sare zabalean
sare zabalean artikuluen jarioa
Berrikuntzarako konfidantza beharrean
Orain dela pare bat aste kanpoan izan nintzen proiektu baten bilera zela medio eta berrikuntzari buruzko jardunaldi batzutan izateko beta izan nuen. Arratsalde batez, âEnpresa txiki eta ertainek berrikuntzan partaidetza handiagoa nola lortuâ gai moduan zuen workshop baten parte hartu nuen. Interesgarriak oso hemendik ateratako ideiak. Dexente izan ziren baina, nire ustetan, garrantzizkoena izan zena azpimarratu nahiko nuke. Portugaleko zentro teknologiko bateko zuzendariak bota zuen. Enpresa txiki eta ertainek zentro teknologikoekin duten harremana nola estutu eta elkarlan handiagoa lortzeko egin beharrekoei buruz ari ginen. Pertsona honek, beraien lana konfiantzan oinarritzen dutela aipatu zuen. Enpresak bisitatuaz, beraien arazoak entzunaz eta erantzuten saiatuaz. Punto. 50 bat pertsonek egiten zuten lan bertan eta zuzendariak, bere denbora gehiena, enpresak bisitatzera bideratzen zuen (hori esan zigun behintzat). Enpresari entzun eta segidan tekniko bat edo bi joaten ziren enpresara arazoak edo hobetu beharrekoak lekuan bertan ezagutzera. Enpresa bezero bakoitza gutxienez urtean behin bisitatzen zuten eta berriak bisitatzeko aukerarik ere ez zuten galtzen. Hau entzunaz, berriz ere gauza sinpleenek izan dezaketen balioaz konturarazi nintzen. Konfiantzan oinarritutako erlazio batek izan dezakeen balioaz. Etxerako bidaian hainbat buelta eman nizkion honi eta iritsitako konklusioa ez da batere ezezaguna. Hiru oinarrizko kontzeptu dira. Ez metodologia, ezta teknologia aurreraturik. 1.- Konfiantza, 2.- Fideltasuna, 3.- Konpromezua. Nire ustez, arlo honetan badaukagu zer ikasi Portugesengandik. 2016/03/16 - 02:56:01
Giza zientzien garrantzia
Aurretik ere, beste mezu batzuetan hitz egindakoa naiz teknologien arrakasta inguruko baldintzen menpe dagoela neurri batean. Teknologia ona izan dezakegu, onena, baina ingurua eta gizartea teknologia hori asimilatzeko gai ez bada, ez dugu zeregin handirik izango. Askotan, benetako arrakasta izan duten teknologiak ez ziren onenak, ezta gutxiago ere ez. Egokienak ziren, momentu eta egoera jakin baterako egokienak. Beraien arrakasta gizartearen baldintzetan oinarritu da. Badago beharrezko oinarrizko baldintzak ezagutu eta lantzeko aukerarik eta hemen soziologia, psikologia, ekonomia eta beste âGiza zientziekâ duten garrantzia berebizikoa da. âIkasketa teknikoekâ teknikoegiak izatearen kritika jasotzen dute askotan, eta nire ustez, kritika horri ez zaio arrazoirik falta. Giza Zientzien arloan beste kritika bat bada, bere praktikotasun eza, horretan ere ados. Beraz, badirudi batek soberan duena besteak faltan daukala. Ba⦠batu eta kitto, ez?. Azkenaldian giza zientzien partaidetza arlo guztietan murriztuz ari dela dirudi. Ikasleak geroz eta gutxiago dira, ikerketa proiektu gutxiago ikus ditzakegu eta jasotzen duten laguntzak ez da proiektu âteknikoeiâ zuzendutakoaren %5era iritsiko. Eusko Jaurlaritzak, bere Zientzia eta Teknologia planetik, Zientzia, Teknologia eta Gizartea planera jo zuen. Asko poztu nintzen hori entzutean, bazirudien aurrerapauso bat zela. Urte batzuk pasatu dira ordea eta ez dut garrantzizko ezer ikusi. Izenburuan beste hitz bat besterik ez. Teknologiak DENON askatasuna erraztuko duen mundu baterantz apustua egiten dut. Horretarako hurrengo hausnarketa puntuak proposatzen ditut: 1.- Giza Zientzien eta Teknologiaren arteko elkarlana bultzatu. Agian Zentro Teknologikoetan soziologo, psikologo, ekonomista eta lingüista gehiago ikusi beharko genituzke ingeniari, fisikari eta kimikariekin lanean. 2.- Giza Zientziek duten garrantzia onartu. Gogoratu, baldintzak teknologia bera bezain garrantzitsuak izatera iritsi daitezke. Baldintzak ezagutzerik eta lantzerik bada. Horretarako Giza Zientzien ekarpena berebizikoa izan daiteke. 3.- Ikerketa proiektuak gizartean eta bere garapenean izango duten inpaktuagatik baloratu beharko lirateke. Zein den proiekturik onena? Gizarte multzo handiena askeago egingo duen hura. Ezin dezakegu ahaztu, TEKNOLOGIA medio bat da, ez helburua. 2016/03/16 - 02:56:01
Isiltasuna: zientzia, teknologia eta askatasunaren anti-printzipioa.
