bidaigari bloga
Agur Nepal.... Betirarte!!!!
New Delhi 2008/7/18 Bero da Delhin Uztaila bere bukaerara iristen ari den hontan... Gaur bete beharko lukeen ilargia esistitzen ez diren lainoz gorritua irten da igertzen ez den zeruertzean gora, eta nire harridurarako, dir-dir lotsatiz, baino bai, hor diren izarren bila doa... Kalean, jendeak ez du irrifarrez apaintzen bere aurpegia, ez da alaitasunik beraien ibilian, ez da barrerik iskinetan... Airetik desagertzen ez den hautsa izerditan itsasten da, giroaren astunak nekatuta sentiarazten du gorputza... Burumakur eta serio noa Delhiko kaleetan barna... Ez dira lau egun besterik pasa hemen nagoenetik, eta Kathmanduk, Nepalek, nire barruan sentiarazten zidan zoriona bilatzen saiatzen naiz nire baitan... Ihes egin beharra dut nire irudimenean... eta irrifarre egiten dut segituan, bai, guzti honen gainetik, bai, oraindik, nire ninietan bait da ortzean gora igotzen diren mendietako izotzen dirdira; Himalayak nigan betirako utzi duen lorratza... Aupa kuadrilla!!!! Ikusten dezuen bezela, Delhin igarotzen ari naizen egun hauetan beste nunbaiten egotea nahiko nukeela igertzen zait, ezta??? Ba bai!! Baino bueno, Delhik ekarri du bere alde ona ere bai; lortuko enuenaren beldur haundiarekin egon ondoren.... Nire Txinarako bisatua poltsikuan dut!!! Bihar bertan, martxa egingo dut harantza, bi egun beranduago Iraitzekin elkartzeko!!! Eta bueno, kk guzti honen artean, aurkitu nuen baita bertan gelditu eta lekuaz gozatzeko leku polit bat ere bai... Nire idolo haundienetako baten estatua erraldoia Delhi erdi-erdian... eta bueno, beste pake irlatxo bat ere aurkitu dut hiri hontan, Pahar Ganj eta erdialdeko zarata, soinu eta zikinetik urrun den Majnu ta Keela, milaka tibetar errefuxiatuk bizimodu berri bat hasteko aukeratutako lekua... Monastegi eder bat kale erdi-erdian, kantu budistak airean, errebeindikazio kartelak edonun... hemen gustorago nago bai, lasaiago, eta ez zait horren zaila egiten atzera begiratu eta hortxe, eskinaren bueltan dagoen Nepal eder hortan pasatako azken egunak oroitzea... Lehenagotik kuttuna banuen, oraindik kuttunago bihurtu zaidan Kathmanduri zapore haundiagoa hartzeko baliatu ditudan egun ugari pasa dira azken aldiz blogean idatzi nuenetik... lagun berriak egiteko, kaleko bizitzaz gozatzeko, inguruan gustoko jende ugari eukita egonean egoteko... Denerako izan da denbora azken egunetan... Baita Himalayari agur esan eta Annapurna inguruetan azkenengo trekkina egiteko ere bai! Baliente eta aurreko gauean ¨"Reggae Bar" en azken aste hauetan zehar ezagutu nituen lagun kataluniar, euskaldun eta denetariko nahasketa internazionalekin botatako parrandaren ajeak gainean nituela, hartu nuen Pokhara-ra, Annapurna aldera egiteko atean dagoen hirira bidea. Jendeak han monzoia askoz ere gogorragoa zela aurretik mila aldiz esan bazidan ere, badakizue, norberaren gorputzean igerri arte, mina ez da sentitzen... Eta bueno!!! Langtang aldean izan genituen eurijasez kexu banintzen, ahaztu!!! Orain badakit zer den benetako monzoia!!! Pokharako lakuertza askok lasai egoteko leku apropostzat duten arren, nik trekkina egin ahal izateko tramite guztiak eginda, inolako kontzientziako kargarik gabe utzi nuen lekua mendirantz egiteko... Bertara iritsi nintzen arratsaldean lainoen gainetik mendiak agertzen ikusi nituenean, nahiago izan nuen nire Nepalgo nire azkenengo trekkina egiteko mendi haietan barrena egitea, urrutitik beraiei begira gelditzea baino, Kathmandun arrapatu nuen katarro izugarri batek oraindik nire onenean sentiarazten uzten etzidan arren. Mendiak eraldatua zirudien monzoiaren bete-betetasun haren erdian, eta uda garaiak hemen dakarren epela eta euriaren indarraren artean, ia 4000 metrora iritsita ere, belar luzez inguratutako zelaietan eta baso izugarrien artean ibili nintzen uneoro Annapurnako kanpo basera iritsi artean... Annapurnako ingurunea Nepalen urtean bisitari gehien jasotzen dituen lurraldea da, Khumbu-Everestekoa baino gehiago... eta badaude zenbait arrazoi hortarako... Annapurna mendien xarma, bere inguruan diren 7000 metrotik gorako hainbat tontorrena gehituz gero, nahiko da mendizale ugari erakartzeko, eta hori gutxi ez balitz, mendi guzti hauek beraien ipar eta hegoaren artean osatzen duten harresi natural eta klimatologikoak paisaia aniztasun izugarri bat sortzen dute... Monzoiak hegoa gogor astintzen duen bitartean, Thorung La-ko lepotik iparrera Tibetar etniek beraien sorlekuaren antzekotasunagatik beraien bizilekutzat hartutako bailara lehorrez osatua dago... Gurung etnia da inguru hauetan nagusi, eta bidean erakargarriegiak ez diren herrixkak atzean hutzi ondoren, nire ibiliko lehenengo egunean aurkitu nuen bat bereziki ederra dena, Ghandruk. E veresteko trekkineko bukaeran ezagututako Arungo bailararen antza haundia zuten paisaietan barrena bailara gora ta bailara behera ibili ondoren, hantxe aurkitu nuen, malkar piko baten amaieran dagoen zelai batetan kokatua, arrizko etxe txiki eta txukunez eraikitako herrixka... Busti- busti eginda iritsi nintzen bertara, eta nire gusto-gustoko lodgerik aurkituko enuela zirudienean, herrixkako azken etxeen artean aurkitu nuen Sherpa Lodgea, bi pixuko etxe luxe pottokoa... bertako terrazan exerita eman nituen ordu bat baino gehiago, bailara orlegien malkarretan kateaturik ziruditen lainoei, hortxe atzean ziren Machapuchare eta Annapurna haundiak bistatik aldentzen zuten haiei begira... Bistan mendi haundirik ezean, giro epel eta humelak, arroz terrazetan barrena ibiltzeak eta jendearen aurpegikerak gehiago oroitarazten zuten lurralde subtropikala eta ez goi mendia, eta nohizean behin bernetan gora nire odolaren bila somatzen nituen izainekin borroka konstantea izan zen... Bidean lagun egin nituen andre gurung batzuek oparitutako gatz poltsatxoa sarri erabili behar izan nuen, nahiz eta kabroi haiek batzuetan konturatu gabe sorpresaren bat emateko sekulako abilezia erakutsi zidaten... Bota barruan aurkitu nuen bat, galtzerdiaren gainetik ozka egin eta oinean merienda egiten!! Bufalo ugari topatu nituen bidean, eta egia esan izainei alde egiteko erremedio ederra ezagutzen dutela konturatu nintzen, baina nahikoa nuen nik buruan behera erortzen zitzaidan ur guzti harekin, lokatzezko bainuak hartzen ibili beharra gabe... Ghandruketik martxan jarri eta Annapurnako Kanpo Basera bidea hartu beharra nuen goizean, berriz, ia hankaz gora bota ninduen paisaiak eman zidan baina egunona... Machapuchare, arrainaren buztana aurrez aurre, bidean aurrera egiteko arrazoi berriak ematen... Animoak berrituta eta ederki gosalduta irten nintzen bada, Ghandruk-etik, goiz hartako ikusmirak biziberrituta eta tripa bapo beteta, Machapuchare azpiko kanpalekurantz... azkar nindoan bidean aurrera, gorputza azken ilabeteetako ibilian zaildua eta gogoz, baina monzoiaren krudela ni baino lehenago ibili zen nire lolekura heltzen... Eguerdirako jadanik mela-mela eginda nengoen, eta dhal-bat azkar bat bazkaldu eta nire helburua gorputza zein animoak hoztu aurretik iristea baldin bazen ere, laino artean, hoztuta eta pott eginda