Tuttifrutti
Beste Goiena.net blogak gune bat besterik ez
Ez dut moderno izan nahi
Ez. Ez behintzat moderno izateak mendiak zulatzea badakar. Ez moderno izateak herriak eta mendiak asfaltoz betetzea badakar. Modernitatea dute aitzakia AHTa eraiki nahi dutenek. âEz dugu modernitatearen trena galdu beharâ. Aspertuta nago horrelako arrazoi hutsalak entzuteaz. Galdetu digu norbaitek horrelako modernoak izan nahi dugun? Ez, eta ez digute galdetuko, guk ez dugu dirurik-eta. Ama Lurra [] 2015/03/05 - 15:57:03
Bob Dylan eta Mikel Laboa ikusten Zurriolan
Autoa Zumarragan utzi eta trenez egin nuen atzo Donostiarako bidaia. Trenean jende asko eta gehienak 40 urtetik gorakoak, gazte garaiko musikariak ikustera zihoazenak. Donostiara iritsi bezain laster jendetza nabari zen kaleetan. Nire lagunak hondartzan zeuden 17:00ak ezkero eta poltsikoko telefonoz deitzekotan geratu nintzen iristen nintzenean. Baina, nola? Autoan ahaztu nuen-eta! Kabinak etorri zitzaizkidan orduan burura. [] 2014/06/30 - 13:02:03
Maiatzaren leheneko festa Larraitzen
Maiatzaren lehena festa handia izan ohi da Larraitzen, Txindokiren magalean. Aralarko larreen irekiera egin ohi dute eta egun horixe izaten da ardiak eta bestelako ganadua Aralarrera eramateko eguna. Duela bederatzi urte hasi ziren jaia antolatzen eta urtero jendetza biltzen da bertan. Eguraldi onak, gainera, jendetza hori bikoiztu egin ohi du eta Txindokirako bidean ziren mendizaleei [] 2014/06/30 - 13:02:03
Urteko garairik onena
Oraintxe hasten da niretzako urteko garairik onena. Udaberriarekin ere asko gozatu dut, baina orain bizkortzen zait bihotza. San Juan bezpera, sua, gaurik motzena⦠magikoak dira niretzako. Aitita bizi zenean sua egiten genuen baserrian eta gau zoragarria izaten zen. Hura hil zenean kaleko San Juan sua ezagutu nuen; ez zuen baserrikoarekin antz handirik, baina magikoa izaten [] 2014/06/30 - 13:02:03
Dentistarenean
Aspaldiko partez egon nintzen atzo dentistarenean. Kontsulta dagoen etxeko atarira sartu bezain laster hartu nuen dentistareneko usaina, usain ahaztezin hori. Atera hurbildu eta bazirudien ate azpitik halako gas pozoitsu gris bat ateratzen ari zela, ai ama! Txirrina jo nuen eta neska batek irten zuen harrera egitera, irribarre handi batekin. Eskerrak! -pentsatu nuen- barre behintzat egiten [] 2014/06/30 - 13:02:03
Bikote bila
Egun batzuk jai ditudanean egitekoen zerrenda luze bat osatzen dut. Noski, zerrenda horretako guztiak egiteko behar diren orduak eta jai ditudanak ez datoz bat, eta bat ez datozenez zerrendako pare bat gauza bakarrik egiten ditut. Aitzakia ona, ezta? Gabonetan egun batzuk jai izan ditut eta nire logelako kaxoiak txukuntzea izan da lanetako bat. Hasteak pereza [] 2014/06/30 - 13:02:03
Herritarron neurriko ekipamenduak behar ditugu
Azken 15 urteotako ohiturari jarraituz, txistu kontzertua egin genuen atzo. Badira urte batzuk udaletxeko osoko bilkuren aretoan egiten duguna; Maristetako zinema aretoan egiten genuen lehen, baina hura bota zutenetik udaletxean egin dugu urtero. Osoko bilkuren aretoa ez da lekurik aproposena, baina Antzuolan dauden beste aukerak ikusita txarrena ere ez. Leku txikia da, baina soinuari dagokionez [] 2014/06/30 - 13:02:03
Community Managerraren garrantzia erakunde baten hizkuntza erabileran
EMUNek martxan jarri duen Enpresen sareko hizkuntzak proiektuan Community Managerraren inguruan idazteko gonbidapena jaso dut. Galdera honi erantzuten saiatuko naiz: Ze garrantzi du Community Managerrak erakunde baten hizkuntza erabileran, duen sentsibilitateagatik, gaitasunagatik? Community Managerra(CM) izena azken boladan modan jarri den termino eta lanbidea da, baina ingelesezko izen horren atzean komunitate baten kudeatzailea dago. Interneten azken [] 2014/06/30 - 13:02:03
Sartu naiz gurpilean
Eta ez diot hori spinninen apuntatu naizelako. Gaur atera dute azken asteotan herrian espero zen lista famatua: Eguzkia auzoan egingo dituzten 20 etxebizitza tasatuetarako hautatuen behin behineko zerrenda. Egia esan, kostatu zaie. Uztailean atera behar zuten lehenengo, irailean gero, iraila erdialdean gero zain geundenon ezinegona areagotuz. Gaur argitaratu dute eta hor nago ni lehenengo postuan, [] 2014/06/30 - 13:02:03
Erretiroa eta erreforma
Osaba Inixiok erretiroa hartu du. Berez oraindik ez ditu 65 urte bete, baina lantegiko lana utzi du (baserrikoak ere utziko lituzke, baina zailagoa izango zaio hori). Erretiroa ospatzeko bildu ginen atzo familiakook Baztarrikan. Zahartzaroa, erretiroa, lana horrelakoak izan genituen mahaiaren bueltan berbetarako gaiak. Josek esan zuen Portugalen erretiratzeari reformar esaten diotela. Pozik entzun zuen hori [] 2014/06/30 - 13:02:03