Eizie
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
«Itzultzaile berrien» mahai-ingurua EHUko Letren Fakultatean
Oraingo honetan, Laura LiubinaviÄiá¿¡te (Lituania), Mariya Petrova Pachkova (Bulgaria), Barbara Pregelj (Eslovenia) eta Katarzyna Sosnowska (Polonia) itzultzaileek beren ibilbidearen berri emango digute. Izan ere, eskarmentu handia dute itzultzaileok literatur itzulpengintzan, eta guretzat hain ezagunak ez diren errealitateak hurbilagotik ezagutzeko parada izango dugu. Orobat, beren herrialdeetako literatur itzulpenaz jardungo dute, eta Euskal Herrira ekarri dituen itzulpen-egitasmoaren berri ere kontatuko digute, Elizabete Manterola itzultzaile eta irakasleak gidatuko duen mahai-inguruan. Noiz: Maiatzaren 10ean, arratsaldeko 15:00etan. Non: Gasteizen EHUko Letren Fakultatean (Gradu Aretoa). Itzultzaile Berriak egitasmaoren baitan antolatu du EIZIEk mahai-ingurua. 2016/05/05 - 17:03:03
Etxepare institutua: Euskara eta Euskal Kulturako bost irakurle hautatzeko presazko deialdia
Deialdi honen helburua da euskara eta euskal kulturako bost irakurle hautatzea honako unibertsitateetan aritzeko (2016-2017 ikasturtean, luzatzeko aukerarekin): Txileko Unibertsitatean Txileko Unibertsitate Katolikoan Corkeko Unibertsitatean (Irlanda) Habanako Unibertsitatean (Kuba) UPPA Unibertsitatean, Baionako fakultatean (Frantzia) Brnoko Masaryk Unibertsitatean (Txekiar Errepublika) Eskabideak aurkezteko epea: 2016ko maiatzaren 6ra bitartekoa izango da (barne). Informazio gehiago, hemen. 2016/04/26 - 14:47:03
EIZIEren aurkezpena Deustuko Unibertsitatean
EIZIEk aurkezpen-ekitaldi bat antolatu du Bilbon, Deustuko Unibertsitatean, Hizkuntza Modernoak eta Kudeaketa, Euskal Hizkuntza eta Kultura eta Hizkuntza Modernoak graduetako ikasleei lanbidearen eta Elkartearen jardunaren berri emateko asmoz. Noiz: 2016ko maiatzaren 2an, astelehena, goizeko 10:00etan. Non: Deustuko Unibertsitateko 414. gelan. Iñigo Errasti eta Ane López EIZIEko kideak izango dira elkartea aurkezten: zer den, zer egiten duen, zer motatako bazkideak dituen, bazkide egiteko zer egin behar den⦠Bestalde, ikasketak amaitu ostean itzulpengintzan trebatzeko zer bide eta lan aukera dituzten ere azalduko diete ikasleei. 2016/04/26 - 12:53:01
Gustura «itzultzaile berrien» irakurraldian, Donostiako Liburu Azokan
Joan den larunbatean, Liburuaren Nazioarteko Egunean, Zornotzan euskara ikasten ari diren lau «itzultzaile berriek» irakurraldi eleaniztun batean parte hartu zuten Donostia Kulturaren gunean. Euskal literaturaren bi lagin hautatu, eta hiru hizkuntzatan entzun genituen pasarte bana. Amaia Donés itzultzaile eta irakasleak gidatu zuen saioa, eta nork bere hizkuntzan irakurri zituen pasarteak: Amaia Apalauza eta Itziar Otegi itzultzaileak aritu ziren euskarazko testuak irakurtzen. Hala, aukera izan genuen Mariasun Landaren Krokodiloa ohe azpian obrako elkarrizketa bat hiru hizkuntzatan entzuteko: euskaraz, polonieraz eta eslovenieraz (Barbara Pregeljen itzulpenean, programako partaideetako bat). Horren ostean, Obabakoaken «Gauero aterako nintzateke paseatzera» ataleko beste zatitxo bat entzun genuen euskaraz, lituanieraz eta bulgarieraz (Mariya Pachkovaren itzulpenean, bera ere «itzultzaile berria»). Ikus egun hartako kronika hemen. 2016/04/26 - 12:53:01
