Desplazatua

Marijo Deogracias Horrillo bloga @desplazatua

Zorion agurrak eta denetariko mezularitza azkarra

Facebook sare soziala salataria dela bagenekien. Hori dela eta, jende askok ez dio bere jaiotza-egunaren berri eman ―damututa kendu duenik ere ezagutzen dut―. Hala ere, bere egunean modu publikoan jarri genuenok Facebooken ari diren gure lagunak aktiboak diren neurtzeko tresnatzat Jarraitu irakurtzen  2016/04/21 - 10:31:07

Lilatoian ahalduntzen segitu nahian

[Berria (2016/03/22), Elena Laka Muñoz eta Marijo Deogracias Horrillo] Konfiantza, autoestimua, askatasun sentsazioa eta, gainera, beldurrari aurre egiteko gaitasun sentipena. Hori guztia eragiten zion korrika egiteak Katherin Switzer New Yorkeko maratoia irabazi zuen lehenengo emakumeari; 1974an izan zen. 42 urte Jarraitu irakurtzen  2016/03/22 - 13:49:03

Azpidatziak era automatikoan sortzea lortu du Vicomtech-IK4 enpresak

Jatorrizko hizkuntzan zein itzulpen-hizkuntzan azpidatziak sortzeko balio du garatutako teknologiak (HBB4ALL europar proiektuaren barruan garatu dute). Ahotsa era automatikoan ezagutu ahala, azpidatzi automatikoak sortzen ditu Vicomtech-IK4k garatutako teknologiak; hori bakarrik ez: itzulpen automatikoa ere egiten du. Era horretan, zuzeneko ikus-entzunezkoetan Jarraitu irakurtzen  2016/03/21 - 13:56:02

Telebistaz txiokatzen dena neurtzeko garrantzia

Telebista ikusteko modua aldatu dela esatea ez da berria. Touchvie-ko zuzendari orokor Jose Luis Florezek dioenez, 19:00etatik aurrera Google orojakileari egiten zaizkion galderen %20 telebistan ikusten ari denaren inguruan dira. Telebista-programatzaileak ere jakitun dira telebistan emango dutena ikusteko sofan esertzeko Jarraitu irakurtzen  2016/02/05 - 16:13:07

Neskari listu egin aurpegira, eta ez da ezer gertatzen

Trenean sartu ahala sumatu nuen bien arteko rollotxarra. Hasteko aukeratu zituzten aulkiengatik: bagoiaren horma kontra bakarrik dagoena, eta pareko bakarkakoa. Ez mariatzeko, trenaren norabidean zegoen lehenengo eserlekua aukeratu nuen nik, neska gazte atzerritar biren ondoan. Alboko lauko eserlekuan eguzkitakoak jantzita Jarraitu irakurtzen  2016/02/01 - 16:24:04

Espainiaren tragedia komikoa

Esperpentoa izan dute ahotan hainbat ordezkari politikok Kataluniako azken gertaerak definitzeko. Jadanik lehendakari ohi den Mas barregarri geratu dela esan dute popularrek eta leize-zulo mediatikoak. Esperpentoak, ordea, Valle-Inclani esker, esangura askoz zabalagoa dauka, eta haitzulo setatiko bizilagunak ulertzen laguntzen digu. Jarraitu irakurtzen  2016/01/26 - 16:42:05

Odol mamitu desatseginak

Odol mamituak liburuaren hasiera gogorra egin zait, bortitza; egonezina. Xehetasun horiek guztiek goragalea ere eragin didate, letretatik burua altxatzeraino; arnasa hartzeko, deskribapenak irudikatu arazi didaten horretatik aldentzeko. Benetan, desatsegina; gordinegia. Baina, era berean, irakurketa erraza dauka Alaine Agirreren lanak, kontraesana Jarraitu irakurtzen  2016/01/22 - 16:55:04

Bazen ordua ETB1ekin gozatzeko!

Kauen Atzo ikusi ezin #berandubainolehen Batenbatek tuitetik harantzagoko zerbait idatziko ote? Ikusi beharko Iban Arantzabal (@iarantzabal) January 15, 2016 #Berandubainolehen @iarantzabalek botatako txioari kasu eginez, Euskal Telebistak atzo estreinatu zuen elkarrizketa-saio berriaz nire iritzia idaztea pentsatu dut. Bota nuen Jarraitu irakurtzen  2016/01/15 - 17:15:08

Eta, zergatik ez “indecente”?

Iturria: El Zapping Del Mono Elhuyar hiztegiak gazteleraren “decente” berbaren euskarazko lehenengo adieran, adibide hauxe ematen du: “era uno de los pocos políticos decentes: politikari zintzo bakarrenetako bat zen”. Justu Sanchez sozialistak Raxoy popularrari leporatutakoaren kontrakoa. Zehazki, zera esan zion Jarraitu irakurtzen  2015/12/15 - 18:20:05

Durangoko Azoka Bilbora?

Juan Luis Zabalak Berrian idatzitako “Azoka? Ondo, eskerrik asko” artikuluan irakurri dut, #DA50-en balorazio prentsaurrekoan bota zuela Euskal Editoreen Elkarteko Xabier Olarrak, azoka «errutina moduko bat» bihurtu dela eta, aurrera begira jarrita, «erronka anbiziotsuen alde» egin beharko litzatekeela: «Herri anglosaxoietan Jarraitu irakurtzen  2015/12/10 - 18:27:27

Nabigatu euskaraz