Bertsozale Elkartea

Bertsozale Elkartea 1987an sortu zen, bertsoaren bitartez jaso dugun ondareak geroa izan dezan ziurtatu asmoz. Gaur egun Euskal Herri osoko 2400 bertsolari eta bertsozale batzen ditu. Diru-irabazpen asmorik gabeko elkarte soziokulturala da eta bertsolaritza sustatzea du helburu. Bertsolaritzaren geroa ziurtatu asmotan alor ezberdinak lantzen dira eta horretarako lan profesionala eta borondatezkoa uztartzen dira. Horixe da Bertsozale Elkartearen filosofia eta hala agertzen da elkartearen urteko egitasmo zein proiektuetan.

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa hurrengo astean hasiko da

Otsailaren 12an hasita bost kanporaketa jokatuko dira Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan.  2016/02/02 - 12:37:02

Zortzi Puntutan egitasmoa ezagutuko dugu Bertsoan

Uribe-Butroen izango den hitzordua baliatuz, egitasmo osoari erreparatuko dio sareko plazak.  2016/02/01 - 19:03:03

Jende ugari hurbildu zen Bertso Eguna ospatzera

Eguerditik hasi eta gaueko ordu txikiak arte luzatu zuten festa bertsozaleek.  2016/02/01 - 17:05:02

Bardoak gogoz eta bertsozale ugari bigarren asteburuan

Bardoen izaera hurbil eta umoretsuari segida eman zaio ostiral eta igandean zehar jokatutako sei saioetan. Adin guztietako bertsozaleak bildu dira eta bi ligaxken sailkapena erabakita geratu da.  2016/02/01 - 13:11:02

Kopla eta umorea Kuadrilla artekoaren bigarren topaketan

Laudion, San Blas azokarekin batera, Aiaraldeko topaketan koplaren inguruan aritu ziren Arabako 4 talde.  2016/01/31 - 09:49:02

Bertsoan eta ETB1en eskainiko da Bertso Eguneko ekitaldi nagusia

Zuzenean ikusi ahal izango da internetez sareko plazan eta larunbat gauean ETB1en.  2016/01/29 - 12:30:02

Bardoak taldekako bertso txapelketak segida izango du asteburuan sei saiorekin

Pasa den asteburuan abiatutako lehen faseak jarraipena izango du asteburu honetan, ostiralean Iruñean, Berriozarren eta Leitzan eta igandean berriz, Lesakan eta Iruñean jokatuko diren sei saioekin.  2016/01/27 - 11:39:03

Laudion, Arabako Kuadrilla artekoaren 2.topeketa

Larunbat honetan, Laudion, Arabako 4 bertso-eskola, egun osoko egitaraua.  2016/01/26 - 10:18:19

Bertso Egunari begira jarriko da Bertsoa

Ahots Baten egitasmoaren ingurukoak ere ezagutuko ditugu bertan parte hartu duten Ane Labakaren eta Esti Alberdiren eskutik.  2016/01/25 - 18:40:05

Umorea eta giro ederra nagusi Bardoen lehen asteburuan

Ostiralean Lizarran, Donamarian, Beran eta Barañainen antolatutako saioekin eman zitzaion hasiera ekimenari eta larunbatean berriz Altsasun izan zen hitzordua. Puntu irabazleak oro har oso banatuta geratu dira, talde bisitari zein etxekoen artean.  2016/01/25 - 14:45:01

Nabigatu euskaraz