ZITHAL LILI

Neure buruarekin eta munduarekin dudan harremana ezagutzea da "egia" deritzadana. Halatan inork bederak bere egia ukan dezake, berau bera beti bat bada ere. Goethe. Etorkizuneko urte argitsuen Batzorde Zentralaren aurrean poesiaren harraparien eta amarrutien samaldaren gainetik jasoko ditut alderdiaren karneta bezala nire ehundaka liburu boltxebikeak. MAIAKOVSKI

Murat

Ziegako leihoan dagoen burni-saretik haratago ikusi ahal izateko bi sistema ditut. Aurpegia barrote eta burni-sarearen kontra pega-pega eginda jarri ezkero, burni-sarearen karratutxo bana nere begien parean, gainontzeko sarea ia desagertu egiten da. Burniaren hotza aurpegiko azalaren kontra. Bestela, mahaian jarrita kanpoalderuntz begiratu nahi badut, derrigor begi bat itxi beharra daukat. Karratutxoak txikiegiak dira eta barnean ez dira bi begi sartzen. Otordu bakoitzaren ondoren, oso mugimendu handia suma dezaket Muat-en leihoan. Batimenduaren bestaldean dagoenez, leihoko karratuen artetik ikus liteke adiskide kurduaren leihoa. Bera da arratoi hegalarioi ogi papurrak ematen dizkien bakarrenetarikoa. “Secours catholique” -ak hilero ematen dion 20€ -ko diru-laguntza tabakoa erosteko behar du. Beraz aldez edo moldez, beti prekarioki, ingurukoook pasatzen dizkiogun kontutxoekin eta espetxeak banatzen duen janari (kalitatez eta kantitatez) eskasarekin irautea beste aukerarik ez dauka. Behin, GARA-n azaldu zen Newroz eguneko argazkia erakutsi eta ziegan itxatxiko zuela komentatu zidan pozik. Batek jakin noizko oroitzapenetan murgil eginda. Alemanian zenbait urtez lan egin ondoren, Frantziara igarotzea erabaki zuen. Zoritxarrez 2001-etik aurrera, Frantziar estatuak ez du kurduen errefuxiatu politiko statusa onartzen. Ordutik bere visatua berritzeko aukerarik izan ez duenez paperik gabe ibili da Murat. Paperik gabe baino, legezko paperik gabe ezen merkatu beltzean 3000€ ordainduta pasaporte bulgariar bat eskuratu zuen. Berak dioen bezala, lehen ordainketa honen ondoren pasaportea berriztau behar izan ezkero, artisau berari 300€ ordainduta nahikoa luke (prix préferentiel). Zoritxarrez pasaporte bulgariarrak ez dio espetxeari itzuri egiten lagundu. Denbora luzez eraikuntzan (ouvrier maçon) lanean aritu ondoren, bere patroi turkiarrak ez zion soldata ordaindu. Paperik gabe zegoenez, polizia etxean salaketa jartzea ezinezkoa zitzaion. Beste bi lankiderekin batean (hauek patroiak bezain turkiarrak, zapalkuntza dena/denok berdintzen gaitu), jostailu dendan errebolberra erosi eta nagusiaren bulegoan sartu ziren. Agian errebolber erreal bat izan balitz, zorrak kitatzea lortuko lukete. Baina mehatxuek jostailuzko pistola bezain indargeak, ez zuten nagusia kikildu. Laitser sei hilabete egingo ditu espetxean, bere familiari diru apur bat bidali ahal izateko Frantziara iritsi zen Muratek. Bere begiei darien tristura erabatekoak “me plomb le coeur”.  2016/06/02 - 16:14:01

Patioan. Blogak & letrak. Villefranchetik Larrabetzura.

