GASTE

GASTE artikuluen jarioa

SAN ANDRES, ARRATSALDEZ ERE

 2016/03/15 - 15:40:02

Miss-Mister Baserritarra 2007

1. Parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa izango da. 2. Edozein nazionalitateko pertsonek har dezakete parte. 3. Euskal Tradizioko jantzi bat eramango du partehartzaileak. Jantzi egokia eta ondo jarria izatea izango da saria lortzeko lehen irizpidea. 4. Jantziaz gain, beste irizpide batzuk ezarri ahal izango ditu epaimahaiak: umorea, trebetasuna, elegantzia, pertsonalitatea, karisma, inteligentzia, edertasun fisikoa, hizkera, eta abar. 5. Antolatzaileek partehartzaileak onartzeko edo ez onartzeko eskubidea izango dute. Halaber, eskubidea izango dute edizioko hautaketa-irizpideak ezartzeko. 6. Lehiaketan apuntatzeko, hau hasi baino lehenago egin beharko da, egunean bertan. 7. Partehartzaileek onartzen dute galan, aurkezpenetan, prentsaurrekoetan zein lehiaketako bestelako argazki sesioetan ateratako argazkiak interneten, antolatzaileen webguneetan eta bestelako komunikabideetan azaltzea. GASTE ez da arduratuko argazki horiez hirugarren batzuek egin dezaketen erabilera txarraz. 8. Antolakuntzak eskubidea izango du partehartzaile bakoitzari patrozinatzaile bat ezartzeko. 9. Partehartzaileek bere patrozinioak aurkez ditzake, antolatzaileekin adostatutako akordio berezietan onartuz gero. 10. Partehartzaileek eskubidea dute piercing-ak, tatuajeak edo bestelako apaindurak izateko. 11. Operazio kirurjiko estetikoak izan dituztenek ere parte hartzeko eskubidea izango dute. 12. Ez da beharrezkoa modan esperientziarik izatea, parte hartu ahal izateko. 13. Partehartzaileek ezingo dute egun berean beste antzeko lehiaketa batean parte hartu. 14. Erretzea eta alkohola edatea baimenduta egongo dira bai entreguetan, bai galan. Partehartzaile bakoitza da ematen duen irudiaren erantzule. 15. Partehartzaileek honakoekin bete behar dute: prentsaurrekoak, gaueko kalejira, hurrengo edizioko epaimahaia, antolatzaileek eskatzen badute. 16. Partehartzaileek galaren zuzendari artistikoaren aginduak beteko dituzte. 17. Galarako erropa (euskal jantzia) partehartzaile bakoitzak eraman beharko du. Erropak hondaketarik badu, antolakuntza ez da horren erantzule izango. 18. Ileapainketa eta makillajea norberaren esku geratuko dira. 19. Epaimahaia GASTE Elkarteak izendatuko du eta hautagai bakoitzari puntuazio bat ezarriko dio (1etik 10era). Puntuazioak publiko egiteko edo ez egiteko eskubidea izango du antolakuntzak. 20. Antolatzaileek eskubidea izango dute partehartzaileak kanporatzeko aurreko puntuetako bat ez badu betetzen edo beste hautagaiekiko konbibentzia egokirako jarrerarik ez badu. 21. Publikoaren erantzuna (txaloak, txistuak...) puntuatuko da (2 puntu). 22. Dokumentu hau sinatu ostean ez da bajarik onartuko, idatziz justifikatutako pisuzko arrazoiak ez badaude tarteko. 23. Dokumentu hau bere orri guztietan sinatu behar du partehartzaileak. 24. Irabazleak Eibarko Dendarien Elkarteko kide den dendetan gastatzeko 90 euroko txekea lortuko du. 25. Lehiaketa saririk gabe ebatzi ahal izango da, eta sariak aldatzeko eskubidea izango dute antolatzaileek. 26. Partehartzaileek Gabonetarako otarren zozketa batean parte hartuko dute, doan. 27. Parte hartzen dutenei kupelatik sagardoa hartzeko ticket-ak emango zaizkie.  2016/03/15 - 15:40:02

