Irudi Txokoa
Irudi Txokoa artikuluen jarioa
Haran sorginduaren bila TVE-n, euskara galduaren bila.
Igandean TVE1-ek "En busca del valle encantado" eskaini zigun, hau da, "Haran sorginduaren bila". Don Bluth-en klasikoetako batez hari gara, 80-90 hamarkadan Estatu Batuetan Disney-ri aurre egin zion animatzailea. Don Bluth ez behin, bitan uko egin zion Disney-ri. Lehena "Loti ederra"-ren garaian, monje joateko. Bigarrena, Robin Hood-en garaian, Disney animazio kalitatea birrindu eta enpresa KO-tik gertu zegoenan. Don Bluth-i zor zaizkio animazio amerikar klasiko ugari, hara hor Fievel (euskeratua ere), Eguzki erregearen bila (En busca del Rey del Sol, euskaratua ere), Haran sorginduaren bila (lehenekoa, sailean ez zuen parte hartu), Erpututxo (Pulgarcita), MIHN, Anastasia, Titan A.E... Don Bluth, beti erakargiarria diren dinosaurioei buruzko filma aurkeztu zuen "Haran sorginduaren bila". Disney-ren "Dinosauroak" filamri aurreratu zitzaion, eta Izotz aroko argumentuak badu zer ikusi ugari. Filman eginiko lan ederra, filme gogangarria sortu zuen. Oraindik bere arrakasta etxerako eta telebisterako luzemetrai sailerako abentura berriak egitea ahalbideratzen du. Don Bluth-en filmaz gain, saileko abentura desberdinak euskaratu dira ere. ETB eta TVE bere kate desberdinetan maizera jarri ohi dituzte. Lehen filma VHS-ean editatu zen eta duela gutxi argitaratu da dbd-ean. EITB-ek EITB produkto sailean argitaratu ditu euskaratutako filmeetako batzuk, lehenengoa barne. Zoritxarrez, euskarazko edizioak zailago dira aurkitzen eta askotan garestiago daude gaztelerazkoa baino. Ulertezina da, gaztelerazko edizioak ez izatea euskara aukeragarri. TVE lur telebista digitalaren bidez, bikoizketa anitz igorri ditzake aldi berean, euskarazkoa barne. Baina beste behin ere, euskaldunoi euskara ikustea debekatzen zaigu. 2016/03/16 - 08:50:16
A ze nolako asteburua, gazteleraz ikusi behar euskaratutako filmak.
Atzean utzi dugun asteburua, eguraldi desatseginaz izateaz gain, euskarazko zinemarekin bereziki ankerra izan da, aurretik euskaraz ikusi izan ditugun filmak telebistan LTD bidez euskarazko bikoizketa gehigarri eman badaiteke ere, gazteleraz ikustera behartu gaituzte. Ostiralean hasi zen arazoa, TVE1-ek Spy Kids 2 eman zuenean 22:00-tan. Carmen eta Juni aurrekoan aitak espioiak direla jakin zuten eta azkenean negozio familian sartu ziren eta oraingokoa, bere lehen misioa bakarrean izango dute. Komentatu beharrezkoa da, saga osatzen duten hiru filmak euskaratuak daudela... eta bakarra ez dauka bikoizketa dbd-ean editatua. Gaua ez zen hor bukatu, LA2-en, westerreko "Río Bravo" klasikoa gazteleraz ikustera zigortu gintuzten ere. Howard Hawks westerreko maisua izan zen eta hau da horietako titulo ezagunetariko bat. John Wayne sheriffa, Dean Martin-ez laguntzaz aurre egin beharko dio gartzelatik indarrean atera nahi duen terrateniente bati. Larunbat arratsaldean izorratu gintuena ETB berbera izan zen, euskararekin