Patioan. Patioan zirkuluan paseatzen gara, erlojuaren orratzen kontrako norabidean. Berez, giltzapean ihes egiten digun denboran atzerantz itzultzeko ahalegin desesperatua dela dirudi. Ezagutzeko aukera izan dudan espetxe guztietan norabide bertsuan dabil jendea, erlojuaren orratzen kontra etengabe. Fresnesen izan ezik, bertan aste parea igaro nituen eta patioak estuegiak dira zirkuluan ibili ahal izateko (Fresnesen ez dago denbora harrapatzeko ahalegin deseperatuentzat espaziorik). Azken egunotan Petrurekin batera zirkulu andana marraztu ditut. Janzten dituen alkandora dotoreek ozta-ozta izkutatzen dituzte, (nere ustean) are dotoreagoak diren tatuajeak. Dutxan ikusi ahal dudanez, 50 urteko errumaniarrak gorputz osoa tatuajez josia dauka. Besoak, izterrak, oinak, bular aldea eta bizkarra, amabirjina koloretsuz, sua darien deabruez eta tximeletez apainduak dauzka. Tatuaje koloretsuok, aspaldi espetxean egindako beste ilunago batzuk izkutatzen dituztela komentatu zidan behin. Gai honen bueltan, herenegun, dutxa hartzen ari ginela, (Villefranchen astearte, ostegun eta larunbatero, goizeko 7ak eta 8ak bitartean, 10 minutuko dutxa hartzeko eskubidea dugu. 10 minutu ni plus ni moins. Dutxara sartu orduko, matoiak 10 minutu irauten dituen uraren giltzari eragiten dio. Denbora hori igarota, automatikoki, urik gabe geratzen gara. Batzutan, eskatuz gero edo tira-bira baten ondoren, matoiak giltzari bigarren buelta bat ematea gerta liteke. Baina goizeko 7etan , funtzionarioarekin istiluak izanez gero eguna hasteko gogoa ere izan beharra dago), Petruk izterrean duen amabirjina bat erakutsi eta “tatuaje honen azpian dagoen beste tatuajeagatik 5 urteko espetxe zigorra irentsi nuen Alemanian bota zidan. Trenez, frantziar pasaporte faltsua patrikan, Bruselastik Berlinera zihoala, polizia alemaniar batekin eztabaidatxoa izan zuen. Bidaia txartelik gabe zegoenez berehala ordaindu beharreko amenda jarri zioten. Baina Petruk, markoak beharrean dolarrak zituen karteran. Treneko tabernan dirua aldatzen saiatu eta kale. Konpartimendu ezberdinetan atzera eta aurrera (txakurren begiradapean noski) ibili ondoren, ez zuen beharreko dirua lortzerik lortu. Hainbeste bueltarekin petruren desmartxak polizien susmoak altxa zituen, beraz atxilo hartu eta komisariara eraman zuten. Txakurtegian pasaportea berea ez zela esaka hasi omen zitzaizkion. Gainera, trenean atxilo hartu zuen txakurrak, Petruk alemanez hitz egitean ez zuela azentu frantsesa zioen. Kontua are gehiago okertu zen esku eta besoetako tatuaje “talegeroez” galdezka hasi zirenean. Arropak erantsi eta tatuaje guztiak erakustarazi zizkioten. Hala, txakurrak orduan izterrean zuen tatuajea ikusi zuten. “Nola da posible, frantziar izanik, izterrean Football Club Bucarest-aren logoa tatuatua izatea?”. Hitzok entzutearekin batera, bere libertatearenak egina zuela ohartu zen Petru. Bere hatz markak ordenagailuan sartu eta kreditu txartelen salerosketa ilegalagatik atxilotze agindua zuela ikusi zuen txakurradak. “Porca miseria!” bota dit, Italiatik estraditatu berri duten errumaniarrak.  2016/06/02 - 16:14:01

…de la déresponsabilisation en détention.