iritsi nintzen Machapuchare base camp-era... Aurrera jarraitzeko indarrik eta inguruan beste etxerik ikusi ez eta, aurkitu nuen lehenengo lodge-an gelditu nintzen... Etxe txukuna berau, alde batean sukaldea, jangela eta jebeen bizilekua zuen etxola eta bospasei logelaz osatuta beste bat aldean zuena... Sukaldeko zein bizilekuko ateak itxita aurkitu arren, gelak irekita zeuden, eta jabeak inguruan behar zutenaren konklusiora iritsi nintzen... Jangelako lehioetako batean zintzilik, ikurriña bat ikusterakoan ere pazientzia euki eta bertan geratzeko tentazioa berritu zidan... Gela batean sartu, erropa bustiak erantzi eta lehorrak jantzi nituen bada, sukaldeko epela eta otordua emango zidan gurung jatorraren zain... baino inor etzen azaldu, txistuka eta ohiuka aritu nintzen arren. Motxila barruan gordeta nituen barrita pare bat eta kakahuete trixte batzuk janda sartu beharra izan nuen ba zakuan, hotza gainetik kendu ezinda... Txapazko teilatuan kolpeka erortzen ziren euri tantak bakarrik izan nituen lagun gau hartan... Goizean ere inor etzen azal du inguruan, mendi izugarriak besterik ez, berriro ere goizeko lainoei gailenduta... Machapucharek, nire lolekuaren parez pare egonda, itzalean eta hotz mantentzen zuen oraindik aurreko egunean euripean egindako bidea, eta zerbait beroa hartzearen beharrak azkar jaikiarazi ninduen, bidean gora gertu behar zuen Annapurnako kanpo baserantz... Altuerak eta tripa hutsak eraginda, mantxo egin nuen bertara bidea... bostehun metro eskas egin eta Machapuchare-ko kanpaleku nagusia aurkituta! Enuen inor galdezka eta ia lo non egin nuen jakin nahian itaunka hasterik, beraz ondoko bidezidor bat hartuta egin nuen gorantz... Luze oroitzen dut orain bertara iritsi arteko oinezko ordu t'erdia... Ahul eta gos eak igertzen nuen nire burua, baina txundituta egin nuen ibilia era berean, ia 4000 metrotan egonda, ordurarte Himalayak erakutsi ez zidan aurpegi baten dirdirapean... loreak edonun, eguzkiaren brintzek piztutako ehunka tximeleta koloretsu... eta azkenean, Annapurna Base Camp!! Eguraldia baina, berriz ere makurtzen hasia, inguruaren ikusmira laino artean gorde zidan egun osoan zehar... laino artean izan nuen soilik Annapurna haundiaren, izugarriaren zantzua antzemateko aukera. Emergentziazko erropa garbiketa bat eginaz, te beroak hartuaz, eta inguruan bueltaxka bat emanaz pasa nituen hango orduak... Eta bueltaxka emanaz nenbilela, lodgearen atzeko gaina pasa ta... Sorpresa!!!! Kathmandutik irten nintzen egunean irakurri nuen egunkari batean, bai, hiru mendizale frantziar erreskatatzera joandako helikoptero batek izandako istripu bati buruzko zerbait, baina, jode!! Hura bai aterrizatzeko lekua hura! Eta ederra librada hala ere, aparatua erori zen lekutik hamabost bat metrora Annapurnan behera datorren glaziarraren morrenak sortutako arroila izugarrian erortzekotan egon bait ziren!! Katxarroaren jabeak ziren agentziako langileak bertara joanak ziren egun hartan, ur putzua hustu eta helikopteroa bera erreskatatzeko asmoz... earra lana aurretik zeukatena!! Kanpalekuko egonaldiko orduak nirekin batera lekuko bixitari bakarrak ziren bikote errusiar batekin hizketan partekatu nituen; elkarrekin gozatu genuen gau hartako gau izartua zein goizeko lehen orduko ikusmira... Annapurna gure aurrean ikusgai suertatu zenean, hilabete lehenago bertan heriotza aurkitu zuen Iñaki Otxoa de Olzaren itzala gailendu zen denaren gainetik... korapiloa eztarrian betirako mendiarekin bat eginda geldituko den mendizalearen presentzian... Baina harridurarako, miresmenerako tarte bat ere bai, Alberto eta Jean Cristophe Laffaillek nire aurrean garaiezin zirudien ormatzarrean egindako igoera, eta batez ere jaitsiera oroituta... nire mapan lehendabizi, eta begiak zabal-zabal eginda pareko mendian gero "Roc Noir" delakoa kokatzean, harnasik gabe geratu nintzen... txapela kentzekoa. Hura izan zen Himalayari eginiko nire agurra... nire bidaiaren helburu nagusi izan ziren mendiak niregandik horren gertu, uki nitzakelaka sentituz pasatako azken orduak... Kathmandura buelta egin, eta Indiara bideratu beharra nituen orain nire pausoak, agur egin Nepali, nire malkoak monzoiaren euriarekin nahastuz... Azken momentu haiek, Delhira eraman ninduen hegazkineko lehiotik begiratzean jasotako opariaren irudiarekin batera, betirako gordeko dut nire baitan... Agur, Nepal... betirarte!!! 2009/03/05 - 20:51:04
Goraintziak Annapurna petik!!
Hamar egun Tamang lurraldean Normalean ez da ideia ona izaten monzoi garaian Nepalgo mendietan ibiltzen saiatzea... Euria zaparrada izugarrietan ageri daiteke eguneko edozein unetan, eta paisaia edertzen duten tontorren ikusmira lainoen artean gordetzen da ia beti... Hala izan zen baita Langtang ingurura egindako bixitan guri gertatu zitzaiguna... Baina beti bada arrazoiren bat motxila bizkar gainean jarri eta bidean jartzeko... Bederatzi urteren ondoren, Karma, bere bizileku diren inguruetatik irtenda Kathmandu arteko bidean lehendabizi eta Khumbura eginiko bidaiean gero, gidari izan genuen lagunarekin bueltan elkartzeko nahia bata, eta ozta-ozta ezagutu genituen Syabru, bere herritxoaren inguruak, euripean bazen ere, gertuagotik ezagutzeko gogoa bestea... Horrela jarri ginen nire laguna Rafael eta biok Langtangera bidean... eta hau da aurkitu genuena... Syabru Haundia, Thoolu Syabru, denbora pasa izan ez balitz bezala, mendiaren erpineko tarte estuan tente, bederatzi urte beranduago... Hau da Karmaren herria.... Bertatik hiru bide ezberdin har daitezke... Langtangeko bailaran gora, izen bereko herrirantz eta Langtang Himal-eko mendien magalerantz bata, Gosainkundako laku sakratuetako bidean aurrera eta Laurebina La ko gaina pasatuz Kathmanduraino bigarrena, eta turismora begira ireki berri den Tamangen lurraldeetan zehar ibiliz hirugarren bat... Elkartzearen hurrengo egun biak Syabrun pasa genituen lasai, Karmaren etxean ostatu hartuta, inguruetan buelta lasai batzuk emanaz... Argazki hau Langtangeko bailaran gora egin asmoz irten ginen goizean atera genuen... Agur esatean lepoan behera khatak jarri zizkigutenean, pufaaaa... emozion emozion.... Aurreko gauean, Karma, Rafael, Sonam Karmaren koinatua eta laurok tertulian ari ginen bitartean, Karmaren ama lurrean eseri, eta artilea hartuta, aria egiten hasi zen... tontua letxe geratu nintzen berari begira, lanean ari zen bitartean... Bidean aurera egiten hasita, bailararen behekeldera eta Nepalen aurkitu dugun basorik izugarrienean barrena ibiltzen hasi aurretik, landare mota guztiak aurkitu litezke bidean... Erretzeko erabil daitekeen landare mota hau barne... Kyanjing Gompa, Langtangeko goi bailararen goienean, Langtang Himal mendien pean... Aurreko egunean lainopean iritsi ginen, eta lainopean egin genuen bueltako bidea... Goizaldea, baino, une motx batez bazen ere, garbia irten zen... Gure lodgea koketadatxo bat zen, herrixka artifizialetik aparte, Monastegi benetan zahar baten ondoan, mendietara begira den bailararen erdi-erdian... Lainoak denaren jabe egin aurretik, tontorrak azkenengo burrukan... Bi hauek ia dagoeneko estalita zen