Etiam

Txiringitoa istera noa

Kamara digitala faltan botatzen dudan beste momentu horietako bat. Eukiko banu, nere karetoari argazki bat aterako nioke. Seguru nago fisikoan ere igarri behar dela momentu honetan sentitzen dudan opor behar hau.  2013/10/18 - 23:53:13

Elissek Jorge Oteizaren poesia liburu bat erosi zeban

Duermo sobre mi costado derecho con mi brazo izquierdo me abrazo el pecho es el brazo de Itziar que así me abrazaba cuando nos disponemos a dormir entrando en el sueño juntos en bicicleta Jorge Oteizaren poesia bere emazte Itziarri. “ITZIAR. Elegia y otros poemas" liburutik  2013/10/18 - 23:53:13

Oteiza museo fundazioa

Oteiza museoa . Artea asko gustzen zait baina gero eta gutxiago gustzen zaizkit museoak. Saturatu egiten naiz. Badiru behin sartzekotan dena ikusi behar duzula eta azkenean ez zara ezertxorekin geratzen. Sobredosia. Ez zitzaigun horrelakorik gertatu Oteiza museoan. Toki idiliko batean kokatua, lehenengo Jorgeren etxea bisitatzeko aukera daukazu. Argazkian, eskuman ikusten den harrizko zatia da, hain zuzen ere. Oso hurbila egiten da. Bere argazkiak, berak erabiltzen zituen erremintak, bere liburuak, argazkiak, arte lan batzuk... Eta baita atentzioa deitu zidan beste gauza bat: bi edo hiru apaletan edari mordo bat zeuden. Edalontzi eta botila mordo bat. Amaia. Gure gidaria izan zan bisitaldian. Gu zapatuan jun ginan eta 12:30etan euskeraz eta erderaz bisita gidatua egiteko aukera zegoen. Jun ezkero biziki gomendatzen dizuet horrela egitea. Askoz hobeto ulertzen dut orain Oteizaren lana eta baita museoaren eraikinaren esanahia ere. Francisco Javier Saenz de Oiza arkitektoak Jorge Oteizari egindako tenploa deitu zion Amaiak eraikinari eta badu, bai, templo kutsua. Jun eta ikusi eta ez zarie damutuko, seguru.  2013/10/18 - 23:53:13

Asteburua Lizoainen

Gustora nauanian irriparria ipintzen jata ahoan eta tontatzat har nazaketen errezelo puntu bat euki arren, ezin izaten diot irriparre egitiari laga. Hau zuzeneko kontzertuaten sarri pasatzen jata baina asteburu osoa irriparrez pasa dut eta gaur, agujetak moduan ditut aurpegian. Zenbat eta zenbat egun juten diazen lo, jan eta lan bakarrik egin dugunaren sentsazioarekin. Asteburu honek berriz askorako eman digu. Oteiza, bainua errekan, pasiaratxoa bizikletan, barbakoa terrazan, erdi-aroko ezkontza bat... Eta ilargi betea. Betea eta naranja naranja azaldu zitzaigun. Gero poliki poliki zuria jarri zen arte. Kamara digital bat baneuka... Oporrak bukatzen direnean, dirua geratzen bazait, bat erosiko dut. Ez da normala hilabete berberan bi ilargi bete tokatzea. Zapatukoa bigarrena izan zen. Patxik komentatu zigunez, eta beharra izan ezkero, momentu hau, bigarren ilbetearena, barkamena eskatzeko momentu aproposa da. Nafarroan, Lizoainen pasatu dut asteburua. Altzuzatik, Oteizaren fundazio museoa dagoen herritik oso hurbil dagoen herri txiki txiki bat da Lizoain. 30 bat pertsona bizi omen dira bertan. Tabernarik ere ez dago baina elkarte bat daukate eta bertako gazteak, bost, ordenagailu bidez jartzen dute musika. Batzutan harritu egiten naiz toki batzutara zeinen azkar iristen den teknologia. Elgoibarren 20 taberna izango dira eta bitan baino ez dute horrela jartzen musika. Oteiza fundazioari buruz beste egun batean posteatuko dut. Besteak beste erdi-aroko ezkontza bat ikusteko aukera izan gendun. Eta baita bertan parte hartu ere. Herriko bi gazteri modu desberdinean ezkontzea okurritu zitzaien eta Erdi-Aroko ezkontza bat antolatu zuten. Gonbidatu guztiak garai hartako erropekin jantzita, afaria zelai batean, menua ere berezia. Oso polita izan zen. Hanketan ere agujetak ditut gaur.  2013/10/18 - 23:53:13

Lorik ezin hartu

Telebistarik gabe, liburua irakurtzeaz aspertu, argia amatatu, hamabietako trena entzun, beste ordubete bueltaka, berriz liburua hartu, berriz aspertu, logurea ez dator eta entretinatzeko inor ez badago, zer egin leike? Eguneko bigarren post-a idatzi eta esne epela hartu.  2013/10/18 - 23:53:13

