Anbotoko haizorratza
Edozein lekutan
Aspaldi idatzitakoak
Bizitza Bizitzaren lehen urteetan, gauza gatxa da lagunak eukitea zer dan ulertzea. Haginak irten barritan eta barriz jausi aurretik, gurasoek parkera eroaten zaitue âlagunakâ egin dagizuzan. Baina⦠zer dira lagunak? Noz bihurtzen dira ezagun bi alkarren lagun? Laguntasunak betiko irauten dau? Eta parkeko horreek zeure lagunak badira, zergaitik kendu gura deutsue baloia? Lagunak existitzen ete dira [...] 2015/03/05 - 14:44:02
Ablazino linguistikoa
Gero eta guraso gehiagok aldarrikatzen dau gaztelaniaz ikasteko eskubidea daukeela euren seme-alabek. Gaztelania gaixoaren egoerea larria ei da Espainian, Katalunian berbarako, non âdialektoarenâ hiztunek âhizkuntzarenâ erabiltzaileen eskubideak zapaltzen dabezan. Noam Chomskyren arabera, hizkuntza eta dialekto terminoak errez bereiz leitekez: hizkuntzek armadak daukeez; dialektoek, ez. Hortaz, gaztelania armatua gero eta ahulago sentitzen ei da, geure [...] 2015/03/05 - 14:44:02
Elebitasuna
-Ama, ni zergatik naiz bi hizkuntza lasai hitz egiteko gai? -Elebidun egin nahi baitzintudan, Unai, munduan ibiltzeko kontent eta alai gaztelaniaz eta euskaraz ere bai⦠Zuretzako onena baino ez nuen nahi. -Ama, lar ez ote da bi jakin beharra? Aski da bakarra! -Unai, bihur ezazu hizkuntza txamarra: Saihesteko elurra edo kazkabarra, bakar bat ez ote da aukera kaskarra? Hobe hartzea xira ta forro polarra. -Ama ez dut euskaraz egiten tarteka kostatzen zait eta! -Pentsa hizkuntza dela zure bizikleta: Astero eman ezik dozena bat [...] 2015/03/05 - 14:44:02
Errumania
Bai, badakit erabat abandonauta daukadala bloga. Azken aste biak Errumanian pasau dodaz eta handik gatx egoan internetera konektetea Hamen argazki batzuk. 2008/09/18 - 13:05:07
Gaixorik
Txirritak bertsoakaz egiten eban lez, senide bati, arrebari, eskatu deutsat nik ahoz esaten deutsadazan berbak berak idatziz emoteko. Gaixorik nago: astearte iluntzean gorputzeko atal guztiak makaltzen hasi jatazan, eztarria itxi eta tenperatura igotzeagaz batera. Medikuaren arabera laringoamigdalitisa daukat, ogean astebete dopatuta pasatu ezkero osatzen dan gaixoa. Lasai, ez nator pena emotera. Gaixo egoteak ezohiko gogoetak [...] 2008/07/07 - 12:03:04
Euskaltelen misterioa
Pentsetan dot jente askori pasauko jakola atzo niri pasautakoa: inoren deiaren esperoan egon, edo inori deitzeko asmoa euki, eta sakelakoak koberturarik ez! Hasieran ez neutson garrantzirik emon, bilera bat euki nebalako Donostian koberturarik ez izateko moduko zulo batean. Orduan informatika ikasten daben danei irakasten deutseen urrezko erregela aplikau neban: amatau eta atzera biztu eta koberturarik [...] 2008/07/05 - 23:46:04
Faduraren harira
Jose Luis Lizundia euskaltzainak artikulu interesgarri bat atara dau Getxoko uriolen ganean. Artikuluan Faduraren esana eta izana aztertzen dauz: Fadura berbari buruzko azalpen zehatzak eta Fadurari berari buruzko jakingarriak eskaintzen ditu. Irakurketa esanguratsua, dudarik barik. 2008/06/27 - 16:02:06
Gaixorik
Txirritak bertsoakaz egiten eban lez, senide bati, arrebari, eskatu deutsat nik ahoz esaten deutsadazan berbak berak idatziz emoteko. Gaixorik nago: astearte iluntzean gorputzeko atal guztiak makaltzen hasi jatazan, eztarria itxi eta tenperatura igotzeagaz batera. Medikuaren arabera laringoamigdalitisa daukat, ogean astebete dopatuta pasatu ezkero osatzen dan gaixoa. Lasai, ez nator pena emotera. Gaixo egoteak ezohiko gogoetak [...] 2008/06/14 - 15:12:02
Igarkizuna
Hartz batek 10 kilometro egin dauz hegorantza, gero 10 kilometro ekialderantza eta azkenik 10 kilometro iparrerantza, hasierako abiapuntura itzuliz. Zein koloretakoa da hartza? 2008/06/09 - 02:40:07
Axun Aierberi
Duela hilabete, batzar baten jiran, bertso bat idazteko eskatu zenidan, eta nahiz ez dakidan beranduegi dan, hiru-lau irten zaizkit elkarren segidan zerura iritsiko zaizkizun desiran. Bi mila eta hiruko iraila izan zen zu irakasle zinen non eta Gasteizen euskara-espainola klasean, hain zuzen, ta irakatsi zenigun guztia itzultzen baina ez hainbeste zu itzuli zaitezen. Betaurrekoak edo kapela buruan, kontu kontari eta umorez munduan, orain aingeruekin, toki seguruan Ze itzuli behar ote [...] 2008/04/16 - 04:17:05