2016/03/16 - 02:56:01
Opentrad, hizkuntzan oinarritutako askatasuna
Orain dela egun batzuk irakurri nuen. Opentrad proiektuaren emaitza sarean da. Badirudi, laister, gaztelaniaz dagoen oro euskaraz ere ulertzerik izango dela. Askeago izango al garen? Dudarik al dago? Teknologiak askatasuna ahalbidetzeko ahalmena duenaren beste adibide bat daukagu hemen. Elkar komunikatzeko ahalmena zabaltzea baino askatasun handiagorik gutxi dira. Ez dago Interneten pentsatu besterik. Gaur egun, ingeles irakurria ulertzerik ez izanez gero Interneten arazo larriak dauzkagu. Badira bai hainbat itzultzaile, batez ere ingelesa-gaztelania (munduko bi hizkuntza hitzegienak, txinatarra alde batera utzita...), baina oraindik ere lan handia egin beharra dago, eta Opentrad taldekoak ere badirudi xede berberean ari direla, hau da, informazioa ahalik eta pertsona gehienen eskuetara zabaltzen (Kontxo! Google bezala, agian bakarrak direla uste al dute?) Zorionak bada Opentrad posible egin duzuen guztiei. Zorionak euskaldun, espainol, galiziar, kataluniar eta balentziar guztiei, aukera demasa zabaltzen bait zaigu. Gure hizkuntzak bere lekua izateko aukera. Hobeto elkar ulertzeko aukera. Askeago izateko aukera. Laister arte. (Horrela espero dut behintzat. Badakit berriz ere txoko honi oporrak emanda nagoela baina lanak, jateko aukera ematen didan lanak, txoko honi oporrak eman dizkio...) 2016/03/16 - 02:56:01
Ekintzaile beharrean
Orain dela aste batzuk, Eduard Punset-en blogean, espiritu ekintzaileari buruzko mezu bikaina irakurtzeko aukera izan nuen. Bertan, espiritu honen garapenean aurkitzen dituen hainbat oztopo aipatzen ditu. Mezua irakurtzean orain dela hilabete batzuk irakurritako dokumentu bat etorri zitzaidan burura. Dagoeneko ez dut gogoratzen zein zen edo non irakurri nuen, baina irakurritako mezu bat oso garbi gogoratzen dut: âEspainiako gurasoen %70ak bere seme-alabaei administrazio publikoan lan egitea gomendatzen dieteâ. Onartu beharra daukat. Txundituta laga ninduen. %70ak! Eta nork ordainduko diete ba soldatak? Hara nola, beste ekuazio sinple bat etorri zitzaidan burura bapatean. Enpresarik ez badago, ez dago soldatarik, ez funtzionario eta ez bestelako langileentzat. Eta ekintzaile gabe enpresa gutxi. Benetan sinplea ekuazioa. Eduard-ek planteatzen dituen oztopoen inguruan hausnarketa batera gonbidatzen zaituztet. Azken finean, denok daukagu erantzunkizun apur bat egoera honen aurrean, eta zer esanik ez guraso, irakasle eta administrazioak berak. 1.- Lehen oztopo bezala beldurra aipatzen du. Status-a galtzeko beldurra da. Lanpostu bat izanda, kontratu mugagabea, soldata....bueno...duina. Nola dena laga eta horrelako enbaxada batean sartu? Gainera, etxebizitza eta seme-alabak mantendu beharra izanda... Ados Eduard, erabat ados. Dena laga eta etorkizun kapritxosoari aurre egitea ez da batere erraza. 