…de la déresponsabilisation en détention. Villefranche sur Saône, le 09-02-2010 Oier: Chére A.: Il est 10:.30 et à cette heure je devrais être à l’Atelier de production vidéo, mais il est évident que je suis ici bloqué à l’intérieur de la cellule, pour des raisons que j’ai mal à comprendre…mais va comprendre LEURS raisons. Je suis énervé et comme chaque fois que j’ai ce sentiment qui me serre la gorge, je prends la plume (bon, cette fois-ci je devrais dire le clavier). Comme accordé avec la Direction de la M.A., je ne peux pas y aller à l’Atelier,puisque aujourd’hui c’est le tour de I. (compagnon basque). Il résulte que lui a réussi de se faire accepter au magazine de taule, chose que je trouve certainement formidable (ce moi qui l’avais encouragé d’essayer). Comme il est inscrit là-bas il ne viendra plus à l’Atelier, donc quelqu’un pourrait dire que le faite que je sois assis devant mon ordinateur et pas sur celui du Production Vidéo est la conséquence des circonstances non voulues par les gérants de la pénitentiaire. Je ne suis pas si sûre que ça. La semaine dernier j’ai eu une réunion avec l’assistante sociale et l’intervenant extérieur de l’Atelier. Ils m’avaient proposé de m’investir encore plus en étant l’”auxiliaire vidéo” (c’est celui qui gère le canal interne de la télé où on édite nos prods) mais la Direction avait refusé leur proposition (ne t’inquiètes pas, je ne vais pas développer ici les grandes lignes d’un quelconque complot contre les détenus basques). Franchement le refus ne m’a pas étonné du tout, ça faite quatre ans déjà que je tourne dans ce sous-monde qui sont les prisons français, j’ai eu le temps pour commencer à voire la logique de l’institution (même s’il à toujours de quoi s’étonner – pour la plupart des cas négativement-). Mais une chose est d’apercevoir la logique et un autre d’accepter. Ce n’est pas seulement que je ne peux pas être auxiliaire, deux basques ne peuvent pas participer ensemble au Atelier. (¡!??). Avant qu’I. puisse intégrer le magazine nous étions tous les deux inscrits au Vidéo et chaque semaine un des deux participait. Petit hic de l’histoire si l’un ne pouvait pas y aller l’autre restait de même en cellule…un tour donc perdu à l’Atelier. La semaine dernière j’avais proposé de nous mettre tous les deux dans la liste, et que nous deux allions gérer notre présence à l’Atelier. Nous avions bien compris que la Direction ne voulais pas qu’on sois ensemble au vidéo (une attitude plutôt insensé puisqu’on est ensemble à la promenade, sport, école, bibliothèque, parloir…sois partout sauf à l’Atelier). Donc sur la base de cette décision nous pourrions avoir géré notre participation, en étant tous dux inscrits, en cas où un des deux aurait un autre compromis (comme ça à été souvent le cas, notamment à cause des parloirs du jeudi) l’autre pourrait y aller. Je trouve que la responsabilisation de l’individu reste une part importante de son développement en tant que tel. Au tours de notre parcours vital, nous cumulons une série de compromissions qu’il faut assumer, cette assomption entrain certains contraintes (se lever tôt pour aller au boulot par exemple) qui façonnent notre identité. On peut dire que nous arrivons à notre âge adulte quand nous assumons la responsabilité totale de nos actes (c’est ainsi quand nous parlons des lois n’est ce pas ?). Pour moi il s’agît là des évidences, des vérités qui se heurtent contre les murs de la prison, puisque du moment que nous franchissons la porte (en tant que détenus) nous rentrons dans une dynamique de déconstruction personnelle. La déresponsabilitation du détenu, donc son infantilisation, il y est pour quelque chose. Nous décidons de moins en moins sur notre vie et nous sommes forcés à assumer une logique d’assistanat très convenable pour l’Administration. Plus on est assistés moins on a envie de s’insurger, ou au minimum de rouspéter, devant une décision arbitraire. La vie ne s’arrêt pas aux portes de la prison, donc notre développement personnel non plus. La plupart des gens qu’arrivent ici sont en rupture avec la société, les raisons sont multiples (psychologiques, sociales…) le constat est le même. En lieu de court-circuiter cette désocialisation, la prison aliène encore plus l’individu. Nous sommes coupés de nos liens affectives, l’accès à une éducation reste un parcours de combattant, de la sexualité ne parlons pas… Je viens de nommer dans cette dernière phrase des vecteurs importants pour la construction d’une identité et al socialisation de la personne, que devraient être facilités ou au moins respectés, ici au contraire ils sont au contraire ils sont carrément bafoués. Quand je parlais de nous laisser gérer notre participation à l’Atelier, je me referais justement à nous laisser prendre la responsabilité du dite participation. Être responsable pour tout simplement « être », la seule conscience de ce faite me prémunis du travail de sape mené par l’Institution Pénitentiaire. Je me sens moins en rupture avec les autres, ou ma rupture avec la société est avant tout politique. Mais le besoin du développement personnel (plutôt culturel et intellectuel) reste intact en moi, c’est justement une des raisons pour laquelle je me suis inscrit à l’Atelier vidéo. Eh bien dis donc !... il est déjà midi passé et la chronique de mon humoriste préféré (Didier Porte) va commencer sur France-Inter. Peut-être ces quelques lignes ne seront pas de grande utilité mais pianoter sur le clavier restera une exercice fort relaxant pour moi. Et ouais ! Il faut se procurer tous les moyens possibles pour rester Zen dans cette antre débordante d’hystériques de la sécurité. Cordialement Oier Gonzalez Bilbatua. P.S. : Pour finir voici quelques mots de Victor Serge, il les avait écrit au début du siècle dernier, comme quoi la situation n’a pas évolue. « En elle-même la prison française, régie par d’antiques règlements, n’est qu’une absurde machine à broyer les hommes. On y vit dans une sorte de folie mécanisée ; tout semble y être conçu par un esprit sordidement calculateur de façon à abêtir, à aveulir, à empoisonner d’une rancune sans nom le condamné, auquel la machine tend visiblement à rendre impossible le retour à une vie normale. »  2015/03/05 - 17:37:05