Langtang Lirungeko tontorretik jaiotzen den erpinean gora egiten duten tontorrak dira... Bidean gora bertatik pasatean, izugarri ederra iruditu zitzaigun txoko hau, "Riverside Lodge", berau zeharkatzeko bi egunez ibili beharra den baso ederraren erdi-erdian, errekari pegatuta, kriston pakelekua... Eta goizaldean bista eder hau oparitu ziguna!! Basoko zuhaitzen artean, Langtang Lirung, ezkerraldean... Bere eskumara, goiko argazkiko bi tontorrak, eta Langtang II eskubian... Hurrengo egunean bailaraz aldatu genuen, Langtangekoa utzi eta Rasuwara, Tibeteko mugara dijoana hartzeko... Hantxe sartu ginen benetako Tamang lurraldean... eta hauxe da aurkitu genuena.... Mendi magalen erpinetan gora, harri ilunez eraikitako etxe txikiz betetako herrixkak, beraien aurrekaldean egurrezko taila ederrekin... Gazte zein nagusi, beraien erropa tradizionalak jantzita dabiltzan jatorri tibetarreko herritar atseginak, kanpotarrarentzat zein herkidearentzat irrifarrea beti prest... Nire Nepaleko ibili guztian aurkitu ditudan herrixa eta jenderik ederrenak. Thumaneko Gompa (Monastegi)-ko zaintzailea belaunaldi berriko beste bi herritarrekin... Modeloak bezela jartzen ziren argazkietarako, baina gero bertan izango ez bagina bezala jarraitzen zuten berera... Ostaturik ez dago herrixka hauetan, eta egonaldia bertakoen etxetan egiten da, beraiek jaten duten bera janez, lujorik batere gabe, baina inporta ahal du ba, holako etxe baten barrura sartzeko aukera eukita?? Etxeko jauna eta bere alaba argazkian... Etxekoandrea eta biok... kriston graziosua izan zen argazki hau bera ateratzea... Rafaeli ni neu bakarrik (printzipioz) irtetzeko intentzioarekin etxeko behekaldera jeitsi ta argazki bat botatzeko eskatu nion... Neskaren kuriosidadeak bastante hobetu zuen koadroa, ez? Beste andre hau, permisua eskatuta bi argazki ateratzeko posatu zuen niretzat... Gero, bera berera, ni nengoenik inporta ere egin gabe... beste berrogeitamar bota nizkion gutxienez... Thumaneko bidean aurrera, Tatopaniko ur termaletan bainotxua... ura ordeituta zegoen burdinaren gorriz, baina hala ere, earra bainua hi!! Azkenengo gaua lotan ein genuen herrixkak ere, bazuen bere xarma... Eta bertako andretxoek, ni te kuento... Fijatu belarritakoetan... Garia jasotzeko garaia goiko bailaratan... Hamar egunen ondoren, azkenean iritsi zen alde egiteko momentua... Syabruk lainoen artean egin zigun agur... hurrengorarte!! Eta Kathmandura bueltatzeko, hamar orduko paliza!!! Bidea txarra da benetan, baina merezi du... Hala pentsatzen nuen joandakoan... eta bueltakoan, zer esanik ez!!! Eta holaxe daude Gariren botak, asko igertzen ez den arren, bi hilabetez Nepalen barna ibili ondoren... Tuckland batzuk, ez balira, seguraski aguantatu ere ez!!! (Aupa Iban, goraintziak Nepaldik!!) 2008/07/01 - 21:16:03
Bi hilabete ta erdi Nepalen.... (part 1)
Aupa Bidaiblogzaliok!!! Aspaldiko!!! Azkenean hemen Kathmandun bila ta bila ibili ondoren, badirudi azkenean nire blog honetan lanean jarraitzeko leku egokia aurkitu dudala!! Egia esan behin baino gehiagotan egon naiz nire Nepalgo ibilien berri emanaz zerbait idatzi eta argazkirik sartu gabe aurrera egiteko tentazioarekin, baina azken bi hilabete ta erdi hauek eman dutena gehiago izan da aurkakoa egin eta idatzi baino gehiago argazki pila bat sartu eta beraiekin batera zuei muxu potolo-potolo bat bidaltzekoa... Hona hemen ba, denbora guzti honek eman dutenaren brintzatxo bat.... Nik gozatu dudanaren zati txiki-txikitxo bat behintzat iristen bazaizue, kontentu geratuko naiz.. Aste Santutako (horren urruti geratu diren Aste Santutako) oporrak Iraitzekin Indian pasa ondoren, Nepalera bidea hasi nuen, Dharamsalan, Dalai Lama eta herri tibetarraren herbesteko lekuan egonaldi motx bat egin eta gero... Nepalgo Urte Berriko ospakizunak bete-betean ziren orduan, eta Bakhtapurren, newari etniaren hiriburuan nepaldar (ero hauen) tradizioei buruzko erakustaldi bat jaso ondoren, mendira bidea hartu nuen azkenik, autobusez Jirira, Khumbuko bailararantz dijoan ibilbidea hasteko... Han hasi zen nire ia berrogei eguneko ibilia Solu, Khumbu eta Aruneko bailaretan zehar... Lehenengo egunetik lagunak egiten hasi nintzen... Jiri eta Shivalaya herrixka bitartean dagoen gainean behera nindoala, kuadrila hau ezagutu nuen!! Bhandarrera zihoazten bost anai arreba hauek, nire loleku berera, Jirin erosketak egin eta gero... polita izan zen bidea beraiekin egitea... Beraien bidea jarraituz, zubi bat zeharkatu aurretik, errekako izpirituengandik babesteko, zubi hasieran ira ostoak jarri behar direla ikasi nuen, eta xenda ondoan harri pila bat ikusiz gero, gainean beste bat jarri behar dela ere bai, leku hori sakratua delako... Sinetsgaitza dirudien arren, argazkikoa izan da Nepalen egin dudan ibili guztietan benetan gozatu ahal izan dugun arrats eder bakarra... Ilargi betea zen gau hartan eta aurreko bi egunetan eduki genuen eguraldi gardena ilargi aldaketarekin guztiz narrastu zen... Eskerrak goizaldetan egunsenti eder asko izan ditugula horren ordez... Orain bederatzi urte ez bezela, ibil iaren lehenengo egunetik, mendi elurtuen ikuskizunaz gozatzeko parada ugari izan ditugu... Eta mendiek nahikoa eskaintzen ez bazuten, loratan ziren redodendro basoak zeharkatzea bakarrik, a ze gozadea... Nepalgo jendearen kuriositatea izugarria da gurekiko, mendi aldeko herrixketan bereziki... eta zer esan umeetaz!! Liburu bat eskutan ikusi orduko, hor datoz denak kurioseatzera... Argazkian, Nepalgo geografiari buruzko klase motx bat, bazkaria noiz prest egongo zain... Trekkineko hirugarren egunean, Setetik irten eta Lamjurako pasura bidean, Mike txekiarra, Lindy bikotekide hegoafrikarra eta Rafael poloniarra ezagutu nituen, eta geroztik ez ginen banandu, bueltan Kathmandura iritsi arte... 38 eguneko ibilia egin genuen elkarrekin... Lamjurako gainean (3500m) behera, Soluko bailaran dagoen basorik birjinena dago, ehunka urte dituzten zuhaitz erraldoiekin... zoritxarrez, irla eder baten itxura hartzen ari da herrixkek beraien haunditzean basoari egiten ari dioten kaltearen eraginez... Hala ere, baso honek hilezkorra dirudi, majikoa, eguzkiaren errainuek zuhaitzen artean igaro nahian sortzen dituen argi eta itzalen jokoan... Nepalen trekkin egitea, berez mendetan zehar bertako jendeak herriz-herri beraien beharrerako dituzten bideak erabiliz ibiltzea da... Jiritik irtenda, Namche Bazaar da denon helburu, mendizale... ...zein porteatzaileena... Beraien karga astunak bizkarrean hartuta, bidean pasatzen dute egun osoa porteatzaileek, eta gaua ere beti bide ertzean... Argazkian, porteatzaile gazte talde bat gosaria prestatzen, bidean aurrera ekin aurretik. Bederatzi eguneko ibiliaren ondoren, azkenean iritsi gera mendizale guztien Mecara... Namche Bazaarren (ez dakit merezitako, baino bai gustora hartutako) deskantsu egun pare baten ondoren, iritsi da bide berriak ezagutzeko ordua... Gokyora goaz, Cho Oyuren magalera, Nguzumpako glaziar erraldoiaren erreinura... Namchetik gorako bidea Thamserku eta Kangtegaren itzalean hasi arren, lehenengo maldak igo orduko,askoren ametsak egi