25 urte nituela horrelako zerbait egin nuen, dena laga eta proiektu berri bat hasi. Lanpostu atsegina, pertsona zoragarriz inguratuta, soldata duina eta baldintza ezinhobeak, nire herritik gertu...Baina hala ere, berria zen zerbait egiteak bultzatuta, beste bide bati ekin nion. Nire egoera ez zen oso konprometitua, ez bait neukan konpromezu handirik, ez seme-alabarik ezta etxebizitzarik, eta hala ere, beldur hori bizitu nuen. Status-a galtzeari beldurra, etorkizun berri eta ezezagun bati beldurra...Uda hartan ez dakit buruan beste ezer izan nuen. Ordutik, horrelako erabakia hartzen duten pertsonei nolabaiteko admirazio puntu bat diet. Eta zer esanik ez, familia eta etxebizitza mantendu beharra duten arren, aurrera jotzen dutenei, askotan daukaten guztia mahai gainean jarri eta apostua onartuaz. Tamalez, oraindik ere gizarte honek ez du behar bezala errekonozitzen hau. Egoera larri baten, galtzeko ezer ez daukazunean, aurrera egitea miresgarria izan daiteke. Baina zerbait izan, daukazun guztia utzi eta etorkizuna ideia baten menpe uztea, are miresgarriagoa delakoan nago. 2.- Bigarrenez, arlo hontan gazteriak ez daukala modelu imitagarririk aipatzen du. Errekonozimendu soziala futbol jokalari eta musikariengan konzentratzen da, baina 24x365 lanean ari direnengan...batzutan aurkakoa ere ikusten dugu. Enpresa gizon eta emakumeengan dagoen errekonozimendua, orohar eta salpuespenak salpuespen, eskasa da kasurik hoberenean. Oraindik ere enpresari diruzale eta explotatzailearen irudia bizirik dirau. Izan izango dira, mundu honetan denetarik egon beharra dago eta, baina hortik irudi hori orokortu nahi izatera... Nik ez daukat pertsonak miresteko joerarik, baina dena laga, pisua hipotekatu eta egunean 24 ordu, oporrik gabe, bere ilusioa betetzeko lan egiten duenak, horrek bai, nire miresmena irabazia dauka. 3.- Hirugarrenez, Unibertsitate teorikoegi batez hari zaigu, ezagutza praktikoetatik hurrundua, non irakasleak dakiena irakasten den, ikasleek behar dutena irakatsi beharrean. Hemen demaseko burruka dagoela iruditzen zait. Unibbertsitateak izan behar duen helburuen arteko burruka. Noizbait entzun izan dut gizartean badagoela nolabaiteko ezadostazuna Unibertsitateak izan behar duen helburuen artean. Pertsonen lan munduratzea eta bere garapen kritikoaren arteko kontrajarritasuna. Agian ez dut deus ere ulertu eta norbaitek hau aurpegiratzerik izango du. Baina eskertuko nuke norbaitek azalduko balidake zein helburu jarraitzen duen gaur egungo Unibertsitateak. Ez zein jarraitu beharko luke, hortan nire iritzia nahiko garbi daukat eta. 4.- Laugarrenez dioenez, espainian, ez da elkarlanaren kultura bat landu. Enpresari bakarlari eta arrakastatsua mitifikatu egin da betidanik eta hor dauzkagu hainbat adibide: Henry Ford, Bill Gates, Martin Varsavsky, etab. Eta hauei begira bizi izan gara, elkarlana eta talde lana alde batera utziaz. Heroi bakarlarien aroa bizi dugu, elkarlanean oinarritutako izaerak zigortu ere egiten direla batzutan. Orain dela astebete, Lanbide Heziketako irakasle batek komentatzen zidanez, ikasle talde batekin elkarlaneko praktika bat burutu zuen. Bi lan talde sortu eta bakoitzak enpresa proiektu bat landu behar zuen. Izugarriak itxuria bertan sortutako liskarrak. Taldearen erlazio eta giroa erabat zapuztu zen eta hilabete batzuk geroago, oraindik ere, ikusi ezinak eta beste antzeko jokaerak nabari ziren. Zerbait gaizki egiten ari gara, oso gaizki. 