Tranpaldotik
euskara, unibertsitatea, euskal herria, gasteizko legebiltzarra
Zorua versus unibertsoa
Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legea orain dela 33 urte argitaratu zen Jaurlaritzaren Agintaritzaren Aldizkarian. Handik 4 urtetara, 1986ko abenduaren 17an, Euskararen Foru Legea argitaratu zen Nafarroako Gorteetan eztabaidatu eta onartu ondoren. Bi-biak dira euskara, euskararen hiztun elkartea eta euskararen erabilera arautzen duten legeak, lege horiek dira, beraz, euskararen normalizazioaren framing-a edo markoa. Hau da [ ] 2015/12/03 - 21:48:03
Erabaki ahal dezakegulako
Krisi ekonomikoa, krisi sistemikoa, Europa Batasuneko krisia, Espainiako Erresumako krisia, ohiko alderdi politikoen krisia, estatuaren eta lurralde ereduaren krisia, ⦠Krisia nonahi. Ez zaigu antzeko egoerarik gogoratzen. Horri guztiorri eransten badiegu 2014. urtean, irailaren 18an Eskoziako independentziaren gaineko erreferenduma eta, urte berean azaroaren 9an, Kataluniako Printzerrian independentziari buruzko kontsulta, askapen prozesuetarako aukera paregabeak izan [ ] 2015/06/30 - 21:58:01
Anton Borja Alvarez
Antonen azken agurreko ekitaldian ez zen banderarik ikusi, ez banderarik ezta bestelako ikurrik ere. Lore sortak, lore sorta ugari, besterik ez. Lore sortak eta senideak, lagun minak eta adiskide asko. Jendetza bildu ginen Antonen omenez. Anton Borja Alvarez Iralatik Oroimen Plazara etorri da, gure baitako plazara, alegia. Gerra osteko belaunaldikoa, askatasunaren umezurtz horietakoa, [ ] 2015/06/28 - 22:04:02
Gora euskararen patrimonializazioa!
Eusko Jaurlaritza euskararen alde egon? Euskararen alde egin!!! Lelo horrekin erakutsi zuen pankarta EHEk 19. Korrika Gasteiztik igarotzerakoan. Pankartaren aldarriak min egin zien arineketan ziharduten Jaurlaritzako arduradunei eta jarrera patrimonializatzailea salatu zuten iritzi artikuluan. Jaurlaritzako hizkuntza politikako arduradunak oso minberak izan ohi dira egiten zaizkien kritikekiko. Oharkabean pasa zitekeen pankartarena, berez, egindako kritikak, [ ] 2015/04/08 - 00:01:16
Euskararen ⦠estrategikoa
Jaurlaritzak aurkeztu berri du Euskararen Agenda Estrategikoa 2013-2016 Bizikidetzarako hizkuntza bizia. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako euskararen ezer estrategikoa izan daiteke? Euskararen hiztun elkarte osoari begira diseinaturik izan balitz, agian, bai. Baina ez da kasua. Jaurlaritzak hizkuntza politikaren eremuan gogoratu Jarraitu irakurtzen 2015/03/05 - 18:09:03
Euskararen militanteak
Euskarak baditu euskaltzainak, euskaltzain-urgazleak, bidegileak, bultzagileak, â¦, eta militanteak. Guztiak dira beharrezkoak, guztiak dira onuragarriak euskararen biziraupenerako eta zenbat eta gehiago izan orduan eta hobeto euskararen normalizaziorako. Multzo horretatik, ostera, euskararen militanteak, nire ustez, euskara biziberritzeko eragile ezinbestekoak dira. Harluxet hiztegiak bere militante sarreran aipatzen ditu euskararen militanteak, zerbaiten alde ari dena edo helburu [ ] 2015/03/05 - 18:09:03
Interpelazioa Urkixo dela eta
Autonomia Estatutuaren 33. artikuluak xedatzen du Lehendakariari dagokiola Espainiako Estatuaren ordezkaritza arrunta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Lehendakariari dagokio Jaurlaritzaren goren mailako ordezkaritza eta Lehendakariari dagokio Gasteizko Legebiltzarrak onartutako legeak ezagutzea, betetzea eta betearaztea. Zuri dagokizu Lehendakari jauna. Kontua da Lehendakariari sortu zaiola lehiakide bat Gasteizen bertan, Lehendakariak adina botere erakutsi nahi duena: Madrilgo [ ] 2015/02/18 - 07:24:02
Ez inposatu hizkuntza nagusia, ez eragotzi hizkuntza gutxituaren erabilera
Euskara eta erdararen arteko asimetria, gaztelania izan zein frantsesa izan, fenomeno ezaguna da. Jakina denez, hizkuntzen arteko asimetria egoeran hizkuntza nagusiak (erdara) esparru eta funtzio guztiak bere egiten dituen bitartean hizkuntza gutxitua (euskara) esparru eta funtzio murritzetan zokoratzen da. Hortik, bada, hizkuntza gutxituari eremu urriko hizkuntza deitzearena. Hizkuntzen arteko asimetria egoeran, adiera hertsian, [ ] 2015/02/11 - 07:46:07
Euskaldunak atzerritarrak?
Lagun batek esan zidan euskaraz jarduteak arrotz egiten gaituela, erdaldunek atzerritar gisa hartzen gaituztela, alegia. Une hartan ez nion ezer esan. Alde batetik, orain dela 50 urteko eztabaidak gogaitzen nauelako eta, bestetik, begien bistakoa behin eta berriz azaldu behar izatea zaila eta oso nekeza delako. Eztabaida antzuetan baino nahiago denbora eta gogoa idazteari ematea. [ ] 2014/12/21 - 10:18:01
Hikuntza-laguntzak eta diru politika
Gobernuari dagokio diru eta ondasun publikoen kudeaketa. Espainiako agintariek, autonomia elkargoetakoak barne, uste dute dirua, gobernuaren dirua, herritarrena baino eurena dela. Hau da, urteroko aurrekontua banatzen dutenean ez dakit nongo elkarteri edo hango erakunderi mesede egiten dietela diru-laguntzak esleitzerakoan. Ez da horrela, irakurleak dakienez, diru publikoa ez da agintariena eta diru publikoa jasotzen duten [ ] 2014/10/28 - 12:35:12