warp bortz

Doom (Megaman remix)

Megaman 8-bit deathmatch Doomerako mod bat da, Megamanen mundua 3 dimentsiotara eramaten duena. Hau da, Doomeko mundu ilun aparta eta Megamanen 2 dimentsiotako joko mekanika ezin hobea, biak, naturaren aurkako (naturaz asko dakiten politikariek esan ohi duten bezala) hibrido baten bidez hondatuak. Eta ez pentsa batere gogoko ez dudanik, alderantziz, ze plazaratu bezain laster (oraingoz alfa bertsioan dago) zin dagizuet frogatuko dudala. Edo behar bada ez. Zuek uste duzue Megaman, Metroid jokoarekin egin zuten bezala, 3 dimentsiotara eramatea pena merezi duela ala hobe da aspaldiko bitxiak bere horretan utzi (El Coche Fantastico bezala, adibidez)?. Galdera interesgarria, ezta? Iturria: Games Ajare eta Megaman 8-bit deathmatch webgune ofiziala .  2010/03/16 - 20:08:06

Ikusi duzu Donkey Kong Iruņeako alde zaharrean?

Bale, badakit ez dela Iruņea, baina twitterren abisua erakargarri egin nahi nuen. Marketinaren gauzak. Edozein modutan, polita atera zaie muntaia, benetako Donkey Kong, Toadstool printzesa eta Jumpman, ordenagailuz eginiko eraikin faltsu honen gainean. Ala alderantziz. Eta kaletik zabiltzatela horrelako zerbait ikusten baduzue, utzi kontsola denboralditxo batez. Iturria: Geekstir .  2010/03/16 - 02:20:09

diskete itxura duten CDz kamuflatutako disketeak hemen daude

Unibertsoa kontrolatzeko prozesuan disketeen sormenak ez dauka mugarik. Oraingoan kamuflatu egin dira, diskete baten txura duen CD baten itxura hartuz. Estrategia hau maila altuenekoa da, gizakiaren psikologia engainatzeko diseinatua. Izan ere, nork ez lituzke erosiko retro itxurako CD hauek? Lagunok, galduta gaude, baina lasai, hori aspaldi genekien. Gure gogoa diskete batetara transferitzen dutenean (zer uste zenuten, garun bakar batentzako blurai bat beharko zela gutxienez?) haien Plana ulertzeko moduan izango gara. So say we all! Iturria: Punto Geek , Gadgets.co.uk  2010/03/12 - 09:26:09

robot baten bizitza krudela

Superindarra egotea ongi egon daiteke, baita infragorri ikusmena, jetpak, wifi eta GPS integratuak ere. Baina robota izatea ez da beti denok uste duzuen bezain ona (galdetu bestela Andrewri): 01101010 01100001 01101010 01100001 01101010 01100001 Iturria: Suicide Bots .  2010/03/11 - 21:35:02

Asteazken txiptunea: Bit Trip Beat

Azken aldian biziatu samar ibili naiz Bit Trip Beat bideojokoarekin. Ikeagarri retroa bai estetikan eta baita jokatzeko moduan ere. Pong joko mitikoen eboluzioa da, musika oinarri duela botatzen dizkizuten pilotei erantzun behar zaielarik. Esan bezala musikak garrantzi handia dauka jokoan, hain handia ze musikaz baliatu zaitezke abiada bizian datozkizun pilotetara errazago iristeko. Hain zuzen ere musika hori da gaurkoan dakarkizuedana , lehenengo maila gainditzeko hainbat aldiz entzun izan dudalako akaso izugarri gustuko dudana. Entzun, entzun:  2010/03/10 - 21:50:14

sexuz aldatutako superheroiak

Bai, komikien industria krisialdian dago (noiz ez da krisialdian egon?), eta datorkiona oraindik okerragoa da (koloretako ebookak datozenean....), baina ez, ez da Marvel eta DC etsita daudenik (baliteke egotea), ez eta burua galdu dutenik (hau ere ezin dut ezeztatu). Gauza da ComicsAlliance n katxondo hutsak direla eta superheroiak sexuz aldatzea erabaki dutela. Beno, ez denak, soilik batzuk eta gizonetik emakumera besterik ez. Hau bestalde, ez da batere berritzailea ze spidergirl, batwoman, supergirl eta she-hulkez betetak bait daude komikidendetako apalategiak. Gakoa pertsonai ez ohikoak erabiltzean datza, eta titi puska ikeagarriak jartzean, noski. Irudi guztiak hemen . Iturria: ion litio , ComicsAlliance  2010/03/09 - 22:08:09

frikizio galanta: wiirako mamu harraparien pistola

Badakit berria ez dela, joan den astekoa dela gutxienez eta interneten mundu hiperazeleratu honetan joan den asteko berriak aspaldiko kontuak direla. Baina Warp Bortz ez da berrien bloga, denok dakizuenez eta mamu harraparien wiirako osagarri hau awesomitate hutsa da. Pistola eta protoi motxila dauzka, eta baita led urdin mordoa ere, egilearen eta gure ispilu neuronen gozamenerako. Mamu harraparien bideojokoarekin salduko balute, jokoaren itxura kutrea ahaztu eta segituan segituan erosiko nuke. Ez HD, ez 3D, hau bai dela inmersioa! Iturria: Geekstir .  2010/03/08 - 22:25:10

Asteazken musikala: Slow motion bideoa + Stephen Hawking audioa = artelan awesomea!

Gaurkoan txiripaz, hainbestetan bezala sareen sarean denbora eta ikusmena galtzen ari nintzela topatutakoa dakarkizuet. Geekologie blogerako jarraitzaile sutsu batek egina (horiek bai jarraitzaileak, iruzkinak ez ezik, bideoklipak ere egiten dituztenak!). Laburbilduz, slow motion teknikaz grabatutako irudi batzuk, atzean Stephen Hawkin hizketan ari dela (edo bere aulkia, ulertzen didazue). Eta artelan honen izena: Pink Terror. Gutxienez hirutan ikusi beharrekoa. Iturria: Geekologie .  2010/03/03 - 23:49:02

kuxin itxurako disketeak zure garuna xurgatzera etorri dira

Lo egiten duzun bitartean edo telebista aurrean etzanda zaudela, diskete kuxinek zure sinapsien mapa egingo dute, beren 1,44 MB-etako memoria amaigabean gorde eta wetware bertsioa, hau da, zu mukitsu likatsu eta bigun hori, ezabatu egingo dute. Ordutik aurrera unibertsoan sakabanatutako diskete-planetetan emango duzu betikotasun guztian, gizateria suntsituko duen disketeen armada martxan jarriko duen amaigabeko kalkuluak egiten. Juajuajuajuajuajua! Hasi prestatzen, edozein unetan iritsi daitezke eta! Iturria: Microsiervos .  2010/03/02 - 00:22:09

eta Star Treken plana gaizki atera izan balitz?

Izugarrizko punteria daukate Star Trekeko guztiak, Kirk tripontzitik hasita Picard iletsua, Sisco eta inor gutxik gogoratzen dituen Archer eta Janewayraino. Nola edo hala, beti lortzen dute azken uneko plan arriskutsu eta sinesgaitza aurrera atera eta unibertsoa salbatu. Orain arte. Bideo honetan Enterpriseko kapitainari zorte onak bizkarra emango dio eta orduan..... ezustekoa! Izan ezazue astelehen on bat (ahal den heinean). Iturria: Mundo Star Trek.  2010/03/01 - 12:31:02