Gu euskaldunak gara... Argentinakoak
Argentina eta Uruguai euskaraz
MENDOZAKO MITO EZAGUNENA: âEL FUTREâ.
Nahiz eta bertsio desberdinak egon, ezagunena hau da: Kontatzen denez, Futreren istorioa XX. mendearen hasieran jaio zen, Puente del Incan, Txile eta Mendoza arteko trena eraikitzen ari zirenean. Denok dakigu Argentinan âtrenâ eta âingelesâ hitzek harreman handia dutela elkarrekin, Argentinako lehenengo trenak Ingalaterrako enpresa batzuek eraiki zituztelako. Beraz, Txile eta Mendoza arteko trena (âel tren trasandinoâ) ez zen salbuespenA izan eta langileei soldatak ordaintzen zizkieten arduraduna ingelesa zen. Pertsona hori beti dotore jantzita ibiltzen omen zen, eta langileek âfutreâ deitzen zioten, Txilen hitz honek âdotoreâ esan nahi baitu. Gau ilun eta hotz batean, mendi erdian, Futre hil zuten eta langileen dirua lapurtu zioten. Gorpua ez zen inoiz aurkitu. Momentu hartatik, gau batzuetan Futre ikus daiteke mendietan, beti dotore jantzita, baina bururik gabe. Askok diruaren bila dabilela eta ez duela kalterik egiten esaten dute. Besteek, berriz, Futrek esku batean beure burua eta bestean aizkora bat daramatzala esaten dute. Areago, norbait bere bidean gururatzen bada, herio-mehatxua egiten diela ziurtatzen dute. 2016/06/02 - 20:33:02
Yerba matearen ehiztaria
Gauez, ilun zenean âYacyâk zeruan pasatuz, zerutik basoak ikusten zituen, urmaelak, ibaiak eta zingirak. Egun batean, Yacik, Arairekin batera (hodeiarekin), âKuarayâri (eguzkiari) baimena eskatzea erabiki zuen lurrera jaisteko. Hasieran âKuarayâk ezetz esan zien, baina ondoren baimena eman eta joaten utzi zien. Horretarako baldintza bat jarri zien: ikusezinak izando ziren, baina gizatiarrek adinako kalteak izango zituzten arrisquen aurrean. Horrela, egun batean, iluna iritsi zen, eta âAraiârekin, zerutik ikusten zituzten tokiak bisitatu zituzten. Amaraunak egiten zituzten armiarmak behatu zituen, ibaiaren ur hotza sentitu zuten, euren eskuaz lur gorria haztu zuten. Biak zor gelditzen ari ziren, eta horregatik ez zezaketen âYaguareteâren presentzia ohartu. âYaguareteâ k haiei segitu zien, isilka-misilka. Katukia goseak zegoen eta jan nahi zuen. Orduan emakumeak harrapatu nahi zituen, harramazkada batekin. Baina ehiztari gazte batek hori egitea galarazi zion. Bere geziak yaguaretea hil zuelako. Emakumeak ikusezinak zirenez, hesitarÃa ez zen konturatu arriskutik salbatu zituela. Gazte nekatuak zuhaitz-azpian atseden hartzea erabaki zuen. Eta loak hartu zuen Arropa zuriak janzten zituzten jainkosak ehiztariren ametsean sartu ziren, eta hitz egiten hasi ziren. Yacyk bere tribura heltzen zenean, tribu-sarrerran zuhaixka bat aurkituko zuela esan zien. Eta bere hostoekin nola pestatu behar zuen infusioa ere bai. Infusioaren helburua pertsonak elkartzea zela ere esan zien. Esnatzean, eta bere etxera itzultzean, ehiztariak zuhaixka ikusi zuen, kanpamenduko sarreran. Eta jainkosak emandako jarraibideaz, kuia hutsune bat hartu ondoren, hostoak txikitu zituen, eta kalabaza-barruan jarri eta gero uraz bete zuen. Edari hori edan zuen kanabera txiki batekin. Arin-arin, edaria beste batzuekin erdibanatu zuen. Horrela jaio zen matea, bake eta senidetasunaren sinboloa bezala, laguntasuna sustatzeko. 2016/06/02 - 20:33:02
PItufo Enrique