bihurtzen diren lekura iritsi gera, orduko, mendi haundiei, haundienei, gure lehenengo bistadizoa eman diegun lekura... Laino artean, eta Nhuptsek erdi estalita, Everest, Chomologma ageri da, denaren gainetik... Eskumara, berriz, Ama Dablam... Khumbuko goi aranetan pasatako egun guztietan, amatxoren aurpegi hau ikusteko parada bakarra hauxe, sinisteko zaila dirudien arren... Namchetik gora pasatako lehenengo gaua herrixka hontan e gin genuen, Phortsen... Everesteko Kanpo Basera zein Gokyora dijoazten bidetatik aparte egonik, benetan sherpen izaera zernolakoa den ikusi ahal izan genuen bertan; irekia, alaia eta eskuzabala... Ikusmirari buruz, no comment...Thamserku eta Kangtega dira atzeko mendiak... Himalayetan zehar aurkitu litekeen animalirik berexienetako batek hemen du bere habitata, Namchetik gora glaziareek dena izotzez bete artean dauden basoetan, besteak beste... "Musk deer" deitzen diote ingelesez...Fijatu ala zarete orein klase honen aho aldean?? Kuriosua benetan... Hiru egun ibili ta gero, Gokyoko lakuen ertzera iritsi ginen... "Lakeside Lodge"an hartu genuen ostatu, musutruk lolekua, otorduak ordaindu ezkero, noski... Gauetan tenperaturak beherantzgo bidea hasten zuenean, logelan hobeto sartu ere ez egitea... baina goiza iristean, en fin... gure logelako lehiotik genuen bixta duzue hauxe... Gokyon bost egun pasa genituen, inguru izugarri hark egunpasa egiteko eskeintzen dituen aukerak aprobetxatuz... Egun baten Cho Oyu azpitik gertu den bostgarren lakuraino bueltatxoa, beste baten Namchera bidea egiteko har daitekeen Batura La ko gainera, egunsenti ahaztezin bat Gokyo Ri-n, Cho Oyuko magaleraino hurbiltzeko saiakera frustratu pare bat... Eta ostatura bueltan, gutun pila idazteko tartea berogailuaren bueltan, hotza aguantatzeko gai izanez gero 5000 metrotan izarrek eskaintzen duten espektakulua zeruertzean... Eguzkiaren lehenengo argi izpiak Cho Oyuren tontorra gorritzen, Gokyo Ri (5400m) ko gainetik egunsentia ikustera igo ginen goizaldean... gogorra izan zen igoera, izugarrizko hotzarekin, goizaldeko 3terdiretan mendian gora habiatuta... argazki hau goizeko 5ak aldean atera nuen... Baina espektakuluak merezi izan zuen duda gabe... eguzkia inguruko tontor guztiak gorrituz Everesteko bizkarrean gora nola igotzen zen ikusteagatik bakarrik, urrunean, lainoen artean zen Makalu ere gertuagotuz bezela... hitzik ez dago momentua deskribitzeko... Gokyo hutzi eta bidean aurrera egiteko unea iritsi zenean ere, bazirudien mendiek beren azkenengo oparia eskaini nahi izan zigutela... Aurreko eguneko elurteak dena txuritu zuen inguruan, eta lakuak ispilua ematen zuen, Gokyoko etxetxoak eta batez ere, Cho Oyu ederra oraindik ederragotuz... Yakak geure inguruan elurra karraskatuz bazkatzen hasi zirenean, ia irrela zirudien kuadroak... Cho La gaina... Gokyo edertzen zuen elurrak infernu ttiki bat bilakatu zuen Khumbuko bailarara zeharkatzeko bidea... Haizea eta hotza, izotza ikustezin bideko harrien gainean... Arriskurik bat ere ez, baina benetan gozatu ez dudan ibilaldi bakarra izan zen egun hartakoa. Baina hala ere bazuen bere zentzua bide hura egiteak... Cho La zeharkatuta, Chomologmaren oinetan hasten den Khumbuko glaziarrera habiatu ginen... Gokyon paisaiaren haunditasuna bazen ikusmira edertzen zuena, Khumbun mendien gertutasunak begirada bakoitzean ahoza balik gelditzeko arrazoiak ematen ditu uneoro... Gure loleku izan zen Lobuchetik gora irtenda, mendi izugarrien artean sartuta egiten da gorako bidea... Trekkero guztien helburura, Kala Pattarrera iritsi arte... Kala Pattar, Chomologmaren parez-pare eta ederrean ere pareko den mendiaren erpin baten amaieran dagoen tontortxo bat da, 5700 metro inguruan... Miradore ezinhobea parean dituen erraldoientzat... Oraingoan eguzkia izan zen bidean gora harrapatu gintuena... Eta argazki hau gehienok ezagutzen duzuela uste dut... Chomologma bere edertasun guztiarekin beste tontor guztiei gailenduz, Lhotse Nhuptseren erpin izugarri eta konkistatu gabearen atzetik azaltzen... eta euskaldunak erreibindikatzen... Beste banderola bat falta zitzaidan hemen... Ino Udaletxera!!!! Eta zirkoa ber-bertan montatuta edukita, nola ez joan ba espektakuluaz gozatzera??? Everesteko Oinarrizko Kanpamenduko zirkoa, inoiz baino zirkoago, aurten... Berrogeitamar espedizio inguru ziren izotzaren erdian akanpatuta, denak tripak jaten, txinatarrek (hoiek bai montatu zutela zirkoa hoiek) beraien antorxa tontorretik noiz pasako zain... Bertan aurkitu genituen Juanra Madariaga eta Jordy Estanyol bilbotarrak (militar espainolez osatutako espedizio bat ere bai, baino hori beste istoria bat da) eta kriston farrak bota genituen beraiekin eta beraien kide kataluniar eta andaluziarrekin bizitzen ari ziren egoeraren kontura... beti bezala, mendizaleak beraien itzalari ere barre egiteko gai... Berandutzen hasia zen Juanra eta Jordyri agur esan eta kanpobasea atzean utziaz Mike eta Lindyk goizean egindako bidea jarraituz, Rafael eta biok Khumbuko glaziarrean behera hasi ginenean, eta bai berandutu ere! Gauez iritsi bait ginen Pherichera, gure loleku izango zenera... Hala ere ez genuen batere prixarik izan, glaziarra erreka bihurtzen den toki hontan, arratsaldeak eskaini zigun espektakuluak gozatzeko... Eta ederki egin genuen gainera, hurrengo goizean lainoak egin bait ziren bailararen jabe, momentu hartan horren eder azaldu zitzaigun Ama Dablam (ezkerraldean, lainoekin burrukan) eta beste mendi guztiak gure bistatik desagertaraziz... E ta ibilaldiaren etapa berri bat hasi genuen gero, Khumbutik alde egiteko jendearen gehiengoak erabiltzen duen Luklako aireportua alde batera hutzita, gainez-gain, pikanaka-pixkanaka, Makaluko izotzetan jaiotzen den Arun ibairantz hurbilduaz... Inguru askoz ere "birjinagoa" hauxe, Khumbuko bailarak urte osoan zehar jasotzen dituen mendizale andanarekin alderatuta, oso gutxi baitira hona hurbiltzen direnak... Sherpen bizileku diren mendi goien inguruetatik, bailaretan behera rai-en lurraldetara iritsi ginen, bidean baso izugarriak lehendabizi, eta landatutako terrazetan ibiliaz gero... Bidean geldialditxoa, Sherpa etxe hontan bazkari pasadatxoa egiteko... Une hontatik aurrera, gure eguneroko menua guztiz aldatu zen... agur momoak, pasta, gosal orduko mueslia... Dal bhata (arroza barazkiekin eta lenteja zopa) eta chapatiak bihurtu ziren gure eguneroko jana... Najing Dingma-ra iristean, kapritxotxo batzuk ere hartu genituen arren!! Iraitzek Indiara ekarritako txorixuen pakete bat oraindik banuen gordeta nire motxilako txokotxo batean eta txapati pare batekin lagunduta, a ze manjarra!!! Eta postrerako basa-marrubiak!!! Azukrearekin nahastu ta zanpa-zanpa eginda, eder askoa zegoen txapatiekin jateko!!! Aruneko bailarara eta rai lurraldera hurbiltzen gindoazen eran berez aberatsa eta konplexua den Nepalgo panorama erlijiosoak duen beste aurpegi bat ikusi genuen, natureren indarrak eta izpirituak gurtzen dituzten animistena... Askotan hinduista, budista zein animista arteko muga ezartzea zaila egin zitzaigun, bailara hauetan kredo denak nahasten baitira inolako konplexurik gabe... Maiatzeko ilargi betea jai garrantzitsua da jende honentzat, eta egun hauetan bailaretan gora eta behera, danbor soinuz lagunduta, txamanek etxez-etxeko bidea egiten dute, jende, animali eta soroetan beren bedeinkapenak banatuz... Behin baino gehiagotan egin genuen topo beraiekin egun hauetan zehar. Eta baita izainekin ere!!! Monzoi garaia gainean genuen eran, beraiekin ere argi ibili behar!! Bideko deskantsutxo batean enuen arreta gahiegi jarri nun eseri nintzen, eta ttaka!! Izein bat potolo-potolo egin zen nire odolarekin... Ez da arriskutsua, ezta mingarria ere, baino nazka pixkat ematen du, bai... Eta bai, bazirudien monzoiak gutxien behar genuenean harrapatuko gintuela... Aruneko bailaran sartu aurreko azkenengo gaina, Salpa La, lainoz estalitako bidean hasi genuen, baso ikusgarri eta ederren artean... Eta zopa-zopa eginda bukatu... 