpresioa dut urtea joan badoala eta lehen matematikari naftalina usaina dariola eta kontuak egiteko baino ez duela balio pentsatzen zuenak uste horretan jarraituko duela, tamalez. Zuetako baten batek iritzi hori badu, eskuartean dudan liburu bat leitzea gomendatuko diot. Denis Guedj matematikari frantsesaren âLoroaren Teoremaâ (Le Théorème du Perroquet, El Teorema del Loro) izenekoa da, azpiizenburutzat âmatematika ikasteko eleberriaâ esaldi argigarria daramana. Izan ere, egileak matematikaren historian murgiltzen gaitu misteriozko eleberri baten hariari jarraituta. Dena dela, liburuaren orrialdeetan barna egin ahala, argitu nahi den misterioa da gutxieen inporta zaizuna eta matematika bera eta bereganako lilura bihurtzen dira protagonista. Egia aitortuko dizuet, matematikarekin adiskidetzen ari naiz. Kontuak egiteko baino zerbait gehiago bihurtzen ari zait. Erabilgarritasuna ez ezik, historia, kolorea, xarma eta bizia badituela jabetzen ari naiz: eskolan ikasi genituen Tales, Pitagoras eta Euklidez landa, al-Juarizmi eta Bhaskara ere izan zirela; zenbaki arabiarrak Arabian ez eta Indian asmatu zituztela; zenbakiak lagunak eta bikiak izan daitezkeela eta ⦠Eskolan, aitzitik, historiaren alderdi bat baino ez ziguten erakutsi: instrumentala. Aski kamutsa, bestalde, ohartzen ari naizenez. Lilura irazeki ez eta amatatu egin ziguten. 2006/09/30 - 11:36:03
Beste gune bat
Gune atzizkia itsatsita duten beste CIC bat (Centro de Investigación Cooperativa)sortuko da Donostia eta Biogune, Biomagune, Maegune eta enparauei erantsiko zaizkie. Nanogune Consolider (abizena zertarako?) du izena eta horrek ondo adierazten duenez nanomaterialak ikertzea izango du helburu. 40 milioi euroko inbertsioa izango da eta 6.000 metro karratuko egoitza izango du. Ongi etorri. Nanomaterialak etorkizuna dira oraindik. Espektatibak eta esperantzak handiak daude nanomunduak eskainiko dituen emaitzei buruz. Orain arte askorik ez du eman. Ikustear dago emango duena. Kezka batzuk ere sortu dira, mundu berriak zabaltzen diren guztietan gertatzen den legez: toxizitatea, poluzioa, ⦠Arriskuak hartu barik, dena den, ez dago aurrera egiterik. Beraz, arriskuaz jakitun horiek kontuan hartu beharko dira nanomundua esploratzeko eta ustiatzeko. Oso egokia ikusten dut asmoa. Zientzia- eta Teknologia-alor berri honetan Euskal Herriak trena garaiz hartu ahal izango du eta horrek ondorio positiboak izango ditu, nanomunduak espero den guztia ematen ez badu ere; jakintza, esperientzia, eskarmentuak eta azpiegiturak metatuko ditugu eta. Bestetik, oso pozgarria da ikustea lagun zaharrek nola egiten duten aurrera beren karretan. Izan ere, Txema Pitarke izango da nanoguneren zuzendaria; UEUn ezagututako fisikari azkar, pertsona jator eta euskaltzale fina. Zorionak Txema. 2006/09/30 - 11:36:02
Beste gune
Gune atzizkia itsatsita duten beste CIC bat (Centro de Investigación Cooperativa)sortuko da Donostia eta Biogune, Biomagune, Maegune eta enparauei erantsiko zaizkie. Nanogune Consolider (abizena zertarako?) du izena eta horrek ondo adierazten duenez nanomaterialak ikertzea izango du helburu. 40 milioi euroko inbertsioa izango da eta 6.000 metro karratuko egoitza izango du. Ongi etorri. Nanomaterialak etorkizuna dira oraindik. Espektatibak eta esperantzak handiak daude nanomunduak eskainiko dituen emaitzei buruz. Orain arte askorik ez du eman. Ikustear dago emango duena. Kezka batzuk ere sortu dira, mundu berriak zabaltzen diren guztietan gertatzen den legez: toxizitatea, poluzioa, ⦠Arriskuak hartu barik, dena den, ez dago aurrera egiterik. Beraz, arriskuaz jakitun horiek kontuan hartu beharko dira nanomundua esploratzeko eta ustiatzeko. Oso egokia ikusten dut asmoa. Zientzia- eta Teknologia-alor berri honetan Euskal Herriak trena garaiz hartu ahal izango du eta horrek ondorio positiboak izango ditu, nanomunduak espero den guztia ematen ez badu ere; jakintza, esperientzia, eskarmentuak eta azpiegiturak metatuko ditugu eta. Bestetik, oso pozgarria da ikustea lagun zaharrek nola egiten duten aurrera beren karretan. Izan ere, Txema Pitarke izango da nanoguneren zuzendaria; UEUrn ezagututako fisikari azkar, pertsona jator eta euskaltzale fina. Zorionak Txema. 2006/09/28 - 21:15:03