5.- Azkenik, bizitzako arlo gehienetan hartu beharreko erabakiak arrazoia eta logikan oinarritutakoak izan behar direla erakutsi digutela dio, emozioak alde batera utziaz. Ekonomilaria izatez, arrazoiaren erabilera saritu didate nire hezkuntzan. Ekonomian ordea, emozioen ondorioek analisi estadistikoek izan dezaketen balioa ezeztatzen dute sarritan. Biak dira garrantzizkoak, baina biei ez zaie garrantzi bera eman. Edozein erabakik emozio kutsu bat dauka, baita erabaki âlogikoenakâ ere, baina ezer gutxi erakutsi digute emozioen kudeaketaz. Iritziak iritzi, nirea behintzat, erdi erdian eman duelaren aldekoa da. Badaukagu zer egina eta zertaz hausnartu beharra. Bestela, nork ordainduko du hainbeste funtzionario? 2016/03/16 - 02:56:01
Berritu ala hil!
Joan zen astean berrikuntzari buruz hitzegitea tokatu zitzaidan hainbat ikastetxeren aurrean eta aukera honek gai hontaz dauzkaten ideia eta iritziak nolabait organizatzera behartu ninduen. Azkenaldian, gure salbatzaile bakar moduan ageri da berrikuntza. Berritu ala hil, teknologia ala hil...nonahi entzun genitzazken esaldiak. Baina, ez dakit ba nik mezua egokiena den...batez ere, berrikuntza hitza hainbat forotan erabili ohi den esanahiarekin behintzat... Badirudi berrikuntzarako baliabideak eta denbora konkretu bat gorde beharra daukagula. Berrikuntzarako taldeak sortu eta... eutsi horri! Berritu ala hil! (kontuz, ez ahaztu horretarako 6 pertsona baino gehiagoko taldeak sortu behar direla, Euskal Herriko administrazio garrantzitsu batek horrela dio eta!) Baina berrikuntzaz ari garenean kontuz ibili beharra daukagu, batzuk bildurtu ere egiten ditugu eta! âhori handien esku dago...â, âguk ze berrikuntza egingo dugu ba...â hainbat aldiz entzun ditudan aitzakiak dira. Heurekin ez dihoala dirudi. Eta horren errudunak, gu geu gara, berrikuntza hitza hartu eta nonahi aho bete hortzez agertzen garenak. Oraingoan ez ordea, oraingoan ez Josu. Ez ezazu betiko adibideak jarri. Utzi berrikuntzaren paradigma bezala erabiltzen diren adibideak eta jar itzazuz hankak lur gainean. Azken finean, berdin dio berrikuntza deitu ahal izatea onartuko didaten ala ez, hobetzen lagunduko bagaitu, askeago izaten lagunduko bagaitu, inori axola al dio nola deituko dioten? Berrikuntza, teknologia bezala, askeago egiten lagunduko gaituen bitarteko bat bezala ulertzen dut, ez ordea helburua bera izango balitz bezala. Berrikuntza helburu den einean, berrikuntza berak esklabu bihurtuko gaitu. Esklabu garen einean, askatasuna zabaltzeko mugak besterik ez ditugu aurkituko. Hausnarketa honen ondorio bezala, eta beti ere nire uste umilenean, erabil dezagun denbora askeago nola izan gaitezken pentsatzen, berrikuntza bakar bakarrik etorriko da eta! 2016/03/16 - 02:56:01
Destinua: Mikromundutik at