3500 metro inguruan ginen berriro ere, eta orain arte euriak traba haundirik egin etzuen arren, guztiz hoztuta eta mela-mela eginda iritsi ginen gainera... Oraindik erropei ezin izan diet guztiz kendu su hontara arrimatuta egin genuen denporan itsatsi zitzaien ke usaia... Bailaran behera egiten hasita, Nepalgo hegoaldeko zonalde subtropikalerantz hurbiltzen hasi ginen... Basoak desagertzen joan ziren, banbu kainaberei eta artasoro eta arroz zelaiei txanda emateko... Benetan bitxia izan zen Aruneko bailarara jeitsiera... Salpa Lan laino hotzek eta euriak bidea narrastu baziguten, hor argazkian ikusten diren lainoen artean sartzea, eltze batean sartzea bezela izan zen... ordutik aurrera, hezetasuna eta beroa izan genuen lagun uneoro... Kanpo laguntzaz eraikitako zubiak ez dira Nepal guztira iritsi, ez... Hauxe alanbrez elkarri lotutako banbu kainaberez egina zegoen... Eta gehiegi mugitzen zen gainera, azpiko errekak zuen indarra kontuta eukita, batez ere... Hala ere, top model, ein? Irrifarra prest ergazkirako... Saluwa Besi, Arun ibaiaren ertzean, arroz zelaiez inguratuta... gure azkenengo geldialdia Tumlingatarrera heldu aurretik... 50 xentimo ordaindu genituen bertako "lodge" bakarrean... balkoian lo egiteagatik!! Beroagatik izango ez balitz, leku ederra benetan... Askotan gogorragoa egin zitzaidan hezetasun eta bero hartan zelaiean ibiltzea, 5000 metrotan eta dozena bat gradu zero azpitik eukita baino... Eta Tumlingaterrera iritsita, areoplanua hartu, eta buelta zarataz, kotxez, kez, jendez lepo dagoen "zibilizaziora"... Hegazkinera sartu ta... en primera fila hi!! Mike eta biok pilotuaren kokotera pegatuta egin genuen bidai guztia... aireratzea eta lurrartzea, gomendatzeko moduko esperientzia izan ziren... Nepal bizitzen ari den momentu istorikoaren seinale, nepaldarrak beren lehenengo Errepublika eguna ospatzen ari ziren Kathmandura iritsi ginenean... Maoistek manifestazio jendetsu, koloretsu eta biziz bete zituzten kaleak... Kathmandu Garako portadan azaldu zen hurrengo egunean... Eta tira!! Ez gera hipokritak izango!! Zarata, kutsadura eta jende andanaren "zibilizazioak" baditu bere alde onak ere bai... Rokanrola, garagardoa, Interneta... eta "Snowman Bakery" ko bizkotxoak!!! Hirira bueltako lehenengo egunetan, egunero egin genuen bixitaren bat bertara... Argazkian, "banana & chocolate cake"... Tumatxa hi!! Eta agurrerako ordua iritsi zen azkenean!!! "Dream Team"-a desegiteko zelebrazioan atera genuen argazki hau... Rafaelen ondoan eserita, David eta Pasang, bere gida sherpa... Gokyora bidean egin genuen lehenengo aldiz topo Davidekin, eta bide bera egiten ari ginenez, azkenean denok batera ibiliz bukatu genuen... Kuriosoa, Davidek hiru egun ibili eta laugarrenean deskantsua egiteko ohitura sanoa bait zuen... Eta hala ere, gu baino egun bat lehenago iritsi zen Kathmandura!! Erbia eta dordokaren ipuina gogorarazten zidan askotan gixontxoak... Eta hauxe duzue Nepalen pasatako lehenengo hilabete t'erdiaren kronika... Gusteu??? Ba ikusiko duzue hurrengoa!! Tamangen herrialdetan egindako ibilia, Langtangen!! Aurrekoa polita izan bazen... Bitartean... Besarkada haundi-haundi bat Zeruko Errein... digooo Errepublikatik!!!! 2008/06/19 - 20:39:04
India topaleku
India topaleku. India topagune. India jainkoen lurra. Eskaleen lurra. Otoitzen lurra. India jendetsua. Zaratatsua. Beroa. Bizia. Kolorez betea. Alaia. Gogorra. Indian barrena errepideak, trenak, hautsa, jendea jendea eta jendea... India zoroa. India pausatua... denbora geratuta dago eta dena zurrunbiloan doa Indian. Hamabost egun gutxi dira sakonera heltzeko. Azala ere ozta ozta... India haundia. Bi aste eder mundu oso batean barneratzeko, bi aste baino une gehiago eman dituzten bi aste azkar, bi aste bete. New Delhi, Agra, Jaipur, Varanasi, Khajuraho... India hiruki bitan laburbilduta pasatu dugu eta hau da aztarna utzi diguna. India Gate, Delhin... Zerua orlegi kolorekoa da Delhin, arratsaldeak goiz hartzen du bere kolorea hemen... beroak itotzen, pilatuta, elkarri harnasa ohosten ibili beharra den lekuan, izugarrizko abenida, koloniarengatik burrukan hil zirenen omenezko monumentuaren bueltan... Taj Mahal... Maitasuna arrazoitzat hartuta, eta berari eskainitako monumenturik ederrena omen dena...nola hitzak idazten saiatu mutu huzten zaituenari buruz?? Animalia animali bezela bizi den lekuan, gizona ere animalia bezela lan egitera behartua... Jaipurreko kaleen erdian, jende, soinu, zarata, usainen artean... non dago Iraitz?? Kuriositateari ezin eutsi, eta tenplu bateko atera hurbiltzen hasita, gonbidapena jaso genuen barrura sartzeko... lorez bete gintuzten kantuen artean, kopeta kolore laranjaz pintatu... Esperientzi polita izan zen duda gabe, Holy deitzen dioten ospakizunaren berora arrimatuta, jaiaren zaporea ere antzeman ahak izana... Holy jaiaren bezperan, Elefanteen ohorezko eguna Jaipurren... elefanterik xumeena ere kolorez betetzen dute egun hontan India osoan... eta bada hortan egunetako lana hartzen duenik ere, txapelketan irabazle suertatzearen bila... Varanasi, Benares Zaharra, mitoa eta errealitatearen artean dantzan, betierekotasuna ukituz egunero, Ganges ibaiaren, Gangaren laztan sakratuen uretik edaten... Errekatik dator eguneroko bedeinkapena, bere ertzean erretzen dituzte zirenak, bizitza eta heriotza nahasten diren hirian... Askok miresmenez deskribatu diguten hiritik ihes egin genuen guk... bihotzak, gorputzak, izanak gehiegi astinduta akaso ordurako, Varanasin lurrikara sentitu genuen oinen pean... Kajuraho, azkenengo geltoki agurraren aurretik... Bizitzaren aspektu orori eraikitako tenpluak eremuak betetzen... Famatuenak sexuari eskeinita diren arren, bizitzako plazer bakoitzak du bere harrizko erreplika hemen... dantzak, janak, edanak, irrifartsu eta zorionean azaltzen diren Jainkoak... guduak, garaipenak, garaitutakoen heriotzak... Bizitzaren eta heriotzaren usain, kolore, forma bakitzari otoitz bat eskaintzen dion lurraldea, India... Indian agur, laister arte. Orain Nepal tokatzen da. Eta Euskal Herria. 2008/06/11 - 19:58:05
Iepa lagunok!!
Hemen dozue neure paseotxue jarraittu ta neurekin bat itteko modue! 2008/06/09 - 07:44:02
Sei egun beranduago, hemen naiz berriro ere!!
