Bilbo Hiria irratia

Bilboko euskal irratia

HIZPIDEA: TTIP ituna guztiz txarra da?

Greenpeace erakundeak TTIP delako itunaren inguruan gertatu diren filtrazioen berri eman duenez geroztik, hainbat albiste eta zurrumurru zabaldu dira bazterretan gaiaren inguruan. Zer den egia eta zer gezurra jakin nahian, Joseba Barandiaran ekonomialariarengana jo dugu gaurko irratsaioan, bere bertsioa eman diezagun eta, bide batez, ozeanoaz bi aldeetako esportazioari ateak irekitzen dizkion merkataritza itun honek zer []  2016/05/09 - 19:54:03

EREMUZ KANPO 4X19: Aquí en España

Nork ez du entzun, gutxien espero zuenean. Esaldia. Munduko normatasun osoarekin esaten da. Hiru hitz eta sei silabatako perpausa, batzuentzat apenas zaratarik ateratzen ez duena, eta beste batzuentzako isildu ezineko danbatekoa. Gaurko saioa, normaltasun alien horri eskaini nahi izan diogu, normala eta arraroa, norberarena eta bestearena, propio sentitzen dena eta arrotza zaiguna. Eremu labainkor eta []  2016/05/09 - 19:54:03

ZIENTZIALARI: Itsasoko olatuen indarra neurtzeko eredua

Adituek diotenaren arabera, itsasoko olatuena etorkizun handiko energia mota dugu eta datozen urteetan garapen nabaria izango du, teknologiak horretarako bidea ematen duenean. Ildo horretatik, hain zuzen ere, EHUko EOLO ikerkuntza taldeak itsasoko olatuen indarra aurreikusteko eredu interesgarri bat asmatu du. Gabriel Ibarra EOLO ikerkuntza taldearen arduraduna da eta saio honetan beren aurkikuntzaz eta, oro har, []  2016/05/09 - 12:15:03

IBAIZABAL: Indigena eta feminista Hondurasen (Argia astekaria #2506)

Astero legez, Argia astekariari begira jarri gara. Ohiko dugun moduan Lander Arbelaitz Argiako kazetaria izan dugu bide lagun. Eduki guztietatik hiru aipatu dizkigu. Lehenengoa azalean ageri dena ekarri du, Lorena Cabnal indigena feminista Maya elkarrizketatu baitute. Bestetik Kongoko errepublikan dagoen gatazkaren inguruan erreportajea. Bukatzeko Jurramendin 1976an geratutakoren inguruko erreportajea dakar Argia astekariak. http://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160505_lander_arbelaitz.mp3 Deskargatu hemen []  2016/05/09 - 10:21:04

HIZPIDEA: ETBren itzalaldia ( Nafarroa Garaiko kronika)

Goiburukoa ez da gai bakarra izan, baina bai garratzitsuena Mikel Bujanda Euskalerria irratiko esatariak, astero legez, Iruñetik egin digun kronikan. Izan ere, Madrilgo gobernuaren aginduz ETBk Nafarroan zituen hedagailuak itzali ditzute eta horren ondorioz Nafarroako euskaldunek protesta egin dute UPNko egoitza aurrean. Jarraian, ekainaren 27ko hauteskundeak direla eta Nafarroa garaian doagon giro politikoaren berri eman []  2016/05/06 - 15:44:03

HIZPIDEA: Espainiako eta Kataluniako legeen arteko talka

Kataluniako egoera-sozio-ekonomikoaren berri ekartzen digu hamabostean behin Aritz Galarraga kazetariak. Oraingoan bi gai jorratu ditu, nagusiki: alde batetik, Espainiako eta Kataluniako legeen arteko talka etengabea eta, bestetik, bertan Espainiako hauteskunde orokor errepikatuak direla bizi duten giroa. Lehen gaiari dagokionez, Aritzek azpimarratu du Espainiako Autzitegi Konstituzionalak berez eta berariaz deuseztatzen duela Kataluniako parlamentuak onetsitako lege oro. []  2016/05/06 - 15:44:03

HIZPIDEA: IWORDD, dislexiari buruzko nazioarteko biltzarra

Donostian kokatua dagoen BCBL Basque Center On Cognition, Brain and Language erakundeak IWORDD izeneko biltzarra antolatu du dislexiaz. Nazioarteko biltzar hau maiatzaren 5etik 7ra bitartean egingo da eta bertara bilduko diren adituek dislexiaren arloan azken aspaldion egin diren aurrerapen nabarmenenak gertutik ezagutzeko parada izango dute. Hala ere, ez dira haiek partaide bakarrak izango, hainbat gurasok, []  2016/05/06 - 15:44:03

GAUE EZ DAGO ESKOLARIK: Martin txiki eta jentilak

Gaur Karramarroi oso pozik heldu da irratira, burua erabiliz, bera baino indartsuago den klaseko bati aurre egin diolako Jakin nahi duzue zer gertatu zaion? Bada, entzun dezagun gaurko irratisaioa! http://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160507gaurezdagoeskolarik-martintxikietajentilak.mp3 Deskargatu hemen  2016/05/06 - 11:54:03

ZE EINGOU ASTEBURUAN: Herri Urratsera joan

Asteburu honetarako proposamen berezia HERRI URRATS. Ibilbidea egitera Garobel mendilerrorantz abiatuko gara, Txarlazogainara hain zuzen (Urduña). Horrekin batera, betiko lez, errezeta (zaizuriak pikillo piper eta hegaluzearekin), liburua (Onintze Goitizen Amaia udalekuetan), diskoa (Niña Coyote eta Chico Tornado) eta agenda jorratuko ditugu. http://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160507_zeingou.mp3 Deskargatu hemen  2016/05/06 - 11:54:03

IBAIZABAL: Haur transexualez Igor Erauzkin sexologoarekin

Jaio aurretik sailkatu egiten gaituzte. Lehenego ekografietatik genitalak ikusi eta sailkatu egiten gaituzte. Zakila baduzu gizona zara eta ez baduzu, emakumea. Genitalek markatzen dute gure generoa. Eta generoak, gure bizitza. Haur transexualen ingurua berba egin dugu Igor Erauzkin sexologoarekin. http://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160503_igor_erauzkin_transexualitateaz.mp3 Deskargatu hemen  2016/05/05 - 22:44:03

Nabigatu euskaraz