Urtebete daramagu ofizina berrian

Hau bazkal aurretik ateratako erretratua da. Ni eta nere harena. Benga neskak, nora begira zaudete? Bidali kurrikulumak !!! Codesyntax 2001 urtean jaio bazan ere, uztail honetan betetzen da urtebete, ofizina berrira etorri ginala. Bost lagun baino ez ginan etorri ginanian eta dagoeneko 9 gera. Oporrak hartzen ditugula ospatzeko bazkaltzera jun gera Elgetako Espaloira . Eeeez, ez daukat akziorik bertan. Zabaldu zutenetik ia astero jun naiz jatorduren bat egitera baina logotipo oso polita eukitziaz aparte, tokia bera ere gozada bat da eta gainera, oso inportantia bebai, primeran ematen debe jaten. Bazkal ostian Jatsu eta Garik, demaseko kitarra kontzertua eskaini digute. Datorren urterako beste guztiok instrumentu bana eramango degula agindu degu. Luistxok anis el mono botila, Aitzolek triangelua, Mikelek piano de cola bat ei dauka, Josuk panderua, ... Nik behintzat, dudarik gabe, eta gaur ez bezelela (kauen zotz!) bajua eramango dot. Oin, a ze ridikulua egin bihar doten! Bi hauek kriston nibela daukate!!  2013/10/18 - 23:53:13

MEM 03 bokata

Goikoa Funkyprojets komunikazio enpresak MEM 03rentzat diseinatu zuen bokata da. Bilbon ospatzen dan musika eta arte elektronikoaren esperimentuzko Jaialdia da MEM. MEM Bokatarekin komunikazio-tresna sortu nahi izan dute, jaialdia ahoz aho zabal dadin. Bilbo guztian zehar egoteko helburuarekin sortu zuten eta ogitartekoak jaialdiaren identitatea jasotzen du: - Bilbo industriala > zikina > odolostea - Zyber punk > teknologikoa > gulak - Urratzailea > esperimentuzkoa > irasagarra edo menbrilloa Egia esan, neri ez zait tokatu inongo tabernan MEM bokata ikustea baina igual probatuko dut nahaste explosibo hau etxean eta kontatuko dizuet zer-nolako zaporea duen. Funkyprojects . Ze sorpresa polit. Bihar ei datoz gurera bisita egitera. Esperimentatzea gustatzen zaie eta denetarik egiten dute: Kalimotxoari buruzko ikerketa bat, Athletic-eko poster ofiziala , kamisetak, irudi korporatiboak,... Asko gustatzen jataz!  2013/10/18 - 23:53:13

Garraxi

 2013/10/18 - 23:53:13

 2013/10/18 - 23:53:13

Jazzaldia Donostian

Holan, azkar azkar, batez ere berandu dalako. Donostian izan gera. Jazzaldia izan da oraingoan gure eskusa. Kontzertuetara jun aurretik Alde Zaharretik pasatu gera. Ni Bilintxera sartu eta estrabiatuta naukan Breeders-en Last splash diskoa erosteko aprobetxatu nahi izan dut baina ez zaken. Lastima! Gero “La cuchara de San Telmo” deitzen den toki baten jan dugu pintxo bat. Uuuuuufa! Karuak, baina ummmmh! ze plazer, ze goxoa! Hurrengoa baten, bueltatzen naizenian, zerrendako guztiak pobratzea gustatuko jatan. Hainbeste daude eta denak hain izen polita dute... Gero Zurrioalara jun gera. Paraje paregabea edozertarako. Oraindik ere area daukat oinetan baina izugarri disfrutatu dot. Orain goguan ez dauzkadan bi talde ikusi ditugu. Zeharo desberdinak, baina zoragarriak biak. Bat Kursal azpian. Ze polita kursala gauez bere argi zuri zuri horiekin. Kursal azpiko taldean neska batek abesten zaban. Zelan adierazi?. Batzuek zorte hori dute. Horrela jaiotzen dira. Ez dakit “don” deitu edo... Ahots horrekin jaio ezkero abeslari baino ezin zaitezke izan. Gozamena eta inbidixia ere bai. Gainera, korpiño beltz bat zeraman. Beste taldea hondartzan ikusi dugu. Erritmo oso afrikarra. Gerria eta sorbalda mugiarazi egiten duten horietakoa. Baina kasu honetan taldeak baino espazioak gehiago bete nau. Hondartza, are hotza oinetan, haizea, itsaso usaina,... Pareje ezin hobea da hondartza musikaz gozatzeko. Gero neka neka eginda etxera. Gaur ostirala da eta aste osoko karga daukat gorputzean. Ene, ohera noa!!!  2013/10/18 - 23:53:13

Nabigatu euskaraz