bat esaten duen hori, ETB2-n "Arrosaren izena" ("El nombre de la rosa") filme bikaina euskaraz ez ikustera behartuz. Umberto Eco-ren eleberriaren adaptazioa, Sean Connery erdi aroko Sherlock Holmes antzeko bat da, eta abadetxe bateko hilketa misteriotsuak ikertu beharko ditu. Ikerketa filma badiduri ere, hortik harago doa, gai etiko eta filosofikoak ukituz. Igande goizekoa, umeentzatko izorramendu programa bikoitza. Tele5-rekin "Bibi sorgin txikia"-rekin hasi, TVE1-era "Sorginen madarikazioa"-rekin bukatu zen. Biak elebirretan dute oinarri, Bibi-ren kasuan, alemanian arrakastatsuak diren eleberri sailaren lehen zineratzea da eta "Sorginen madarikazioa" Roald Dahl-en eleberrian oinarritzen da, "Charlie eta txokolate fabrika" idatzi zuena ere. Azkar esaten da, baina asteburu honetan euskaratuak dauden 5 filma, teknikoki inongo eragozpenik ez badago ere audio anitx emititzeko, euskaraz hoiek ikusteko aukera kendu digute. Gainera, aldi berean, ETB1-ek asteburuan ez zuen filmik jarri eta bakarrik umeentzako zerbait egon zen ETTB3-an. Askok euskaraz ia zinerik ez dagoelaren idea geratu zaie euskaraz filmak ikusteko aukerak ain urriak direlako. Asteburu hontan jasotakoa argi uzten du, badela zinea euskaraz, baina ez dutela erabiltzen. Egon eta ez erabili, burugabekeria. Hona euskaraz ikusteko galdu ditugun filmen trailerrak: 2016/03/16 - 08:50:16
ETB3 Doctor Who ikus ez dezagun saiatzen ari da?
Astero Doctor Who telesailaren atal bat ikusteko "aukera" izan dugu ETB3 katean. Urte askoren ondoren, irudi biziko gazte-helduentzako telesail bat azkenik. Poztekoa, zoriontzekoa eta ain bitxiagatik, askok ikustekoa. Baina telesail hau jarraitzea, ez da batere erreza izan: - Lehen atala inolako iragarpenik egin gabe aireratu zen. ETB3-ren programazioa oraindik ezin kontsulta zitekenean, ez EITB-ko webgunean ez EPG bidez. Gehienez jota, telesail hau emango zutelaren susmoa bazegoen kateko spotetan ikusita, baina ez noiz eta nola. - Hurrengo atalak ematerako, iragarki propia zuen Doctor Who telesaila... ordutegia gaizki iragarriz, adierazten zen baina ordu laurden lehenago bai zuen orduan. Horrela iragartza, iragartzea baina okerrago. - Iragarkia zuzendu zuten pasadan hastean... hasiera ordua baina ordu laurdena lehenago jarriz. Horrela konpontzea, behintzat hasita ez zenuen harrapatuko. - Astelehenean webguneak asteartean ikusiko zela zihoen... eta Heroes-en lehen atala izan zen ikusgai, programazioa webgunean programazioa zuzendua agertzen zelarik. Eta hori, ordutegiei begira, telesaila emandako modua ere, oker okerra izan da. Telesaila 16/9-tan egin bazen, ETB3-ren formatu berezkoa hori bada ere, 4/3 izateko irudia moztuz darabil. Honela ikusten da britaniar dbd-etan. Honela, koloreak galduta eta argazkigiketa zaborraraz bidali ematen digu ETB3-k. Azkenean, gaur ikusi ahalko dugu Who doktorea. Fio ez gara behintzat. 2016/03/16 - 08:50:16
Xbox live, zinea internet bidez alokatzeko... euskara gabe.