Ez dakit zeri buruz idatzi, bah, ea badakizkit ipuin asko Ailen Mulelo-ri buruz, Salamanca-ri buruz, ERKS-i buruz (beste saio baterako da hau) eta abar, baina gaur kontatuko dizut ipuin bat PITUFO ENRIQUEri buruz. Badirudi infernuko nanoa dela. Catamarcan bizi den polizia batek gau batean ikusi zuen zelai batean eta esan zion infernura eramatera etorri zela . Polizia polizia-etxera itzuli zenean alditxartu eta lurrera erori omen zen, gero, esnatu zenean esaten zuen: -Nano bat, nano bat, nigana etorri da - berdurtuta. Hori gertatu eta gero komisarioak polizia-etxea itxi zuen egun batzuetan. Hori bezalako beste istorio bat ere badago. Dirudienez, film pornografiko bat egiten ari zen taldea desagertu zen, bat-batean, Catamarcan. Denek, aktoreak, aktoresak, teknikariakâ¦.zelai batean filma egin omen zuten eta orain BLAIR WITCH PROYECT bezala bideo bat agertu omen da!!! Nire ustez markentinga besterik ez da hori. Eta azkenean Santiago del Esteroko edo Catamarcako musika talde batek Pitufo Enriqueren abestia egin zuen, omenaldi bat egin zuen, jajaja, eta Cronica kanalak (berri txarrak edo horiak erakusten dituen teleberri bat) berehala hedatu zuen. Kazetari batek, Claudio Orellanok, berria bukatu eta gero esan zuen. - HAU PITUFO HAU!!!!- Barrezka. Horiek zituen bere azken hitzak Cronicaren kazetari gisa. Bota egin baitzuten. Ikusi nahi baduzue: 2016/06/02 - 20:33:02
Caleuche ontzia
Beno hemen, Txilen, badago mitologia asko, Bai iparraldean bai hegoladean; hiriburuan, berriz, âMito urbano-akâ bakarrik daude kasu gehienetan. Txileko hegoaldean badago Irla oso berezi bat, mito arraroz betea, hau da : Txiloe, hara heltzeko aldaontzi bat hartu behar duzu, ez dago beste biderik hara heltzeko, beraz gure orainaldiko mundutik at dago arlo askotan, beno: Badago istorio berezi bat atsegin dudana, âEl Caleucheâ da, Ontzi fantasma bat da. Garai batean Txilera pirata asko etortzen zen, bere altxorrak gordetzera, beraiek lurperatzen zituzten bere altxorrak, orokorrean hondartzetan, beraz denbora pasatu eta gero beraiek berriro etortzen ziren horiek bilatzera. Urteak joan urteak etorri, pirata gehienak hil egin ziren eta utzi zituzten gorderik altxorrak. Baina âTxiloeâ-ko Isla Granden jendeak gaur egun ere ikusten omen du ontzi berezi bat, Ontzi fantasma. Egun hodeitsu batzuetan ikus omen daiteke eskifaia nabigatzen, eta ontzi horretatik hurbil bazaude tripulazioak arrapatuko zaitu eta zurekin alde egingo dute itsasora, eta , noski, betiko desagertuko zara. Eta bestealdetik lurrean bazaude eta altxor bat aurkitzen baduzu, bertan utzi behar duzu hori , ikutu gabe,(ia beti urrezko txanponak dira, kutxa batean sarturik) bada dirua gastatzen baduzu oso aberatsa izatera hel zaitezke, baina beti ezerbait txarra pasatuko da zure bizitzan, orokorrean zorigaitz bat eta txiroa izango zara eta, azkenik, hil, nahi baino lehenago hil. âCaleucheâ da Ontzi fantasmaren izena, eta benetan, Txiloe-ko jende askok erraten du ikusi dutela gutxienez behin bere bizitzan. 2015/03/05 - 17:28:04
Nolakoak gara argentinarrok?
Argentinakoak oso arraza arraroa gara, eta herriko mutur batetik bestera paisaia, hitzen soinua eta esamolde desberdinak ikusi ahal izan arren denok bereizgarri berezi batzuk dauzkagu. Horietako batzuek hizkuntza eta nortasuna dira. Argentinako hizkuntzak argentinatarren emozioak eta egoerak erakusten ditu, âargentinismoâz beteta dago. Hizkuntza gaztelania baino informalagoa da, âtuâ pertsonaren ordez âvosâerabiltzen da eta irain asko erabiltzen dira lagunen arteko berbetatan konfidantza eta ontasunak erakusteko. Gehienok oso berritsuak gara, eta Argentinazaleak baina batzuetan harroegiak. Beste gauza berezia argitaratzeko âviveza criollaâ (zorroztasun kreola) da, argentinakoek hori ospatzen eta premiatzen dute eta kasu gehienetan viveza criolla horrek beste pertsona bati kalte egitea inplikatzen du. Gauza txar asko badaukagu ere, onak ere baditugu; adibidez, oso familiakoak gara eta gure etxera beti gonbidatzen ditugu lagunak. Irekiak gara harreman berriak sortzeko, eta beti lagunekin gara. 2015/03/05 - 17:28:04
Nolakoak gara txiletarrok?