Aurreko aldiko intertxiringito berean, mikrobulegotxo berean, baino bada zer kontatu bai! Nire lelengo aklimatazio ibilalditxo/jardunalditxoen ondoren, Peruko inguru hontan jopuntuan nuen beste zona batera hurbiltzea erabaki nuen, mendikatea ekialderantza zeharkatu eta Chavin de Huantar bixitatzeko. Peruko termino historiko-arkeologikoetan, "Horizonte Chavin" deitzen diote zibilizazioen hasiera ematen den garaiari. Chavingo zibilazioa izan zen gero, aurrerago, Hegoamerika osoan izan zen inperiorik handiena izango zen inperio incaren oinarria, eta badu leku bat bere garrantzia isladatzen duena. Orain berrogeitahamar urte inguru ia desagertu zena, hori bai, mendian behera etorri zen lurjauzi izugarri baten ondorioz, baino gaur egun edonor flipatuta huzteko moduko aztarnategia: Kanpotik zein barrutik; kanpotik lekuak eta inguruak ikusgarria ematen badu, barrutik... la oxtia izan zen bixita. Harri zaharrek txora-txora inda huzten banaute... a ze nolako mozkorra!! Orain 2500 urte eraikitzen hasi zirela ez ahaztu!! Tumatxa!! Bertara hurbiltzeko hiru orduz egin beharreko autobuseko biajia ere, extu xamarra, baiño inpaktantea... Autobusa gora ta gora ta gora, 4200 metrora, eta zelai berde-berdeak, laku urdiñ urdiñak, ipuinetakoak diruditen lastozko teilatudaun etxolatxoak... eta jendea bertan bizitzen, garai batean eta orain, garrantzi komertzial haundiko ibilbidean. Autobusa behera, behera, behera, eta bailarako ormetan zulo beltzak, ikatz mehatzeak, argazkirik ezin atera begiz ikusita bakarrik beldurrarengandik gertu huzten duen inpresiora... Aurpegi beltzean segundu bakar bateko begiradaren zuritasuna ikararengandik milimetro batera... Eta motxila prestatzeko momentua iritxi zen, Santa Cruzeko trekkinera irtetzeko!! Hiru orduko kolektibo paseutxoa lehendabizi, Huaraz-Caraz, Caraz-Cachapampa. Duda asko egin eta gero, oraindik motxilatzarra bizkarrean euki, eta 4900 metroko pasua igaro beharraren konbinazioaren beldur, bakarrik joatea baino, hobe akonpañaute! Cachapampan aurkitu nuen Aritzak gomendatutako mandazaina, arrieroa, Hilario, baina berak bilera garrantzitsua zuela ta semea bialdu zuen nirekin, Ronald, 21 urteko gaztea, dudarik gabe quechueraz castellanoz baino hobe egiten duena. Berekin eta Pedro astoarekin egin nuen Santa Cruzeko quebradan gora, errekaren burrunbak lagunduta, eguzki berotan. Euri garaia izanda, lelengo bi egunetan mendietako jainkoek jolas egin zuten gure imajinazioa eta laiñoekin... Ikusi nahi eta ezin... Ikutzeraino bezain gertu, eta usaindu ere ezin egin mendiak... Pazientzia galtzeko arriskuan, iritxi da lotarako lekua hautatzeko ordua... eta izerdiaren saria jasotzearena! Iluntzea, behelainoz bete den gaua, eguzkiak irten orduko urtu eta paisaia berriak oparitzen jarraitu duen unea, Punta Reunion... zoragarria, flipantea, izugarria... Piramide, euskaldunon aspalditik ezagutzen dugun laguna Artesonraju, orain zortzi urte ezagutu nuen Ama Dablamen arreba ttikia iruditu zaidana, Quitaraju eta berari besarkada luuze betek lotuta Alpamayo, eta hementxe gaiñean, bere izotzen gardentasuna usaintzeko bezain gertu, Tauilliraju, bidezain gaurko egun osoan, Punta Reunionera iritsi eta bailaran beherako bide osoan... 24 orduz, bigarren eguneko ilunkaratik hirugarren egunean Huaripampara iritsi aurreko orduetara, ikusten nuen guztiak merezi zuen une bat beretzat, begirada luzeago bat, argazki bat, bideoz grabatzeak... Baiño dena ezin perfektua izan eta... Goizeko zazpiretan lo egin genuen lekutik irten giñenetik, Ronald enuen berriro usaindu ere egin. Lelengo argazkia ateratzera gelditu nintzenetik, adios!! Hasieran enintzen batere arduratu, "itxarongo dit" pentsatzen nuen... Punta Unionera iritsi orduko, egarriak nintzen, eta ura astoak zeraman... hamarretakoa gustora egingo nuke ba, ain goiz jaikita... eta janari guztia, asto gaiñean... Eguerdiko, ke letxes, arratsaldeko ordubiak arte!! Ia-ia jan det mutikoa harrapatu dudanean... botila erdi dzanga-dzanga edan nuen, trago ta trago artean kauendioska... Nuen malaostiakin geratzen zitzaidan azkenengo zigarroa hantxe erre nuen, hurrengo eguneko arratsalderarte, berriro ere Huarazera iritsi arte berriro ere tabako gabe egongo nintzela jakinda ere, kanpin dendan, kafe goxo batekin batera erretzeko gordea nuena... Hurrengo egunekoa, ibilaldi motxa, baino "kamionetaldi" luuuzea... Chopicalqui, Huascarán eta Chacraraju bidelagun euki arren, ezin beraietaz gozatu, ezin gelditu ere egin argazkiak ateratzera! "Carretera" deitzen dioten pistan, nahikoa lan gure buruari ehusten!! Portachuelo zeharkatu, Llanganuco-ko lakuak pasa ta Yungaira heldu orduko, bizikletan eta kulotte gabe 80 kilometro egin izan banitu bezela nuen ipurdia!! Imajinatu nola dudan orain, hurrengo egunen ere, hiru orduko internetaldiaren ondoren, jo ta minberatuta dudala! 2008/06/09 - 07:44:02
Bidaigari Andeetan dago!!
Kaixo kaixo kaixo danoiii!!! Ba bai, iritxi naiz Andeetara!! Badakit millaka eta milloika izan zaretela nire bloga noiz irekiko zain egon zaretenak, nundik nora nabilen jakiteko desiatzen zeundetenok... Maniatikotxoa izatea barkatuko didazue, baina nahiago nuen Limako zeru grixa fondotzat etzuen zerbait bloga estreinatzeko jartzea... Eta gaur iritxi da momentua! Churup mendipean den lakura egindako bixitak estrenaitu du nire "andinista" karrera eta horrela ospatu nahi izan dut. Besarkada haundi bat denoi Huarazetik! 2008/06/09 - 07:44:02
Huaraz 2007 ko Azaroak 22 Nire paseotxoa hasi nuela astebete bete denean, hementxe nago ba, Huarazen, eta inguru hontan jarraitzeko intentzioarekin gaiñera!! Inguru hontako mendikateak, Cordillera Blanca eta Huayhuash, Ande guztietako mendi kontzentrazio handiena dira eta badago zer ikusi, egin eta ibilia!! Egun hauetan bueltaxka ttikiak egiten ari naiz oraindik, baño altura dexente hartuaz, hori bai. Huarazera iritxi eta Aritza Monasterioren ostatura hurbilduta, bere emazte Giselak mendian zebilela komentatu zidan, mendiko gia berrientzako ikastaro batzuk ematen, eta ortzak luzatuta, erañun Llacako bailarara igo nintzen nire bigarren mendi txangoa egiteko. Eta la letxe izan zen, Huarazetik prixarik gabe irtenda, bidez erratu eta ia-ia gaua sartzen ari zela iritxi nintzen kuadrila guztia zegoen aterpetxera. Azkenego bi orduak oso gogorrak egin zitzaizkidan, derrepentean sartu zen ekaitzak, "sirotxe"ak (alturaren gaitza) eta motxilako pixuak lurrean "klabauta" utzi ninduten, eta ordu betean egiteko bezelako bidea bi ordu pasatxoan egin behar izan nuen. Eskerrak bidea galtzeko inposible hoietakoa zela! Hala ere, ongietorria krixtona izan zen, ilunpetan hamar bat ikasleko kuadrila bidera atera zitzaidan eta motxila eraman zidaten aterpetxeraino, flipatuta, ordu haietan handik nor ibili ote zitekeen galdezka. Talkie bat zeramaten eskutan, eta nireganaño iristean, nahiz eta aterpetxea hirurehun metrotara egon, "es un turista que viene solo" esaten hasi ziren. Nik, "si, un gringo del Pais Vasco que viene solo"esan nien, eta batek segituan "nooo, si es vasco no es gringo!". A ze parrak! Aterpetxean baita, Aritza berak eta bere lankideek ederki hartu ninduten, goxo-goxo zegoen sukaldean. Sukaldaria ere segituan etorri zitzaidan kafe bero bat eskutan hartuta kriston kuriosidadeaz. Su ondoko tertulia ta gero, lotara! Edo saiatzera behin tzat, lehenago gertatu izan zaidan bezela, lehenengo gaua altueran egitean, gorputza guztiz alteratuta izan bait nuen gau osoan. Hurrengo egunean refugio ondoko haitzetan ariketa batzuk egiten aritu ziren ikasleak, eta bertan bazkaldu ondoren, beherantza egin genuen, kamionetatan. Gaur berriz, jornada maratonianoa izan dugu. Goizaldeko 3terdieratan geratuta, Huarazetik ordu pare batera dagoen Pastoruri izeneko bailara batera joan gara, bertako glaziarrean ikastaroko azkenego froga egin bait dute. Krixton leku polita Pastoruri, 4800 metrotan egon arren kotxez iritxi liteke eta Peru guztiko jendea joaten da bertara, imajinatu, jende askok inoiz ez du ez elurrik usaindu ere egin, eta glaziar batean ibiltzea, ni te kuento! Elurpean egin dugu alde bertatik, ekaitza sartu delako, eta polita izan da goizean ilunetan zegoena deskubritzea, larre zabal-zabalak krixton bailara ederrean. Pena argazki kamarako bateria bukatu izana! Hala ere, jo tafuego ibili naiz bideo kamararekin, eta krixton irudi polittak grabatu dittugu. Espero Huarazeko mendiko gida etxekoek egin didaten harrera eta eman dizkidaten atentzioak montaje politt batekin ordaindu ahal izatea! 2008/06/09 - 07:44:02
Huarazen berriro ere, Huayhuasheko buelta eginda!!