Udalak ez du Sanandresetan kontzerturik antolatuko

GASTEren egitarauari Udalak ez dio jarraipenik emango. Atzo, osteguna, GASTEko kideei jakinarazi zitzaien kotzerturik ez zutela antolatuko, eta ezta txokolatadarik ere. Azken asteotan jende asko etorri zaigu galdezka eta informatu beharrean gaude ezezkoa eman digutela. Aurten San Andres eguna ostirala izanik, eta arratsalderako egitaraua egonik (azken urteotan ez da ezer egon izan) Udalaren aldetik baiezkoa jasotzea posible ikusten genuen, gazte eta tabernari askoren interesa piztu baitugu. GASTEtik hainbat talde euskaldun zerrendatu genituen, hainbat gazterekin kontsultatu ondoren, baina lan hutsala izan da. GASTEren egitarauaren inguruko komunikazioa etenda geneukan informazio hauek konfirmatu bitartean. Laster egingo dugu aurkezpen ofiziala.  2016/03/15 - 15:40:02

Sanandresak 2007

Azaroak 30, ostirala. San Andres eguna. 17.30 Untzagan, taloa txorizoarekin, doan baserritarrez jantzita doazenentzat. Sagardo kupela egongo da. Koadrilen arteko jolasak (euria egin ezkero, Txantxa-Zelaixan, azokaren karpetan). Kalejira San Andres elizara. 19.00 San Andres elizatik, Ustekabe Fanfarrea eta musikari gaztetxoekin poteoa, Gaste-furgo eta koadrilekin batera. Zuloagatarren eta Toribio Etxeberria kaleetatik, Untzagara. 19.30 Untzaga Plazan, Miss eta Mister Baserritarra Lehiaketa. 20.30 Garaipen-itzulia. Miss eta Mister Baserritarra, Pantxika astoa, Ustekabe Fanfarrea, Gaste-furgo eta koadrilekin. 05.00 Txokolatadaren ondoren, kalejira eta Konga Dantza Tas-Tas tabernan, La Moska Gao koadrileran eskutik. Antolatzailea: Gaste Elkartea Irudia PixelManiatiKen argazki batean oinarrituta, Creative Commons 2.0 lizentziapean.  2016/03/15 - 15:40:02