Nolakoak garen txiletarrok? Nola ikusten gaituzten kanpotarrek? Nola ikusten dugun geure burua? Ba, uste dut zaila dela deskribatzea, jende multzo guztien artean bezala, ez gara denok berdinak, baina, noski, badaude ezaugarri batzuk beste batzuk baino sarriagoak, edo behintzat badaude estereotipo batzuk. Nire esperientziak dioenez (ikusi eta entzun dudan bezala) txiletarrok ahozabalak, muturrekoak, alferrak batzuetan eta lehiatsuak beste batzuetan, azkarrak, kokinak, azeriak, beldurtiak, kezkatiak, matxistak, gezurtiak, abegitsuak, lagun onak izateko ospe dugu. Nahasketa handia. âAmerikako tigreaâ gara. âTalca, Paris y Londresâ esaten da (Talca Txileko herria edo hiria da). Arribistak ere bagara. 2015/03/05 - 17:28:04
Nolakoak gara uruguaitarrok?
Uruguayko Oriental Errepublika oso gaztea da, gure jatorria oso ezaguna. Lur honetara iritsi ziren etorkinek eta gelditu ziren indio gutxi batzuek eraiki zuten uruguayko gizartea. Hasieran etorkin gehienak espainiarrak ziren, baita euskaldunak, portugaldarrak, Ingalaterrakoak ere. Gero, Italiakoak, frantziarrak, euskaldun gehiago, alemaniarrak, suitzarrak, eta abar. Atseginak, adiskidetsuak, solidarioak dira gure topiko ezagunenak, hau esaten omen dute kanpotarrek. Egia da gure herria oso irekia eta eskuzabala deka. Agian lehenengo etorkinak bakarrik etorri zirelako eta elkarri laguntzen ziotelako. Oso ohitura zabaldua da kanpotarrekin ongi moldatu eta laguntzea. Bai nostalgikoak bai kexatiak ere, haien herritik deserrotzen ziren Europako etorkinen gurutzaketagatik. Halaber, harro gaude gure urrezko iraganarekin, malenkoniatsuak eta nostalgikoak mito asko erabiltzen dugu gure identitate nazionala eraikitzeko: âUruguay zilarrezko kikaraâ, âAmerikako Suitzaâ, âMaracanaâ. XX. mendearen lehen erdian indartsuak ginen, autoestimu handia genuen. Gero mundua aldatu zen, gu ere bai eta mitoak denboran mantentzen dira. Baina mitoak ez ezik, ongi hezitakoak eta kulturadunak izaten jarraitzen dugu. Gure alfabetatze maila oso ona dela esaten da. Profesional, tekniko, eta artista askok arrakasta handia izaten dute kanpoan. Gure jendea ondo prestatuta dago eta oso trebea da, ondo moldatzen da bizimodu berrira eta kanpora joanez gero, oso solidarioa eta lagunartekoa izaten da. Bai, ez gara batere puntualak, hori ere oso ezaguna da, baina xehetasun txiki bat besterik ez dela uste dut. 2015/03/05 - 17:28:04
Nolakoak gara txiletarrok?
Nola ikusten gaituzten atzerritarrek gehienetan obsesio nazionala dela ematen du. âEta ikusiko duzu / nola maite duten Txilen / adiskidea atzerritarra deneanâ esaten du abesti tradizionalak. Normalean, oso abegitsuak garela pentsatzea gustatzen zaigu txiletarroi. Ba hori herri txikietan edo Santiagotik kanpo izango da, Santiagon jendea ez baita hain irekia eta adiskidetsua. Adiskide ingeles batek pentsatzen du gu langileak eta serioak garela: kobreaz aparte, ez dugu baliabide natural handirik, eta guk dugun guztia gure lanaren fruitua da. Aldi berean, entzun dut exekutibo txiletarrak trebeak, baina harroputzak direla pentsatzen dutela Hego Amerikako beste herrialdetan. Nolanahi ere, egia da gure herria eta gu, txiletarrok, oso ezezagunak garela, europarrentzat, esate baterako. Nik uste dut kalekumeak, hirikoak, hotzagoak direla, beste herrietan bezala. Hotzagoak eta harroputzak. Hegoaldekoak, berriz, beroenak eta abegitsuenak dira, beharbada, eguraldia hain ona ez delako. Txile betidanik bizitzeko leku gogorra izan da. Hemengo indigenek, Maputxeek, behin eta berriro suntsitu zituzten herriak eta hiriak. Lurrikarek ere askotan txikitu dituzte hiriak. Gure herria askotan berreraiki behar izan dugunez, solidarioak gara eta erakusten dugu une zailak izaten ditugun bakoitzean. 2015/03/05 - 17:28:04
Nolakoak gara argentinarrok?