Egunero esnatu behar dudalako. Trasladoa... edo.

Egunero esnatu behar dudalako. Trasladoa... edo. Zer den norbere egunerokoa beste norbaiten esku egotea. 07:30ak inguruan funtzionarioak I-ren atea ireki duela sumatu dut. 07etako erronda egin ondoren berriz atea irekitzeak, goizeko lehen orduetan, trasladoa esan nahi du. “Azkenean!” pentsatu dut nere golkorako, eta egia da, bazen garaia I-rentzat. Patio berean bueltaka 5 urtetik gora igaro izanak, espetxe hontan denbora gehien igaro duen preso titulua eskaini dio. Izan ere, moeta honetako zuloak tarte laburrak igarotzeko prestatuak daude: bereziki disziplinarioak, bereziki komunikazio eskasdunak, bereziki aktibitate eskaintza urrikoak. Epaitua izan bitartean urte parea igaro eta ospa, hori da normalitatea. baina euskaldunok, espetxeari dagokionez, normalitatetik aprte gabiltz, beti. Normalean bezperan abisatzen diote presoari hurrengo egunean trasladoa izango duela, horrela bere farfailak biltzen has liteke. Guri goiz berean eta ordubete dugu dena atontzeko, , normal. Urduri xamar baina espetxe honetatik alde egiteaz pozik trasteak biltzeari ekin dio I-k, ni adi, gosaltzen nuen bitartean egunkaria (azaroak 07ko alea, gaur) irakurriz, alboko ziegatik zer entzungo. Kanbasak leporaino bete ondoren iritsi da funtzionarioa, nire ziegara etorri eta elkar besarkatzeko aukera izan dugu. Besarkada estua baina sorpresak eragin lezakeen zirraraik gabea, bi biok egun honen zain igaro ditugu azken hilabeteak eta Villefranche-tik ospa egitearen pozak gainontzeko sentimendu guztiak estaltzen ditu. Besarkada sentitua hala ere, adiskidetasunak, zinezkoak, ez du apaingarririk behar, bi biok ongi dakigu non gauden eta hemen enkontruak behin behinekoak direla beti. espetxe atarian jaso du sorpresak adiskideak. fardelak miatu eta bera biluztuarazi ondoren (espetxetik ateratzeko bi aldiz biluzten gaituzte, espetxeko funtzionarioak lehenik eta bidaide izango dugun txakur koadrilak gero9, iritsi da notizia. gaur ez dute trasladatuko, helmuga duten espetxeko funtzionarioak greban dira eta ezin da inor bertara sartu. Erraiak nazkaz eta ezintasunez iraulita itzuli da I. ziegara, zeharo or side. Mugaren bestalde horretan aldiro aditzen den esaera bati jarraikiz, honatx traslado-tranpa. Bitartean adiskidea alboko ziegan, zeharo dégoûté. Oier Gonzalez Bilbatua, Villefranche sur Saône 2010eko azaroak 24.  2015/03/05 - 17:37:05

Egunero esnatu behar dudalako (6). Denbora.

