(titulua)

Lili Bertso Udalekuan 2015

 2015/08/01 - 10:39:01

Melody Gardot

Jazzaldiko aurkikuntza ederra. Hemen 2012an Trinitate plazan emandako kontzertua.  2015/08/01 - 10:39:01

Venezia Lili eta Perurekin

Oso bidai polita izan da. Veneziako argazki guztiak.  2015/01/31 - 09:52:05

Akuarela

Akuarela ikastaroa hasi nuen iaz (2013). Aiete kultur etxean Idoia Larrañagak gidatzen du ikastaroa. Hauek dira gustukoenak izan ditudanak: Argazki guztiak: 2014-2015 2013_2014  2015/01/31 - 09:52:05

Marijuli Azkue Arrastoa, laguna

Marijuli hil da 2014ko abenduaren 19an. 46 urte zituen eta bapateko heriotzak eraman zuen gure albotik. Ezin dut sinistu. Atzo bertan, aspaldiko ezagun batek Hezkide eskolan egindako Susperketa Soziokulturaleko ikastaro ezin probetxuskoagoa gogorarazi zidan. Clemente irakaslea, Pablo ikaskidea eta Marijuli. Ez zekien hilik zegoela. Atsekabe handia hartu du. Nik ere bihar/etzi ikusiko dudala iruditzen zait. Etxekoentzat oso gogorra izan behar du. Marijuli oso pertsona bizia zen, goxoa, hurbila, arduratsua, maitakorra. Aiako Harrian, Aliton etxean (2010) Lekeition ateratako argazkiak (2010) Santiyo bideko argazkiak (2009)  2015/01/31 - 09:52:05

Argazki aukeratuak margotzeko

 2015/01/31 - 09:52:05

Santiyo bidearen 2. zatia bizikletaz

Lau egunetan 100 kilometro egin ditut bizikletan, Iruñean hasi (han utzi genuen 2009an, Marijuli, Jaione eta hirurok) eta Logroñoraino iritsi nintzen. Slow cycling egin dut, lasai ibili, bizikleta eskutan igo ditut aldapa asko, masustak jan ditut bidean, marraztera gelditu naiz, erakusketa eta elizetan gelditu naiz... Erronka haundia, bakarrik joan naizelako, eta emaitza oso baikorra izan du abentura txiki bezain sakon honek. Hiru argazki bakarrik gorde ahal izan ditut. Iruñatik ikusten den El Perdon mendi tontorrean. Igoera oso gogorra izan zen, harritxintxurrez betea zegoen azken malda. Plazer handia izan zen gora iristea. Iratxen ardoa edan daiteke iturritik eta webcam bidez Joxek ikusi ninduen zuzenen, telefonoz hitz egiten genuen bitartean. Bitxia oso. Azken egunean, Logroñora iristeko 3 kilometro bakarrik falta zirenean, Maria la de los Higos-en alaba ezagutu nuen. 2009ko argazkiak.  2015/01/31 - 09:52:05

Madrid, ama, Peru eta Lilirekin

Gustura ibili gara, oso. Argazki guztiak.  2015/01/31 - 09:52:05

Euskara ikasi eta praktikatzeko IKT baliabideak

Artikulu hau Azpidazkiko webgunetik hartua izan da. 1-Euskara 0tik ikasteko bi wiki daude: http://www.wikilearning.com/curso_gratis/curso_de_idioma_euskera/5971 http://es.wikibooks.org/wiki/Euskera/Indice 2-Ikasbil webgunean milaka eta milaka artikulu, testu, bideo eta audio daude. Denak daude banatuta mailaren arabera, 1A, 1B, 2 eta 3. mailak alegia. Horrez gain, batzuk didaktizatuta daude, hau da, ariketa egiteko modua eskaintzen dizu webguneak berak. Eta ez hori bakarrik: webgune honek Murgilduz izeneko ikastaroa izan badu, baita esaera zaharrak, txisteak, … http://www.ikasbil.com/jetspeed/ 3-EGA prestatzeko lekuak ere badaude sarean zehar. Interneten baliabide ugari daude: azterketetanzer eskatzen den, hiztegiak, hobeto idazteko tresnak, eta, zelan ez, zenbait azterketa. Helbide orokorra hauxe: http://euskaljakintzaega.googlepages.com/home 2005-2006ko azterketak hemen: http://euskaljakintzaega.googlepages.com/05-06azterketak22 4-Euskarari lehen hurbilketa egiteko, interesgarria da Deustuko Unibertsitateak bere garaian plazaratutako euskara ikasteko metodoa. http://servicios.elcorreodigital.com/euskera/ 5-Zure euskara maila zein den jakin nahiko bazenu, horretarako aukera ere ematen du sareak. http://elcorreodigital.hator.com/ 6-Emun kooperatibak kudeatzen duen Lantalan webgunean hainbat eta hainbat baliabide daude, batez ere, idatzizkoari begira: dokumentu ereduak, hiztegiak, ganoraz idazteko tresnak, … http://www.lantalan.com/doc/agiri-ereduak 7-Karrajua izeneko webgunean ere hainbat baliabide agertzen dira, klaserako materialak eta klaserako baliabideak izeneko ataletan. http://www.karrajua.org/klaserakoak/klaserako http://www.karrajua.org/baliabideak 8-Kontsultak eta zalantzak argitzeko lekuak ere egon badaude: http://www.ivap.euskadi.net/r61-2347/eu/contenidos/informacion/dudamuda/eu_dudamuda/duda_muda_zerbitzua.html http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/ 9-Euskarazko softwarea ere oso erabilgarria da euskara idatzia hobetzeko batez ere. Hainbat gunetan sakabanatuak dauden euskarazko software programak leku batera bildu dituzte. http://www.euskara.euskadi.net/r59-19678x/eu/t06aInventarioWar/t06aInicioServlet?idioma=e 10-Eta, azkenik, hamargarrena. Ba, hauxe bera, Azpidazki bera. Izan ere, webgune honetan hainbat eta hainbat baliabide daude euskara ikasi eta hobetzeko: hiztegiak, dokumentu ereduak, … Eta kontsultak egiteko gunea ere. http://www.ehu.es/azpidazki  2014/12/06 - 09:32:02

Amak 80 urte egin ditu

 2014/09/06 - 08:50:08

Nabigatu euskaraz