Kaixo, kaixo, familiiii!!! Bidaigari berriro ere zibilizaziora bueltan da!! Begiak eta espiritua paisaia, jende eta irudi ederrez beteta, eta ikusitakoaz guztiz enamorauta, baño bueltan da!! Ez da gutxiagorako izan... Cordillera Blancan egindako lau eguneko buelta ederra izan bazen, Huayhuashek, agian ezezagunagoa izateagatik, agian aldizkariren batean ikusitako argazkiren baten erreferentzia besterik ez izateagatik, sorpresa izan da bertan aurkitutakoa. Hasiera bera xelebre antza izan zen... Bidai luzexka egin beharra nuen Huaraztik trekkina bera hasten den lekuraino iristeko; Huaraz-Chiquián-Chiquián-Llamac ibilbidea Chiquianen gelditu zen egun batez, Llamakera zijoan kolektiboak pott egin eta ni ta beste hamar bat lagun hantxe botata utziaz. Imajinatu nire disgustua, herri hark zirudien kutrearekin, egun oso bat bertan pasa beharra... Alternatiba gutxi nituen, nik neuk taxi bat hartu ezkero120 $ eskatzen zizkidaten, oinez nire kontu joatea, inposible, trekkina egiteko janari guztia aldean neramala... Bertan gelditu beharra derrigor... hala ere, orain, astebete beranduago, iñolako penarik ez dut... Chiquián hasera baten zirudiena baino askoz ederrago bilakatu zen pixkanaka-pixkanaka, kutreak ziruditen adobezko etxeak dotoretzen joan ziren apurka-apurka, jatetxe eta kafetegi txiki eta goxoak azaldu ziren etxabeetan, plaza zabal eta politta zuela ere konturatu nintzen... Hotela bera, 20 solen trukean (5 bat euro) goxoa eta mendietara begirako bista ederrekoa suertatu zen... Agian hantxe gelditu izatean suertea izan nuela pentsatuz bukatu nuen egonaldia. Hala ere, mendirantz irtetzeko gogoa biderkatu besterik ezitzaidan egin... Hurrengo egunean bai, kolektiboa konpondua zen, eta hantxe egin genuen, pista gorabeheratsuan barna bi orduko bidaia, hau ere kontrastez betea, trumoiaren soinua sortuaz zetorren erreka zuloan basamortua zirudien paisaia... Llamac-era iristean han nuen Justino laguna nire zain, aurreko egunean oinez abiatu zen batek abixatua zuen ia banetorrela... Hizketalditxoa egin eta gero, hantxe ekin zion nire lagun berriak astoak prestatziari, ta ordu pare batean Cuartelhuainera bidean ginen biok, "Azulejo" ta oraingoz izenik eztuen asto berriarekin, errekan gora, arroila zeharkatzen duen pista jarraituz... Bidean gora, orban itsusia zeharkatu behar lehendabizi, mehatze izugarri bat irekia baitu enpresa japoniar batek bailara ederraren erdian... hala ere, bidean aurrera bailara zabaltzen joan zen eran, lehenago ikusiak nituen paisaiak azaltzen joan zitzaizkidan begi aurrean... Momentu batzutan, Piriniotako txoko ezezagunen batean nengoela zirudien... Kareharrizko mendiak, larre zabalak, baso txikiak haize ezkutuetan... Eta Cuartelhuainera iristean... Anboto!! Euri zaparrada batek gogor harrapatu gintuen kanpalekura iritsi baino lehenxeago, eta presaka jarri genuen denda bigarren bat zetorrela igerrita... Presek eta lainoek ia ia etziguten ikusten utzi zeinen leku politean jarri genuen gure lolekua... Gugandik metro gutxira bi etxolatxo zeuden, Fidela eta bere familiaren bizilekua hauxe, eta etxeko alaba txikia bixitan etorri zitzaigun igerri gintuen moment uan. Hurrengo egunen ere, gu zakutik irten orduko hortxe zen berriro guri begira... eguzkia ere haitzen atzean azaltzen joan zen pixkanaka, eta ia ez gaitu hutziko hurrengo egun guztietan. Eguzkiarekin batera, hortxe azaldu zaigu Huayhuasheko lehenengo erraldoiaren irudia, Rondoy, egun osoan bidelagun izango genuena. Gure lolekua atzean utzita, Cacanapuntara bide gogorra hasi genuen, gure lelengo mendiko pasua, eta bertan munduko ibairik luzeenaren, Amazonasen jaiolekua aurkitu dugu, burni eta metalez tindatutako bailaran. Handik aurrera, mendi zorrotz eta elur zurien ikuskizuna hasi da... Jancako lerretan, alde batera begiratu, eta Amezketatik gora egin eta Minetako higoera gainditu izan bagenu bezela, larreak, ganadua zelaietan lasai bazkatzen, muino goxoak... Beste aldera begiratu, ta Huyhuasheko erregea, Yarupajá, eta bere ondoan, txikiagoa metrotan, baino neurrigabe eder, zorrotz, koloretsu Jirishanca. Carhuacochako lakura iristean, Siula Grande mitikoa eta Siula Chico, txikitik gutxi duena gehitu zaizkie gure lolekua atontzeko... Justino eta Gari txingurritxoak, beren edertasunez mozkortzen gaituzten erraldoiengandik edaten...Kuadroa osatzeko, millaka, milloika izar zeru garbian... Hala ere, edertasun guzti honen erdian, Huayhuashek badu bere "leienda beltza" aldean... Mendilerroaren ekialdera hurbiltzen garen eran, Justinok lehenago Aritzak komentatutako istorio ilunak berritu dizkit... Bakarrik doazenen zain bide ondoan izan ohi diren lapurren istorioak, gertatu izan diren hilketak... Lasai ibiltzea omen dut, dio Justinok, bertako jendea ez omen da arrieroekin dijoaztenekin sartzera ausartzen, ezagutuko dituztenaren beldur, eta gertatu diren azkenego kasuetan, harrapatu eta zigor gogorrak ezarri omen zaizkie gaizkileei... Hala ere, egia da, gurutzatu ditugun artzain eta nekazariak ez dira orain arte ezagutu ditudan peruarrak bezain abegikorrak, begirada ilunez eta aurpegi serioz begiratzen gaituzte... ez dut ongi etorria naizenaren sentsaziorik, eta badaezpada, bideokamara eta argazkiak ateratzekoa motxilan gorde ditut Portachelo de Huayhuash zeharkatu bitartean. Hala ere, eguna berezia izan da gaurkoan ere... Ehiza eguna: Vicuñak, condorrak, llamak, mendi hauetan ikusi litekeen fauna harrapatu omen dut, Justinok dionez, ikustezina den puma eta haitzen artean gordetzen den taruca ezik. Ehiza honekin arro, eta haize gogor eta hotzak astinduta, Viconga lakura iritsi gera, Pushcanturpa mendiaren magalean. Bukatu da hirugarren eguna. Hurrengo egunaren bukaeran, ezer idazteko indarrik enuela gogoratzen dut Justinorekin zita egin nuen lekura iristean... Baina nola ezer idatzi gabe geratu, ikusi nituen guztiak ikusi, ta gozatu nituen guztiak gozatu ta gero? Eguna amaitzear, eguzkia gordetzear zenean, bideko azkenengo errebuelta eman eta "si, en el sitio donde se juntan los dos rios" hartara iristean ere...egunak emandako guztiaren gainean jarritako ginda eritzi zitzaidan leku hura. Goizean uste baino lehenago hasi zuen eguzkia gure kanpalekua izan zena goxatzen; gure kanpin dendako kanpoko lonari izotza kentzeko eta gure lozaku umelduei ura kentzeko ezin hobeto... gustora gosaldu genuen eguzkitan