Gizartea ataleko albisteak. eitb.eus atariko RSS jarioa.

Kontsultatu doan eitb.eus-en Gizartea ataleko albisteak, une oro eguneratuta, zure albiste irakurgailu edo webgunean.

Arandina futbol taldeko hiru jokalari atxilotu dituzte, sexu-abusuak leporatuta

Espainiako Poliziak Arandina futbol taldeko hiru jokalari atxilotu ditu, Aranda de Dueron emakume bati sexu-abusuak egitea leporatuta. Ustezko erasotzaileak epailearen aurretik igaro zain daude.  2017/12/12 - 21:49:02

Geminidak izar iheskorrak ikusteko aukera izango da asteartetik larunbatera arte

Geminidak izar iheskorrak ikusteko aukera izango da ostegunean, abenduaren 14an, 07:11 aldera. Hala ere, gaurtik aurrera eta abenduaren 16ra arte ere izango dira ikusgai.  2017/12/12 - 21:49:02

Bederatzi hegaldi utzi dituzte bertan behera Loiuko aireportuan

2017ko abenduaren 11eko denboralearen ondorioz, bederatzi hegaldi bertan behera utzi dituzte Bilboko aireportuan. Abenduaren 10ean 23 hegaldi geratu ziren bertan behera eta 10 beste aireportu batzuetara bideratu zituzten.  2017/12/12 - 21:49:02

Sanferminetako bortxakegatik auzipetutakoen lagunek deklaratu dute Kordoban

2016ko sanferminetako talde bortxaketagatik akusatutako bost gizonetako lauren lagunek deklaratu dute Kordoban. 2016an Torrecampon, Kordoban, beste sexu-eraso bat egitea leporatzen diete Iruñeko kasuan akusatutako lauri.  2017/12/12 - 21:49:02

Ana ekaitzak gogor astindu du Hego Euskal Herria

Ana ekaitzak Euskal Herrian eragindako kalteak: 2017ko abenduaren 11ko datuak. 333 gertakari zenbatu dituzte EAEn: Gasteizen, Bilbon, Donostian, besteak beste.  2017/12/12 - 21:49:02

Down sindromea duten 30 gazte eta Ertzaintza, elkarrekin egutegi solidario batean

Down sindromea duten 30 gazte eta 20 ertzain egutegi solidario batean parte hartu dute. Lan horri esker, Ertzaintzari bigarren urtez jarraian Davis Wagman saria eman diote.  2017/12/12 - 21:49:02

Gizon baten gorpua aurkitu dute Getxoko Kirol Portuan

Ertzaintzak adineko gizon baten gorpua aurkitu du 2017ko abenduaren 12an Getxoko Kirol Portuan. gorpua Bilboko Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute autopsia egiteko eta heriotzaren nondik norakoak argitzeko.  2017/12/12 - 21:49:02

Zornotzako adingabeen zentroa hustu behar izan dute sute baten ondorioz

Sutea Zornotzako adingabeen zentroan, 2017ko abenduaren 12an. Zornotzako (Bizkaia) San Antonio Elgezabal auzoko adingabeen zentroa hustu behar izan dute arduradunek. Logela batean sua piztu eta alboko geletara zabaldu da.  2017/12/12 - 21:49:02

Bi haur eskolen eredu aldaketaren aurkako epaia berretsi du Nafarroako Auzitegiak

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Iruñeko bi haur eskolen eredu aldaketaren aurka epaitegi batek emandako epaia, Udalak jarritako helegitea baztertuta.  2017/12/12 - 21:49:02

Bergarako epaitegi batek ofizioz ikertuko ditu frankismoaren krimenak

Bergarako epaitegi batek ofizioz ikertuko ditu frankismoak Elgetan (Gipuzkoa) egin zituen krimenak. Lehen aldia da Euskal Herriko epaitegi batek Francoren diktadura garaiko krimenak ofizioz ikertuko dituena.  2017/12/12 - 21:49:02

Nabigatu euskaraz