Merezi duen zerbait irakurri edo burura etorri eta zuekin konpartitzea nahi dudanean bakarrik idazten dut hemen. Baina egia esan, azkenaldian ez daukat merezi duen ezer. Azken hilabeteak mundutik at bizi izan naizenaren sentimendua daukat. Buruan gauza asko, baina niri, nire lankide eta gure bezeroei bakarrik axola zaizkigunak. Azken finean, informazio eta sentsazioak eremu mugatu batetik badatoz, gure sentipenak ere mugatuak dira, pertsona bera mugatzen da. Beste errealitate batzuk ezagutzeak mugak gainditzen laguntzen digu, norberaren mikromunduaren mugak. Irakurri, bidaiatu, telebista ikusi....telebista ikusi? Bai, telebista ikusteak ere beste errealitate batzuk ezagutzeko aukera ematen digu. Munduan zehar dagoen âfaunaâ ezagutzeko aukera. Egia esan, gure etxean, telebistak lorontzien paper bera betetzen du, egon. Loreek behintzat apaindu egiten dute, gure telebistak, lekua lapurtu. Baina noizean behin âGaur Egunâ ikustea behintzat...agian mereziko du...edo ez... Nire mikromundutik irtetzeko irrikitan nago. Irakurri, betiko lekuetatik irten...(telebistari beta handirik ez diot emango...). Ideia berri beharrean nago, nire mikromunduak ohizko ideiak besterik ez ditu katalogoan eta jadanik modaz pasatuta ere bada. Beraz, nire oporrak mundutik at izateko prestatuko ditut, nire mikromundutik at. Hori da nire helburua. Ezagututa, ez dut erraza izango, eta bidai agentzietako eskaintzetan ez dut destinu hori aurkitu. Komentatuko dizuet. 2016/03/16 - 02:56:01
Bioerregaiaren aurpegi izkutua
Berria bezain zoragarria iruditu zait Juan José Ibañez-ek bere blogean bio-erregaiei buruz egindako hausnarketa (hemen). Energiaren gaur egungo politikarekin ados ez gaudela erakutsi izan degu inoiz. Arazoari irtenbide bat aurkitu beharrean gaudela aski jakina da guztion aldetik. Baina irtenbide hori, gaur egungo energiaren erabilera modeluan oinarritutakoa ezin dela izan uste dugunak ez gara gutxi. Bio-erregaien ondorioak zeintzuk izango diren ezagutzeak perspektiba berri bat eman dit, eta energiaz egiten dugun erabilera zeharo jasanezina dela baieztatu. Irtenbide bezala erakutsi digute, baina badirudi bidea ez dela horren polita izango. Lurraren erabilera intentsiboa, batez ere ur gabezia izan daitekeen lekuetan, herrialde "aberatsek" beste herrialde "txiroagoengan" izan dezaketen poterea edota lurraren kalterako diren produktu kimikoen erabilera, modelu jasanezin baten adibide dira. Azken finean, motibazio ekonomiko hutsa dago atzetik. Hemendik 50 urtetara lurrak izan ditzazken arazoak bost axola. Hurrengo urteko balantzak neurtzen du hemen arrakasta. Epe motzeko irabaziek alegia. Uda hontan, James Lovelock, GAIA teoriaren sortzailearen biografia irakurtzen hasi nintzen (zoritxarrez bukatzeko betarik izan ez dut) eta interesgarria oso iruditu zitzaidan lurra izaki bizidun eta autoerregulatzaile bezala planteatzen duen teoria edo filosofia. Baina izaki bizidun batek badauka bere baitan hiltzeko arriskua eta beharra. Tamalgarria ordea heriotzerako momentua iritsi aurretik akabatu izatea. 2016/03/16 - 02:56:01
Berrikuntza herritar xumeengan ere ba al dago ba?
2016/03/16 - 02:56:01
Garraio politika eta tokiko garapena
2016/03/16 - 02:56:01