âItzulpenaren aurpegiakâ irudi-lehiaketa
CEATL Europako Literatur Itzultzaileen Elkarteen Bilguneak itzultzaileak eta itzulpenak ikusarazteko sariketa antolatu du. 2016/04/26 - 10:59:07
Poesia azpititulatzeko tailerra Literaturian
Aurten ere, poesia-bideoak euskaratu eta azpititulatzeko tailerra egingo dugu Literaturian, maiatzaren 21ean (larunbata). Iazko saioak izan zuen harrera ikusita, animatu egin gara esperientzia errepikatzera, eta itzulgaiak proposatzeko eta parte hartzeko gonbita egin nahi dizuegu. 2016/04/21 - 11:22:01
Irakurraldi eleaniztuna «itzultzaile berriekin» Donostiako Liburu Azokan
Liburuaren Nazioarteko Egunean (apirilak 23), Donostian izango ditugu «itzultzaile berriak»: Laura LiubinaviÄiá¿¡te (Lituania), Mariya Petrova Pachkova (Bulgaria), Barbara Pregelj (Eslovenia) eta Katarzyna Sosnowska (Polonia). Itzultzaile Berriak egitasmoaren baitan antolatu dugu irakurraldia (DSS2016EU eta Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin), eta, programaren saio honetan, euskal literaturaren lagin bat itzultzaile horien hizkuntzen doinuan entzuteko parada izango dugu. Irakurgaiak: Bernardo Atxagaren Obabakoak liburutik hautaturiko pasarte bat, euskaraz, bulgarieraz eta lituanieraz. Mariasun Landaren Krokodiloa ohe azpian liburutik hautaturiko pasarte bat, euskaraz, polonieraz eta eslovenieraz. Amaia Donés itzultzaile eta irakasleak aurkeztuko du saioa. Irakurraldiaren ondoren, itzultzaileekin hitz egiteko tartea ere izango du haien berri jakin nahi duen orok. Noiz: 2016ko apirilak 23, arratseko 18:30ean. Non: Donostia Kulturaren gunean, Gipuzkoa Plazan. 2016/04/20 - 14:30:08
Chris Durbanen interpretazio-gida euskaraz
Lau hilabetez lanean jardun ondoren, bukatu dugu interpretazio bezeroei zuzendutako gida euskaratzen, eta denon eskura dago EIZIEren webgunean. Jatorriz Chris Durban itzultzaileak ingelesez idatzitako lana da (frantsesera ere itzulita dago), eta interpretazio kontuez gehiegi ez dakiten bezeroei zuzenduta dago. Edozeinek ulertzeko moduan azaltzen du gidak zer den interprete bat, zer behar duen ondo lan egiteko eta zergatik den garrantzitsua beti profesionalekin lan egitea. Hizkera sinple hori mantentzeko saiakera berezia egin dugu euskarazko gidan ere, jatorrizkoari fidel. 2016/04/20 - 10:42:12
«Itzultzaile Berriak» gazteekin solasean, Donostiako Zurriola Ikastolan
Itzultzaile Berriak programaren baitan, solasaldi bat antolatu zuen EIZIEk Donostian, Zornotzako Barnetegian euskara ikasten ari diren lau itzultzaileekin. 2016/04/18 - 13:16:14
Haur eta gazte literaturaren itzulpeneko «Vitoria-Gasteiz» sarietarako deialdia
Gasteizko Udalak haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak saritzeko Vitoria-Gasteiz Sarietarako deialdia argitaratu du 2016ko apirilaren 8ko ALHAOn (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala). Sari bana emango da, bi sail hauetan: Haur literatura (6-12 urte), diploma eta 9.000 euro. Gazte literatura (13-18 urte), diploma eta 9.000 euro. Proposamenak aurkezteko epea 2016ko ekainaren 8an amaituko da (deialdia argitaratu denetik bi hilabetera). Ikus hemen oinarriak. 2016/04/12 - 11:04:01