Aro berri bat iritsi da gure etxeetara, filmeen alokairua interneten bidez egingo den garaia gure artean da. Ez da berriz kotxea hartu beharko bideoklubetara joateko, ezta bigarren aldiz bidea egin behar filma itzultzeko. Beti izango dugu alokatzea, beti edukiko dugu guretzako kopia zai eta, bideoklubetan gertatzen ez dena, aurretik norbaitek eraman izana daitekeelako. Xbox da honelako zerbitzua ematen lehena, baina hilabete kontua da PlayStation3-k berdin egitea ere, eta badira antzerako aparatuak aurreikusita. Kontsola internetera konektatua egonda, kontsola beraren menuak erabiliz, alokairua egin daiteke erraz errazki. Agindua emanda, filma jasotzen hasiko gera. Filma 14 egunez egon daiteke disko gogorrean. Ikusten hasita, 24 ordura borratuko da, epe horretan nahi adina aldiz ikusteko aukera edukitaz. Behe eta goi definizioan egin daiteke alokairua, kalitate eta filmaren arabera 1,7 eta 3,8 euro artean dago prezioa. Xbox banatzaile garrantzitsuak dauzka bere katalogoan: Warner, Fox, Sonny, Columbia. Baina baita ere espainiar banatzaileak: MangaFilms, NotroFilms, TriPictures. Eta beste askorekin hizketan dabil hauek zerbitzura gehitzeko. Astero filme kopurua haunditzez doa gainera. Baina iritsi berri den aro berri honetan, euskararik ez dago. Oraingoz filmak gaztelerazko bikoizketarekin ikus daitezke bakarriz, ez dago ezta jatorizko bertsio azpitittulatua ikusterik. Hona oraingoz galera: Oraingoz 99 filma daude alokagai, eta 9 euskaraz egon beharko lukete gutxienez, ia 10%. Eta ez uste gu garela kaltutako bakarrak, katalanek hurrengo filma badute ere alokagai katalanik gabe dendetako dbd-eak bikoizketa hori badu ere. Xbox filme katalogoa 2016/03/16 - 08:50:16
Mikel Laboa, euskal kulturaren berreskuratzaile eta bultzatzailea joana zaigu.
Mikel Laboa joana zaigu. Euskal kulturaren berreskuratzaile eta sustatzaile izan zen. Berreskuratzaile, galdutako abestiak birbiziratu zituelako. Sustatzaile, euskal musikagintzari bide bideak ireki zizkiolako. Mikel Laboa, kantagintzatik ekin zion euskal herriari zion maitasunak. Zinearekin ez zuen erlaziorik izan, baina bere abestiek bai. "Euskal pilota, larrua harriaren kontra/La pelota vasca, la piedra contra la pared" filmak Laboaren abestiz hornitu zen zinemak bere musikarekin betetzeko. Bere eredua argitzen gaitu euskarazko zinema egoera ilun honetan. Jendeari euskara ez dituen eta galtzen ari diren filmak berreskura daitezen salaketan gaude. Jendeari, euskaraz egiten diren filmen berri ematen gabiltz hauek ezagun eta ikus ditzan. Gizona joan zaigu, baina bere lana geurekin da betiko. Bere heriotza ohoretzeko, ez da nahikoa bere lanak gogoratzearekin, beharrezkoa da berak ibilitako bideari jarraitzea, euskal kultura berreskuratu eta sustatu. Gure eskura daukaguna euskarazko zinemagatik lan egitea da. Mikel Laboa euskal wikipedian Mikel Laboaren bideoak Mikel Laboari elkarrizketa Ilunpea programan (26 minutu) Mikel Laboaren kantuen letrak 2016/03/16 - 08:50:16
Doraemon eta zazpi magoak, Doraemon beste dbd eta euskararekin.