p { margin-bottom: 0.21cm; } Denbora. Bai, ba, 7 eta 2 bi seme alabak ditu. Eta paf! nerabezaroko lagunari bi ume gehitu behar izan dizkiot kolpean. Iragan urteotan sarri gertatu zaidan kontua da hau, etxetik ospa egin eta atzean utzitako jendearen berri jasotzen dudalarik, beren irudi nerabeari (ospa egitean gazte xamar baikinen), pertsona helduaren atributoak atxiki behar izatea. oroimena kontraesanez betetzen duen sentimendua eragiten dit honek eta sarritan gertatu zaidan arren, aldiro zur eta lur gerazten naiz. Klandestinitatea den Ez-leku horretatik, espetxea den Des-lekura igaro nintzen duela 5 urte inguru. Ez-lekuan, inguru hurbilaren erreferentziak galdu nituen, ozta-ozta iristen zen arrastoren bat edo beste, baina fondamentu hadirik gabe beti. Bestela ere, non jasoko nituen nik albisteok? “Bestaldean”? “Mugaren bestaldean”? “Sasian”? Horiek ez dira leku konkretu bat, klandestinitatea ezer izatekotan ideia baita, egoera mental bat, ez-leku bat (klandestinoak, bere etxe ondoan edo handik mila kilometrora, klandestino izaten jarraitzen du). Gero deslekura ekarri ninduten (izate desmuntatxe erabatekoa da espetxea) eta hemen pixkanaka atzean utzitako errealitatea, nolabait, berreraiki ahal izan dut. Baina oso partziala da irudia, iturriak, halabeharrez (edo espetxearen graziaz), oso mugatuak baitira. Gure baitan, iraganetik dakargun argazkia ez da aldatu, baina aurrera doa etenik gabe eta argazkia ezin da berdina izan orain. Izatez, argazkian azaltzen diren aldeketok dira ihes doakigun denboraren erakusle. Erlojuko orratzen artean ez baita joan zaigun denbore hau, denbora guzti hau, kabitzen. Oier Gonzalez Bilbatua, Villefranche sur Saône 2010eko abenduak 1.  2015/03/05 - 17:37:05

Egunero esnatu behar dudalako (7). Filosofia.

Epiktetoren inguruko hitz artean endredatuta ekin diot arratsari, inguruotan estoikoen oldozpenak lagungarri litezkeela iruditu eta JAKINen argitarau lantxoan murgildu naiz (euskara, etxean ibiltzeko txapinen mailatik haratago, zinez haratago, dagoela frogatzen duten elementuz lepo dut ziega). Estoikoren iritziz, halabeharra ez da existitzen, unibertsoan dena gertatzen da beharrezkotasunez, gertaera eta izate guztiak elkar lotuak daude, organikoki. Panorama honetan, gizakiari geratzen zaion askatasuna tartea, ekidin ezinaz gaindiko erabaki ahalmena, arrazoimenean datza, beharrezkotasunez gertatzen den horri ematen diogun zentzuan alegia. Ideia honi tiraka, Epiktetoren pentsamendua gordetzen duen liburu Enkhiridion eko aipu batek erakarri nau: Gertakariek ez dute gizakia aztoratzen, gertakariei buruzko iritziek baizik. Logika honi jarraituz, objetuek zentzumenak eragiten dituzte eta horrela osatzen da irudi objektibo bat. Beraz irudiok ez daude gure borondatearen menpe, beharrezkotasunak sortu ditu eta hala egiazkoak dira, baina irudiotaz dugun pertzepzioa okerra izan liteke. Patioan sarri asko entzun dudan “mahktub”i (“idatzia dago”), Arrazoimen unibertsala esaten diote estoikoek. Patuak bildu gaitu patioan. Baina zeinen gutxi irauten duen hemen filosofiak. 205 ziegan dagoen “Renard” leihoan oihuka hasi da, ziegaren ateari ostikoak emnez zalaparta areagotuz. Ze importa zaio Epikteto, leihoko barroteei helduta funtzionarioek “puta kume” kolpeka agutzen dituen horri? Zalaparta honi, txinpanze oihuak egiten dituen beste hura elkartzen zaion bitartean gaitz erdi. Eta nik ez dakit zerk aztoratzen nauen gehiago, gertakariak berak edo gertakariari buruzko ene iritziak. Oier Gonzalez bilbatua. Villefranche sur Saône, 2010eko abenduak 06.  2015/03/05 - 17:37:05

Egunero esnatu behar dudalako (8). Arazo Gramatikalak..