Nahiz eta bitxia iruditu, ez da erraza neure herriari buruz hitz egitea. Dena den, uste dut gauza batzuk argentinarroi buruzko topikoak direla: . Hasteko, esan behar dut Argentina hain handia denez, probintzia bakoitzak bere ânortasunaâ daukala. Ziur nago Buenos Aireseko hirian bizi den dena ez dela Jujuyen bizi den bezalakoa. Hala ere, argentinar guztien antzeko ezaugarriak deskriba daitezke. . Adibidez, nire ustez, argentinarrak nahiko sortzaileak dira. âLo atamos con alambreâ oso esaldia ezaguna da hemen, eta esaten dudana ondo erakusten du: arazo bat badago, argentinar batek nola konpondu jakingo du ziur asko. Inprobisatzea ez da arazoa argentinarrentzat. . Jakina, batzuetan (ia ia beti esango nuke) exageratzen da, eta DENA inprobistatzen dute. Horregatik gauza asko gaizki egiten dira (politikan, heziketan, etab.) . Argentinarrek umore ona dute gehienetan, eta irekiak ere badira. Gainera, ozen hitz egiten dute. Geroago, esango nuke lotsagarria izatea ez dagoela modan, jaja. . Hemengo jendea oso desegituratua da. âYo te llamoâ edo âya nos vamos a juntar a comer un asaditoâ oso esaldi normalak dira baina oso gutxitan gauzatzen dira. Suitzan bizi den lagun batek esaten zidan: âhemen dena planifikatuta dago. Lagun bat afaltzera gonbidatuz gero, gutxienez hilabete bat lehenago abisatu behar diot! Eta âdespués te llamoâ esaten baduzu, deitu; bestela zer gertatu den galdetuko dizute eta!â jaja. Argentinan, hain zuzen ere, kontrakoa gertatzen da. . Desegituratua izatea arduragabetasunetik hurbil dago: askotan argentinarrek ez dute agindutakoa betetzen. . Beharbada oker nago, baina uste dut argentinarrek beti adeitsuak izan nahi dutela. Alegia, zerbait gustatu ezean, esatea asko kostatzen zaie, eta beti itzulinguru bat egiten dute. Laburbilduz, iruditzen zait argentinarrak ezagutzeko Argentina bisitatzea onena dela (benetan, ez zait beste gauza bat esatea bururatzen, jaja). 2015/03/05 - 17:28:04
Alkandora zuria
Argentinan ez dago Euskal Herrian adina pertsonaje mitologiko, Argentina Euskal Herria baino berriagoa delako, uste dut. Nahiz eta oso pertsonaje mitologiko gutxi ezagutu, batzuen batzuk aipatu ditzaket. Adibidez: FUTREA: Gizona zen, goi-mendietan bizi zen eta mendi zaintzailea zen. Gauean agertu zen pertsona bati bakarrik zegoenean. Ez dut ezagutu istorio osoa. Baina nik mezu honetan familiako pertsonaia irreal bati buruz idatziko dut. âALKANDORA ZURIAâ Txikitan, amonaren etxe ondoko lugorri batean, nire neba-arrebak eta gure lehengusu-lehengusinak eta ni, beti jolasten ginen. Astero larunbat arratsaldean, egur eta kartoizko txabola bat eraikitzen genuen. Hori asko gustatzen zitzaigun. Baina, behin batean, eguzkia ezkutatu zenean, seskadi batean, alkandora zuri bat mugitu zela ikusi genuen. Alkandora mugitu egiten zen, baina ez genuen inor ikusi. Denok lasterka joan ginen amonaren etxeraino eta oihuka sartu ginen. Gure arbasoekin joan ginenean lugorriraâ¦â¦â¦ Aizu!!! Gure txabola hondatuta zegoen, baina â¦â¦.alkandora zuria ezin genuen aurkitu. Horrela, larunbata joan larunbata etorri, gure txabola berriro eraiki genuen, bainaâ¦. bukatuta zegoenean, biharmunean beti hondatuta agertze zen. Egin zuena, alkandora zuria zela, pentsatzen genuen. Azkenean, nahiko denbora pasa zen, nork egiten zuen hori, konturatu ginen arte. Oso osaba barregarria zen, baina guretzat oso gaiztoa ere bai. 2015/03/05 - 17:28:04