Doraemon-ek 30 zine filmatik gora darama bere bizkar gainean, eta urtero beste bat gehitzen du. Badira urte batzuk LukTV, Doraemon-en telebistako banatzailea, pertsonaiaren arrakasta ikusirik, zinetarako banaketara itzuli zen. Ordutik hona, urtero Doraemon-en zine filma bat ekarri ohi digu, eta geroxeago Shin-Chan batu zitzaion planari. Zine estreinaldiak hasieran izango zuten erantzuna ez zuten garbi izan, baina argi geratuaz batera, LukTV filma guztiak espainiako hizkuntz gehienetara itzultzen ditu, naiz zinerako, naiz dbb-rako. Horrela guztietan izango dugu gaztelera, katalana, euskera eta galiziarra. Balentziarra da kanpo geratzen dena, oraingoz inork kasu egin izan ahal ez diolarik. Hori dela eta, Doraemon-en lehen bi filmak espainian ez daukate ez zinean ez dbd-ean euskarazko bikoizketarik, ETB-ek beranduago bikoiztu bai zituen. Baina filma estreinaldiak japoniarekin aldaratuz, filme atzeratu asko zeunden. Eta japoniarren abiada berean, atzerapena hortan jarraituko zuen. Zineman bi filma ezin estreinatu urtero, eta hori dela eta, LukTV urtero zinetan Doraemon-en filme bat estreinatzeaz gain, dbd-rako zuzenerako beste bat kaleratuko zuen, urtero bi filma ateraz merkatuan. Shin-Chan-ekin berdintsu, atzerapena ia ez dagoelarik pertsonai modernagoa izanda. Komentatu beharra dago ere, Doraemon-en zinemetako iazko filmak, aro berri bat ireki zuela sailari, pertsonaien marrazki modeloak eraberrituz. Horregatik telebistan ikustera ohituta gaudenen Doraemon-en antza ez du filme honek, ezta aurrerago etorriko direnak. Era berri honek dakartzan filmak, aurreko sailean eginikoen eguneratzeak dira kronologikoki. Horrela ba, gaur kaleratzen den filma, 1984-koaren eguneratzea da. LukTV ohikoa duenez azken aldian, bi diska darabil edizioarako, hizkuntz kopuruak eta filmeen luzeerak galerazten duelako extrak diska berean joatea. Hortaz probetxu hartuz, extretan pertsonaiaren motzmetraiak sartzen dituzte, hauek hizkuntz guztietara bikoiztuak daudelarik. Bereziki azpimagarria, duela filma batzutik hona, LukTV-ren dbd guztiak ikusmen arazoak pairatzen dituztenentzat prestaturik datozela, gaztelerazko audionabegazioa eta filma audiodeskribapenez ikusi daitekeelarik. Hau, ez da batere ohikoa dbd edizioatan, zail izanda osora horrela editatua dauden filmak 20-tik gora izatea. Filme honek, zihurrenez, ez du inongo berrikuntzarik suposatuko. Doraemon-en saila, oso jakina da nondik doan, nolakoak dituen pertsonaiak eta nolako istoriak darabiltzan. Produktu duin bat da, umeentzako oso egokia, eta aldi berean irudimen haundikoa da. Pozgarria da, seriotasunez jokatuz, sailaren filmak bata bestearen atzetik bikoiztuak ikustea, umeek pertsonaia euskararekin erlaziona ahal dezaten eta beti euskaraz ikusi ahalko dutela ohituz. Hemen ikus dezakezue telebistarako Doraemon-en azken irikieretariko bat, marrazki itxura berriarekin. 2016/03/16 - 08:50:16
ETB-ek ez digu laga Ni robota euskaraz ikusten.
Duela hilabete edo, Ni robota euskaraz ikusteko aukera eman zigun ETB1. Ikusi ez zuenak, atzo asteartean ETB2-n ikusteko aukera izan zuen... baina ETB-ek ez zuen euskarazko bikoizketa aukeratzea ahalbideratu, gazteleraz ikustera behartu gintuen. ETB-ek, ez dauka inolako eragozpenik bikoizketa bakarra baino gehio aldi berean emateko, bereziki TDT bidez emititzen duenean. ETB-ek euskaraz bikoiztuta zuekan filme bat, gazteleraz ikustera behar zuen atzo, bere eskura dituen ahalbideak ez erabiltzeagatik. ETB2-ko hizkuntz aukeraketa eskubideak direla eta, atzerritar filma eta telesail guztiak euskaraz ere ikusteko aukera eman beharko liguke, gutxienez bikoiztutakoak exigitu beharko zaizkio. Euskara erabiltzeko aukerak ezin dira erabili gabe utzi. Gero galdetuko dugu, zergatik jendeak euskaraz telebista ikusteko ohitura ez duen, nola izango du aukerak kentzen ari bagaitzaikio? Ergel aurpegia geratzen zaigu, honelakoekin. 2016/03/16 - 08:50:16
Alien. Espazioan inork ez ditu entzungo zure ohiak euskara eske.