Seguru naiz dagoeneko damutua dela, bere baitan ongi daki ez zituela hitzok erabili behar. Baina berandu da jada, parean daukanak kamiseta kendu du eta hurbiltzeko esanez oihuka ari da. Ahari topeka hastear dela dirudien arren I. eta biok patioari bueltak emanez jarraituko dugu, ez gara zirkura gehitu (ezagun dugu, gainera, halakoak nekez bukatzen direla ukabil dantzan, oihu eta imntzioak bai baina hortik landa ezer gutxi). Funtzionario tropela ere patio atarian paratu da, ez dira bertatik pasako beren araudiak/ausardiak hala egitea debekatzen dielako. Kamera eta funtzionarioen muturren aurrean edonor odolustu liteke, patioaren erdi-erdian kokatzearekin nahikoa duzu. Elkarri oihuka orain, esandakoak irentsi beharko dituen horri aurpegia zuritu zaio eta bera ez da kamiseta gabe dagoena. Tentsioa patio osora zabaldu da, beste zenbait bi oihularien tartean sartu dira hain gutxiagatik ostiaka hastea ez duela merezi esanez, arbitro lanean-edo. Izan ere hemen oso gutxi behar da giroa lehertzeko. Ordu laurden lehenxeago gertatu bezala, okerreko esaldi bat, adibidez: “Espèce de salope !” (puta alaena!). Frantsesez ez da kasik esaldiaren amaiera aditzen, beraz taldean egon ezkero ezin jakin “salope” edo “salopes” esan duen, singularra edo plurala erabili ote duen, forma konkretua edo orokorra. Nori deitu dio “puta” beraz? Edonor izan liteke, hau da, sesioan hasteko gogoz den edonor, hain zuzen kamiseta kendu berri duen hori berori. Sikiera perpausa luzeago bat izan balu, testuingurua hobeto zehaztuko balu,orain ez litzateke trantze eskas honetan aurkituko. Gramatika kartzelarioak bizi gaitu, eta zeinen garrantzitsua den esaldiak patxadaz konposatzea, kopurua argi eta garbo adieraztea. P.S.: Bukatu da sesioa, aspaldi Ixorretako plazan ikusitako ahari topekak ez bezala, adar tartetik darion odolik gabe. Oier Gonzalez Bilbatua. Villefranche sur Sa^ne, 2010eko abenduak 07.  2015/03/05 - 17:37:05

Giltzapeko letra jorra.

“Seacliffeko ospitalean eman nituen sei asteak, inoiz izango zenik ere uste ez nuen leku hartan, zoramenaren izugarrikeriaren ikasgai laburtu bat izan ziren. Han igarotako lehen uneetatik jakin nuen ezingo nintzela itzuli nire usuko bizitzara, ezingo nuela ahaztu ikusitakoa. Beste eraikin batzuetan bakartutako jendeek ez zuten izenik, ez iraganik, ez etorkizunik, giltzapetutako oraina besterik. Orain-lur betierekoa, ortzemugarik gabea.” Janet Paterson Frame idazlle zeelandaberritarraren hitzok espetxeratu berritan nik neuk sentitua oso ondo islatzen dute. “Baina zer da izugarrikeria hau?”, “Nola liteke hain jendarte garatua omen den honetan, tamainako krudelkeria instituzionalizatua existitzea?”. Lehendik ere euskal presoekiko elkartasun taldetan aritua nintzen, espetxea beraz ez zen errealitate arrotz bat niretzat; baina espetxea zer den, zinez, presoak soilik daki. Kanpoan dagoenak enpatia senti dezake eta sinpatiaz jokatu, presoaren hurbilekoek espetxearen ondorioak sufritzen dituzte eta hala ere giltzaperatuaren pairamena oso esperientzia intimoa da, hain zuzen norbere intimitatea baita bertan urratzen dena. Lehen kontaktua are izugarria iruditu zitzaidan, Lyionen espetxeratu bait ninduten, hau da, Lyon hiriaren erdi-erdian zegoen espetxean. Sufrimenduaren alimaleko monumentua, hiriko tren geltokiari pega-pega eginda, kaletarren sudurpean. Gaiaren inguruan nuen ejjakintasunaz jabetuta, lehen bulkada: “hau, min guzti hau, kontatu beharra dago.” Hain justu, edozein sorkuntza lan zer edo zer kontatzeko behar batean oinarritzen dela esan liteke, zerbait adierazteko behar gorria, erraietan dugun zera kanporatu ezean ezinegona lehenik eta itolarria gero sentitzerainokoa. Lyonen argi sumatu nuen, estreinakoz, espetxea inguratzen duten murruek barrutik kanporako baino kanpotik barrurako norabidean betetzen dutela beren funtzioa. Murruok, ihesaldiak ekiditeko baino, barruko izugarrikeria ezkutatzeko eraikiak direla. Horrela beraz, espetxe barrutik egiten den oihu bakoitza, idatzia barne, murruan arrakala bihur liteke eta berau ez da, askok pentsa lezaketen maneran bertatik ihes egiteko, baina kanpokoari barrukoa erakusteko. Espetxearen inguruko hamaika liburu, idazki edo sormen lan aurki litezke, azaltzen diren esperientziak bata bestearen oihartzunak dira. Elkarren artean mende beteko aldea izan arren irudi bertsuak azaltzen dira sarritan (ausentzia, espazio txikiaren estutasuna, bakardadea,...). Baina arestian esan bezala, espetxeak oso maila intimoan urratzen du giltzapean daukana eta hala luma hartzen duen presoak, aldiro zera pentsa lezake: espetxeaz, beste batzuek idatzi dute baina ez nik. Janet Paterson aipatu dut hasieran eta itzul gaitezen harengana, bera ez zuten espetxeratu, ospitalean ingresatu baizik. Berrogeita hamarreko hamarkada aldera izaeraren desorekak elektroshock kolpeka osatu zitezkeela uste zen. Janet Patersonen amak alaba lobotomia bidez zentzatzea espero zuen, baina buru ebakuntzaren zain zegoela, Janetek izkutuan idatzitako “Lagoon” liburuak Zeelanda Berriko literatur sari nagusia, Hubert Churh Memorial Prizea, irabazi eta buru garbiketatik libratu zen. Idatzitako hitz bakoizak heriotza mentaletik urrundu zuen, ebakuntzaren (eta amaren erabakiaren!) aurka erlojupeko lasterketan buru garbiketatik libratzeko bide bakarra: idaztea. Nago gu geu ere ez ote garen, Janeten antzera, heriotza mentaletik libratzeko idazten ari. Don Bildurraren aurka erlojupeko lasterketan, geure buruak izuaren katedraleko estoldetan amildu aurretik letrak juntatzen... erdu eta tori zuretzat gorde itzazu galtzetan. Oier Gonzalez Bilbatua. St. Martin de Ré, 2011ko otsailean.  2015/03/05 - 17:37:05