Justino eta biok. Pushcanturparen itzalean hasi genuen bidea, Cuyoqueko lepora, 4950metrotan, gure bideko lekurik altuena hauxe... Paisaiak ilargitik ateratako postala zirudien momentuka, glaziarraren izotzetara hurbildu arte behintzat...Eta han, urrunean, Huayhuasheko sorginkeriaren errudunak ikusita, iada zonalde seguruan ginela jakinda, lehenago Aritzak komentatutako pasuagatik galdegin nion Justinori, San Antonioko pasuagatik. Han agurtu ginen gauerarte, bi errekek bat egiten zuten lekurarte, bera bailaran behera ta behera joanda, ni berriz gora ta gora, mapetan azaltzen ez baino bertan zeuden bideen bila. Harnasa estu, baina indarrak bete, harrapatu dut azkenean mendiko lepoa... edo berak harrapatu nau ni? Nola deskribatu une hori? Nire oinen azpian mila metroko zuloa, eta bi milako elurrezko, izotzezko, haitz bizizko ormatzarra aurrean, ikutzeko moduan... Yerupajá, Siula biak, mila elurrezko laberinto nire aurrean...A ze momentua, a ze lekua... Turkesa koloreko lakuaren bila ekin nion bide pikoan behera, vicuña talde bat ere arrapaladan irten zitzaidan bidean... ni aluzinatzen. Izotzetan sortzen den erreka eskuman hutzi, eta bailaran behera eta behera, morrena bizietan hasieran, leku izugarri hartan bizi diren artzainen etxolen ondotik, bailara lauean gero. Gizontxo bat irten zitzaidan bidera, botika eske, niri, mendian behera zetorren martzianoari. Semea astebete denetik ohean omen zuen, gripeak jota... eskerrak emanaz agurtu nuen, emandako solasaldiagatik, momentuagatik. Eta bidean jarraitu nuen, bailara zoragarri hartan behera, aldiko- aldiko, bidean gelditu, eta atzean uzten ari nintzenari begiratzeko. Bi errekek bat egiten zuten lekuraino... Bailaran behera burrunbaka bata, ehunka metrotatik saltoka bestea, dozena erdi urjauzi osatuaz... Hurrengo eguna nekatuta hasi nuen, hasiera errexa izan arren, Huayllapa herrixkaraino jeitsiera gogor egin zitzaidan berriz gorantza hasi ginenean... Tapush puntara bidea latza izan zen, astoen pausoa ere ezin jarraitu, baina lasai, gorputzaldia aurka euki arren, ordularia eta animoak alde genituen, eta pausua, geldoa, baino segurua. Helburua, Jahuacochaco lakuan jarria nuen, nahiago nuen beste askok bi egunetan egiten zutena bakarrean egin eta atsedenerako egokia zen lekura iristea. Jahuacochan Delao Aranda bizi da, Justinoren aitaginarreba, eta bagenekien leku aproposa zela gaurko egun nekosoa atsedenerako ihardunaldi bihurtzeko... Horrela jarraitu genuen aurrera, Yaucha Puntararte... Bideoa sartzen saiatu naiz, baina argazki montajearekin konformatu beharko dezue... Hau ere, ordulariak gelditzeko beste leku bat, egutegiak ere bai, ahal izanez gero. Huayhuash oso-osoa aurrean, lehenengo egunean ikusi genuen Rondoytik hasi ta goizean gain-gainean izan genuen Diablo Mudoraino... izugarria, neke guztiak ahaztu arazi zizkidan. Poz-pozik egin genuen bidean behera, Delaoren etxera bidean. Bera etxean izan ez arren, bere emazteak ongi etorri ederra eman zigun. Abegi ona beti presente izan dugu bertan pasatako bi egunetan, etxola ilun eta keztatuan. Horrelako teilatupe batean "bizi" izanaren sentsazioa krixtona izan da. Hurrengo eguna, Yarupajaren glaziarra bixitatuz pasa genuen. Orain berrogeitahamar urte dela hegazkin istripua izan zen mendiaren magalean, Peruko Armadako hegazkina mendiaren kontra joan zen. Bi teoria omen daude istripua arrazoitzen du tenak: Bata, zeloengatik erotuta, hegazkina gidatzen zuen pilotuak nahita bota zuela aparatua glaziarraren kontra, bera, bere neskalaguna, bere maitalea eta beste berrogei lagun akatuaz. Beste teoriak, hegazkina Yarupajaren indar "magnetiko" esplikaezin batek erakarrita lehertu zela dio... Kontuak kontu, abestiak ere egin dizkiote istripu misteriotsuari, hegazkinik batere ez omen da pasatzen gaur egun inguru haietatik, eta glaziarrak, bere barru-barruan dituen hegazkinaren puskak botatzen omen ditu oraindik aldiro-aldiro... Beldurrezko istorioei kasu gehiegi egin gabe, gustora ibili giñen Justino eta biok bere oinean dagoen lakuan amorrai arrantzan. Ilunabarrean Delao etxera bueltatzean afaritarako zituen mahai gaiñean. Eta horrela bukatu dira nire Huayhuasheko egonaldiko egun zoragarria hauek, lagunek oparitutako linternaren argi xuabearen azpian, kanpoko hotzari kafe bero batez aurre eginaz, tertulia goxoan. Berriro ere Llamac-era bidean, Llamac Pampako azken lepoan, agur esan diet maiteminduta hutzi nauten mendi eta bideei... Hurrenarte, Huayhuash! 2008/06/09 - 07:44:02
Hala ere, Huarazera iritsi aurretiko egunei ere errepasotxo bat eman beharko diogu ba... Kontutan edukita bertan izandako ongietorria eta jasotako atentzioak Limara iritsi eta bertan aurkituko nuenarenganako edozein beldur derrepentean uxatu zituela! Aeroportura heldu, maletak jaso eta kanporantza irtetzen hasita, hantxe nire izena zeraman kartela begibistan "Gary Cortazar" rotuladore izki dotorez idatzita... eta azpian, Nancy nire zain. Ederki ibili naiz lagun berriarekin Liman barrena bueltaka. Elkarrekin hostaltxoa aurkitu eta hurrengo goizarte agur esan genion... Egitaraua, Peruko urrearen museoa (Mujika abizeneko baten jabego da Peruko erakusketa aberatsenetako bat, kasssualidadia hi!) autobus gidatuan bueltatxoa gero hiriko monumentu garrantzitsuenetan barna, eta gauen, "lima la nuÃ" beste autobus gidatu batean, de lujo hi, batez ere holako dotorezian ibiltzera ohituta ez gaudenontzat. Hurrengo eguna de relax pasa nuen hostalean, irakurri, idatzi, lasai egon, eta nirekin gela konpartitu duen australiar bati bere Euskal Herriarekiko maitasuna nola bideratu gomendatzen;Urtarrillean berriz omen dijoa haruntza, hirugarrenez ia, eta gomendiotxo batzuk eman behar ba, sagardotegiya, San Sebastianak, mendi bueltatxoa Aiako Arrian barna...eta gauean, autobusa hartu ta Huarazera! Agurtzane, zutaz oroitu nintzen paradatik irten orduko... kalea zikin, triste, lau pauso eman eta tipo bat lurrian botata, burutik odola zeriola... kutretxoa bai, baina laister hasi ziren gauzak beste kolore bat hartzen, kaletik indijena ketxuak beraien erropa koloretsu eta txapel haundiekin pasatzen ikustean, nire motxila haundia etxe txuri eder baten aurrean utzi eta "joño, hau dek ba" pentsatu nuenean, eta, nola ez, Limako zeru grix eta tristea lainoen artean ageri ziren mendi zorrotz eta txuriz bete zenean. 2008/06/09 - 07:44:02