Azaroaren 5-ean Alien-en beste edizio bat kaleratu zen. Oraingoan saga osatzen duten lau filmak Alien Cuadrilogy titulopean. Alien-en lehenengo filma gutxienez zihur daukagu euskaraz bikoiztua emititu dela bere zine muntaian. DBD honek, diska berean zuzendariaren muntaiaz gain, zine muntaia badarama ere. Beraz, euskarazko bikoizketa inongo arazorik eraman zezakeen. Baina, beste behin ere, eta hamaika edizio desberin daramatza dagoeneko titulo honek, euskara gabe aterako da, filma hau ikus gura bagara, gazteleraz ikustera behartuz. Oraindik BluRay edizioa ateratzeko da. Aukera bada oraindik gauzak zuzentzeko, baina zuzenduko al dira... 2016/03/16 - 08:50:16
Nire izena ez da Bond, James Bond. Agente sekretua BD-ean euskara gabe.
James Bond dugu ezbairik gabe, zineko espio saga luze eta ezagunena. 6 aktore dira dagoeneko 20 filmatik goran agente britaina antzestu dutenak. Bond filma guztiak ez daude euskaraz bikoiztuak, baina bai klasikoenak. Zihurtatuta daukagu, sagari hasiera eman ziona, hau da "No doktorea" (honetan Bond ez da ageri tituloan) bikoiztuta dagoela, eta hortaz gain, Sean Conery-ren beste batzu badirela bikoiztuak, bikoizketa urte mordoxkakoak gainera. Bond-en filmak edizio desberdinak izan zituzten. Bereziki aipatzekoa da 2006ko azken hilabetean kaleratutako edizioak. Ordura arteko filme guztiak atera ziren, 4K-etan errestauratuak. Zer esan nahi du errestaurazioak 4K-etan egin zutela esatea? Zinema material jatorrizkoa digitalizatu zela bere kalitate gorenean, hau da, ez dela lehenago egindako errestaurazioak bezala zine kalitate beheragoan eginak, baizik zine kalitatean egin zirela. Honek esan nahi du, alde batetik, zine kopia digital errestauratuak daudela eta zinetan errestauratutako kopiak eman litezkeela. Gaur egun posible litzateke euskaraz bikoiztutakoak, inoiz zine kopia izan ez dutenak eta izango ez dutenak, Bond-en filmak adibidez, zinema digital komertzial edo udal areto digital baten zine kalitatean ematea. Bestetik esan nahi du ere, DBD-rako edizioa egiteaz gain, material horrek balio zuela ere zuzenean Blu-ray edizioak egiteko, bi formatuak zine formatua baino kalitate txikiagoak izanik, materiala kalitate sobera zuela. Horrela, aurtengo azken hilabeteetan Bond-en filmak DBD-ean erreditatzeaz gain, blu-ray formatuan ateratzen hasi dira ere, oraingoz 6 esanguratzuenak, betirako izan beharko luketen edizioetan, irudi hobeagoz ezin bai dira atera. Hurrengo urterako programatuta daude falta Blu-rayn falta diren batzuk. Ez orain arteko ez edizio hauek , ez daramate ETB-ek eginiko euskarazko bikoizketak. Beraz, betirako edizioa kaleratuta, edizio berririk ezin espero, euskaldunen izorramena berriz ere. Beste aukera galdu bat, titulo mitiko eta oso ikusi batekin. 2016/03/16 - 08:50:16
Barton Films Durangoko azokan aurkeztutako tituloak.
Barton Films hurrengoko filmak aurkeztu eta kaleratuko ditu gaur hasten den Durango-ko azokan: "Bamako maitea" eta "Saxo eta Picollo". Hortaz gain, bere zinemarako katalogo berria aurkeztuko du ere. "Bamako maitea" afrikar etorkinei buruzko dokumental erdi errekeazioa da. "Saxo eta Picollo" zinetan ibilitako umeentzako animanio filma da. Durangoko azokara joan beharko da derrigorrean Bartonek egun hauetarako jarritako prezio merkeagotu eta bereziak, eta oparian emango diren dbd-etaz probetxu ahal izateko, ohiko prezioetatik prezioetatik beherago edukiko bai du bere katalogoa, Durangora ezin gerturatu ahal dena zigortuz. Azokatik kanpo Barton-en filmak erosi nahi dituenak, denda askotan banaketa lortzen ez dutenez, heuren webgunetik bakarrik erosi ditzake, prezioari bidalketa kostua gehituz, Dvdgo bezalako dendetako erosketa haundiagatik bidalketa kostuak dohainik irteten den bitartean. 2016/03/16 - 08:50:16