Koadrila mugimendua bultzatzeko urrats berria

Azken urteotan koadrila mugimendua suspertzen aritu garen hainbat gaztek bat egin dugu jaiak bultzatzeko elkarte berri bat sortzeko: GASTE Gazte Elkartea, Giro Alaia Suspertzeko Talde Eibartarra. Prestatu ditugun Estatutuetan zehazten denez, elkartearen helburuak hauek izango dira: -Gazteon kultur eta aisialdi beharrei erantzutea. -Partehartzea sustatzea. -Jaiak bultzatzea. -Herriko ohitura eta ospakizunak berreskuratzea. Printzipioz San Juan jaietara begira ari gara, eta zentzu horretan oraindik publiko egin ez ditugun proposamenak ditugu. Proposamenok ekainaren 22an hasi eta 25an amaitzen dira. Aurrerapen gisa; kotxe bat izango dugu San Juan jaietan. Kotxeak megafonia sistema izango du kalejirak egin ahal izateko, eta ekitaldiz ekitaldi eramango dugu jaigiroa piztu nahian. Adibidez, Dultzaineroei ongietorria egin eta Untzagara iritsi arte askok ez zuten dultzainaren soinu alaia entzuten, eta arazo horri nolabait erantzuteko, atzerago megafonia bitartez musika jarriko dugu kalejira biribilketan egiteko. Kalejirei dagokienez, ibilaldiak aldatzea aztertzen gabiltza. San Juan bezperako kalejira proposamenak La Moska Gao koadrilak bere blogean jaso ditu, Tagzania erabiliz, honako helbidean: http://www.blogak.com/lamoskagao/kalejirak San Juan bezperako koadrilen arteko jolasetarako, adibiez, Juan Gisasola eta Sostoatarren kaleetatik igotzea proposatzen dugu. Gutxi balitz, kaleotako etxeetan eskutitzak buzoiratuko ditugu bizilagunek etxetik ura bota dezaten. Berdin egingo dugu Isasi kalean, Zezen Plazatik Untzagara itzultzeko. San Juan egunari dagokionez, ekitaldi berriak dauzkagu eskuartean, beste erakunde batzuekin elkarlanean egingo ditugunak, jaiak herri guztira hedatzeko helburuaz. Momentuz ezin dugu beste ezer aurreratu. San Juan txiki egunean ere, Marmittako Lehiaketaren ondoren Bazkari Herrikoia egingo dugu azken bi urteotan bezala. Bazkariaren ondoren ekitaldi berriak egingo ditugu estreinakoz. Hala ere, “B plana” ere prestatzen ari gara, eta Eibar K.E.ak play-off partidua baldin badu, aldaketak egitea aurreikusten dugu. Elkartearen Estatutuak prest dauzkagu Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan alta emateko eta lehen dirulaguntzak eskatzeko. Zentzu horretan, Eibarko Udaleko Kultura Departamentuarekin lanean ari gara honen laguntza jasotzeko. Oraindik publikoki aurkeztu ez den elkarte honetatik bertatik, dagoeneko hainbat eskari egin dizkiotgu Udalari: Txaranga gehiagoren kontratazioa, kotxearen asegururako laguntza, Marmittako Lehiaketan Gazte Saria ematea eta fogoi gehiago erostea, besteak beste. Datozen asteotan berri gehiago izango dugu.  2016/03/15 - 15:40:02

Ehundaka talo, baserritarrez jantzitakoendako

San Andres egunean baserritarrez jantziko gara GASTE Elkarteko kideak. Aurten ostirala izango da San Andres eguna, eta arratsaldeko programan lanean dihardugu. Baserritar jantzita doazen guztientzako taloa eta txorizoa egin nahi dugu (baserritarrez jantzita doazenentzat baino ez). Guztira ehundaka talo banatzea espero dugu, horretarako Eibarko Udalaren laguntza baldin badugu. Bileretan parte hartu dugu eta bai infraestruktura aldetik, bai alde ekonomikotik, laguntza izango dugula uste dugu. Eibartar asko baserritarrez janzten dira Donostiako Santo Tomas edo Zarauzko Euskal Jaian, adibidez, beraz, uste dugu Eibarren ere jendea jantzi beharko dela. Baserritarrez jantzirik joatea ezinbestekoa izango da GASTE Elkarteak antolatutako ekintzetan parte hartu ahal izateko. Egitarau partehartzailea diseinatu dugu baserritarrez jantzirik doan jendearentzat. Gainera, sari politak lortzeko aukerak izango dira. Arratsalderako prestatutako ekintzen ostean, Untzagan Udalak kontzertu bat jartzea ere espero dugu eta horretarako talde-zerrenda bat pasa genion Udaleko kultura sailari.  2016/03/15 - 15:40:02

GASTEk txokolatada eskatu du sanandresetarako

GASTE Elkarteak sanandresetan txokolatada egotea eskatu dio Eibarko Udalari. Udalak deitutako azken bileran, urriaren 23an, sanjuanetan egin ohi den bezala, Udalak txokolatea ematea eskatu zuten GASTEko kideek. Sanjuanetan Udalak goizeko 5etan ematen du txokolatea. Aurten, horrez gain, GASTE elkarteak 500 bizkotxo eta berrogeita hamar ogi barra banatu zituen doan. Gazte Elkarte honek eskaria egin du txokolatea bizkotxoekin egon dadin "eta sanjuanetan baino kantitate handiagoan", izan ere, azaldu dutenez "jendea txokolate barik geratzen da askotan". Txokolatada hau San Andres egunaren osteko gaupasan izango litzateke, izan ere egunerako prestatutako egitarauak jarraipena izango luke Untzagan kontzertua egiten baldin bada eta tabernariei gaupasarako baimena ematen badiete. Kontzertu hori da GASTE elkarteak egindako beste eskarietako bat. Hau aurrera irten ezkero, aurreikusten dute La Moska Gao koadrilak goizeko 5etan laugarren urtez Konga Dantza egingo lukeela, txokolatadaren ondoren. Egindako eskariak loturik doaz GASTE elkarteak berak prestatutako egitarauarekin. Egitarau partehartzailea da eta baserritarrez jantzkoentzat izango da. Beraz, baserritar erropa prestatzen joateko deialdia luzatzen dugu. Eskerrik asko eta agur bero bat.  2016/03/15 - 15:40:02

