Keler Nation
Keler Nation artikuluen jarioa
Ateari bizkarra ematen
2016/03/15 - 16:05:04
Esgintze nokturnoak eta beste hainbat komeri
Esnatzea gauza ederra da eta egunero egiten dugun bitartean, ez goatz gaizki. Gaurkoan ordea, esantze arraroa izan dut. Ohetik jeiki, eskubiko hanka lurrean jarri (ez naiz beraz ezkerrekoarekin altxatu) eta zutitu egin naiz. âAy!â, mina; eskubiko txorkatilak ezaguna dudan min bat adierazi dio nire nerbio sistemari. Ezaguna dut bai nire bizian zehar (ez luzeegia), makina bat esgintze izan ditudalako baina... nola da posible! Atzo oheko izara artean murgiltzean ez nuen esginzerik! Eta atzokoa ez zen ostegun tonto horietako bat izan (badaezpada, nahiko begitankorra izaten baita jendea). Gogora etorri zait nire burua bainuhontzian lo esnatu nuen gau hura⦠eta nire lotasunean hozkailu barrura pixa egiten esnatu nintzenekoa. Zer demontretan aritu ote naiz gaur gauean? Ez dakit baina esgintze bat dut eskubiko txorkatilan. Ea nor den medikura esplikazio honekin joaten den txapelduna! 2016/03/15 - 16:05:04
Animaliak apustuan
2016/03/15 - 16:05:04
Antropologia Gizpuzkoarra I
2016/03/15 - 16:05:04
Nahikoa dut horrekin
Ez dakit zer egingo dudan gaur; egia esan, atzo zer egin nuen ere ez dakit. Bihar beranduegi da zer egingo dudan pentsatzeko eta atzo, hurrunegi dago zer egin nuen oroitzeko. Nazionalitate mozkorrekoak garenok ez ditugu horrelako gauzak jakiten. Ez dakit handia naizenean zer izango naizen; egia esan, ez dakit zer izan nahi dudan ere. Ez dakit zapaltzen dudan lurra benetazkoa den edo nire ametsek ari batzuei lotuta airean mantentzen nauten. Ez dakit kaiola honetako burniak, burnizkoak, edo lastozkoak diren, eta ezta, hor zeuden edo nik jarri nituen, hurrunegi oroitzeko, gertueki sakontzeko. Ez dakit ezer, mozkor nazionalitatekoek ez ditugu horrelako gauzak jakiten baina nahikoa dut, badakit nahikoa, maite zaitudala alegia, ez da asko, baina aldi berean, dena da. 2016/03/15 - 16:05:04
Nagusiei ez zaie ezer eztabaidatzen!
2016/03/15 - 16:05:04
1, 7, 5, 43... Zer axola dio, gaua maltzurra da
2016/03/15 - 16:05:04
Antropologia Gizpuzkoarra II
Ondorengoa gertatzen da gg bat Ebrotik behera edo Bidasoatik gora joaten denean: - Jode hi! Ta gero esaten ditek Euskal Herritik irtenda etzeokela juergaik! - Bai, earrak dittuk Burgoseko jai hauek⦠- Sala de los Infantes txabal, Salas de los Infantes - Bueno, total⦠- Hi barkauiek, uste diat neska hori nei begira zeokela - Bueno! Ixilik eon hai - Hi, baietz! Oain begie giñau ziek⦠- Baita zeare! Zeinek? - Hango morena harrek - Haiba la hostia! Egie dek! - Zeoze eukiko diat aurpegin - Haber? Ba eztaukek ezer⦠bueno, betiko artaburu aurpegie kar kar kar - Hi bazetorrekelaâ¦! - Hau oso raroa dek⦠- Jode raroa! Ondoko neska honek trago batea inbitau nahi ziek - Bueno Patxi? Kieres un trago o ke? - Bueno⦠baino nun sartu gaittuk? Zer dek hau? Etzaiek sekula holakoik pasa - Mekaguen! Ez gintuan ba pagoko hoitako leku baten sartuko? - Zer?! - Ba hoi, putiklub bat - Bueno bueno bueno⦠goazemak azkar hemedik ............. - Yo no se ke les pasa a estos vascos, yo kreo ke son todos marikones⦠- Ya te digo tia⦠2016/03/15 - 16:05:04
Resaka egunak
- Joe hi! Gogorra zeok kontue⦠- Bai, juerga handie izan zian atzokoa - Eta? Resakarik bai? - Ez, gaurkoan ni neu naiz resaka - Bueno ba, ondo pasa orduan eta ez oztopatu besteei gehiegi 2016/03/15 - 16:05:04
Igandea, Astelehena... eta beste buelta bat!
Jendeak ez dio maitasun gehiegi izaten astelehenari, niretzat aldiz ez da hain egun txarra izaten. Hobe izaten da jaso beharrezko zaplaztekoak ahal bezain laster jasotzea eta astlehena ona da lan horretan. Goizean esnatzeak ez du grazia gehiegirik egiten baina behin lanera iristean dena aerrazago joaten da. Gure benetako etsaia beraz, ez da astelehena; gure benetako etsaia igandea da! Esnatzen zaren unean mundua amaitu egin behar dela ematen du, apokalipsiaren zazpi zaldun mozkorrak zure bila datoz eta zure gorputzak ez du ongi funtzionatzen, zure muskuluen deskordinazioa jasanezina da eta munduaren amaierako itsaslabarra zure ohetik ikusten duzu. Jainkoak mundua sei egunetan egin eta zazpigarrenean deskantsua hartu omen zuen. Hala ere, zihur nago igandean deskatsu hartzeko arrazoia resaka larri bat izan zena eta gainera, ziur egun horretarako zituela utziak gure mundu hau fundamentuzkoa egiteko azken lanak. Teoria honen ondoren, gure esistentziak zentzu gehiago dauka⦠Ondorioz, gaurko erreflexio transzendente honen azken ondorioa horixe dugu: Igandea, kaka; Astelehena, bueno; eta Ostirala, de puta madre. Ikusten nola astelehenak ez diren hain gogorrak; ni kriston etorriarekin nabil⦠2016/03/15 - 16:05:04