Lagun izoztua. Irakurtaldia

 2011/01/05 - 17:05:02

Egunero esnatu behar dudalako (5). Elurra.

Elurra Arratsean, patiora atera eta ni izan naiz beroni itzulitxoa eman dion lehen presoa. I. konbentziozko agurrak emanez aterpean geratu den bitartean, ttipi-ttapa, oinatzik apenas erakusten zuen zoru elurtean bakarrik. Eguerdian mara-mara erortzen hasi eta ez da egun osoan geratu, hau dugu urteko lehen elurtea eta aldiro lez sasoi honetan loratzen diren ostatuko neskaren koplak entzun ditzaket nire baitatik: Elurrak mardul dario/ euriak dirudi liho/ ene bihotzak ez diezazuke sekula esan adio. Aspaldi barne barnean sustraiak bota zituzten neguko loreak, nori bidali izan gabe ere bertan dirautenak. Noiz edo noiz harriak lez izatea nahiko genukeen arren ez gara harrizkoak malgré nous. Patioaren lehen itzuli horretan elur hautsaren hotsa aditu nezakeen eta elurretan emandako pauso bakoitzaren oihartzunak kanpo aldera eraman nau, hemen eta han elurrak hizkuntza bera baitarabil. Agian horregatik zait hain nostalgikoa elurra, murruaren betsaldeko hotsak nire baitara dakartzalako, askatasunaren saudadea. Zuriz jantzita, inguruko sareetan zintzilik dauden aiztoz betetako alanbreak sastraka meharrak dirudite, burni hari elorridun sasiak elurpean. p { margin-bottom: 0.21cm; } Fokuetako argiak ere beste tonu bat dauka, jatorrizko zuritasuna elurrak jan dio. Poste metalizatuei kolore laranja leun bat darie, fokupean, gaur, gure paisaia mugatua tonu epel batez tindatua ageri da. Bai, soineko zuriz mozorrotuta, espetxea, atsegina izan liteke, eguzkia berriz ateratzen den arte. Oier Gonzalez Bilbatua, Villefranche sur Saône 2010eko azaroak 30.  2010/12/23 - 20:19:02

Nabigatu euskaraz