Foro pribaua

Gure foro pribatuan sartzeko: http://boards5.melodysoft.com/app?ID=giroalaia Kontraseñia eskatu dakin norbaitxi.  2016/03/15 - 15:40:02

Batzar Orokorra

2007ko urriaren 12a, ostirala, arratsaldeko 5etan, GASTEren Ezohiko Batzar Orokorra izango da. Kide guztiak gonbidatuta daude bertan parte hartzera. Gai-zerrenda: Diru-mugimenduak Espedienteen onarpena Urteko egutegi orokorra (zirriborroa) Sanandresak 2007: egitaraua eta lan-banaketa Zuzendaritza Batzordearen aukeraketa Eskerrik asko.  2016/03/15 - 15:40:02

GASTEren Batzar Orokorrak Sanandresetarako proposamenak onartu ditu

GASTE Elkarteak pasa den astean Batzar Orokorra egin zuen. Bertan San Andres jaietarako Zuzendaritza Batzordeak proposatutako egitaraua aho batez onartu zen. Ordurako hasiak zeuden Udalaren jai batzordearekin harremanak, egitaraua aurrera eramateko. Aurten San Andres eguna (azaroak 30) ostirala izango dela eta, GASTEkook aukera aprobetxatu nahi izan dugu. Izan ere, gazte asko -gure talde barruan ere- kanpoan ikasten ari dira, eta ezin izaten dituzte Sanandresak ospatu, ez baldin badute inguruko asteburuan egiten. Aurten, berriz, parranda nagusia San Andres egunean bertan espero da. Horretarako, GASTEk arratsalderako programa egin du eta prestakuntza lanetan hasi da. Gauez, berriz, kontzertu bat egotea eskatu diogu Udalari. Gantxoa duten zenbait euskal talde proposatu ditugu. Horrez gain, besteak beste, gaupasa ere egun hortan izatea eskatu dugu. GASTE elkartearen programa koadrilei eta oro ar gazteriari zuzenduko zaio. Jaigiroa, jolasa, partehartze aktiboa, gastronomia eta tradizioaren bultzada moderno bat uztartuko dituen programa dugu eskuartean. Ustekabe fanfarreak ere parte hartuko du. Aurki aurkeztuko dugu programa. Hori bai, parte hartzeko ezinbestekoa izango da baserritarrez jantzirik joatea. Beraz, garaiz deialdia egin nahi dugu baserritar erropa ez duenak lor dezala lehen bailehen. GASTEren ekitaldiekin programaren hutsune nabarmenena beteko litzateke. Izan ere goizez badaude zenbait ekitaldi, azokarekin batera, baina arratsaldean ez da ezer egon izan azken urteotan. Jai Batzordean hainbat urtez eskatu izan da zerbait egotea, eta horren aurrean zezena adarretatik heldu eta lanean jarri gara, Sanjuanetan egin genuen moduan. Batzar Orokorrean, horrez gain, elkartearen egoera ekonomikoa aztertu eta kide-kuotak adostu genituen. Kurtso osorako egutegiaz hitz egin genuen, izan ere jai ezberdinetan parte hartzeko intentzioaz jaio zen GASTE (eta ez bakarrik sanjuanetan). Asteartean, urriak 23, Udalak deituta, bilera irekia egongo da Portalea kultur etxean.  2016/03/15 - 15:40:02

Nabigatu euskaraz